Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2008ko ekainaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
3821

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortziorako 937/07 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 937/07 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori María Fe Jiménez Jiménezek eskatuta hasi da, José Manuel Jiménez Fernándezen aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

308/08 EPAIA

Barakaldo, 2008ko maiatzaren 20a.

Nik, M.ª Jesús Gómez Soria andreak, Barakaldoko Lehen Auzialdiko (Familia) 5 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile naizen aldetik, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 937/07 auto hauek (PZLb) ikusi ditut. Ramos prokuradoreak demanda bat aurkeztu du M.ª Fe Jiménez Jiménezen izenean eta ordez —Barredo prokuradoreak lagunduta— auzi-ihesean den José Manuel Jiménez Fernándezen aurka. Eta Ministerio Fiskalak parte hartu du.

EPAITZA

Baietsi egin dut zati batean M.ª Fe Jiménez Jiménezen ordezkariak José Manuel Jiménez Fernándezen aurka aurkeztutako dibortzio-demanda. Beraz, auzilarien arteko dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztietarako, eta ondorengo arauak ematen ditut:

– Amari izendatu zaio seme-alaba komunen zaintza eta babespea. Guraso-ahala, berriz, aitak eta amak edukiko dute. Aitari ez zaio bisita-erregimenik ezarri.

– Ezkontza-egoitzaren erabilpena (Chavarri kalea, 25, 2. esk., Sestao) auzi-jartzaileari eta bere seme-alabei izendatu zaie, harik eta ezkontzako erregimen ekonomikoa likidatu arte.

– Jiménez jaunak hilean 400 euro ordainduko ditu seme-alaben elikagaietarako; aurreko hilabetearen lehenengo bost egunen barruan sartu beharko du diru hori amak izendatzen duen kontura. Diru-kopuru hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera.

Eskatutako gainerakoa ez da onartu.

Ez da kosturik ezarriko.

Epai hau irmoa egin ostean, egin bedi horren testigantza eta bidal bedi Palentziako Erregistro Zibilera, dagokion idazpena egiteko.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa eta apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan bost eguneko epean. Probintzia auzitegia arduratuko da errekurtsoaz. Probintzia Auzitegia.

Eta nire epaia hau denez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

José Manuel Jiménez Fernández demandatuari behar bezala jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta zortziko maiatzaren hogeita batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala