Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2008ko ekainaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 Zenbakiko Epaitegia
3822

EDIKTUA, 228/07 judizio arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), L2.228/07 prozedura arrunta bideratu da, “Udal Etxebizitzak Akziokako Elkarte Komanditarioak” eskatuta, Elena Francisca Camino Caminoren aurka, judizio arruntari buruz. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

EPAIA

Bilbon (Bizkaia), bi mila eta zortziko maiatzaren hogeia.

Erregearen izenean,

Jose Manuel Finez Raton-ek, Bilboko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile denak, ikusiak ditu 228/07 zenbakiko judizio arruntaren autoak, zenbateko bat erreklamatzea eta errentamendu-kontratu bat zirela-eta epaitegi honetan bideratutakoak. Eta judizio horretan honakoak izan dira parteak: demandatzaile legez “Udal Etxebizitzak, Akziokako Elkarte Komanditarioa”, Xabier Nuñez Irueta prokuradorearekin eta Regina Ornilla letratuarekin; eta demandatu legez Elena Francisca Camino Camino.

EPAITZA

Elena Francisca Camino Caminoren aurka, “Udal Etxebizitzak, Akziokako Elkarte Komanditarioa” delakoak aurkeztutako demanda osorik onesten dut; eta auzi-jartzaileari ondokoak pagatzera kondenatzen dut demandatua: tronkoaren 3.104,35 euro, horren legezko interesak, demanda aurkeztu zenetik ebazpen honen egunera artekoak, eta egun horretatik ordainketa guztiz egin arte legezko interesa bi puntutan gehitua. Prozesuan sortutako kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZL, 457.2 artikulua).

Eta Elena Francisca Camino Camino demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta zortziko maiatzaren hogeita bederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala