Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2008ko ekainaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3817

EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 29koa, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena eta Energia eta Meategien zuzendariarena; horren bidez baliogabetu eta deuseztatu egiten dira Escuela Profesional de Somorrostro erakundearen baimena eta inskripzioa industria-segurtasunaren arloan baimenduriko profesionalak prestatzeko onetsiriko erakunde gisa.

AURREKARIAK

1.– Industria, Energia eta Meategien Administrazio-arloko zuzendariaren 1995-07-11ko Ebazpenren bidez, Escuela Profesional de Somorrostro erakundea behe-tentsioko argiketari-instalatzaileen eta gas-instalatzaileen (GI-I eta GI-II kategoriak) espezialitateetan baimenduriko profesionalak prestatzeko onetsitako erakunde gisa aritzeko baimendu zuten.

2.– Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariaren eta Energia eta Meategien zuzendariaren 2007ko urriaren 8ko Ebazpenaren bidez, Escuela Profesional de Somorrostro erakundeak industria-segurtasunaren arloan baimenduriko profesionalak prestatzeko onetsiriko erakunde gisa duen inskripzioa deuseztatzeko prozedurari hasiera ematea erabaki zen, eta 15 eguneko epea eman zitzaion interesdunari alegazioak aurkezteko.

3.– Epe hori amaitutakoan, interesdunak ez du bere onespena berritzeko eskaera egiaztatzen duen agiririk aurkeztu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariari eta Energia eta Meategien zuzendariari dagokie ebazpen hau ematea, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuaren 20. eta 10. artikuluetan (hurrenez hurren) ezarririkoarekin bat etorriz.

2.– Profesionalen txartelak lortzeko prozedura bateratzen duen eta instalazioak, mantentzeak eta Industria Segurtasunaren arloko beste jarduera batzuk egiten dituzten Baimenduriko Enpresetarako eskakizunak zehazten dituen maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuan ezarririkoaren arabera Escuela Profesional de Somorrostro erakundea baimendu zutela kontuan hartuta, prestakuntza indibidualeko txartelak eta industria-segurtasuneko arloan baimenduriko enpresak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak –175/1994

Dekretua indargabetuta– prestakuntza indibidualeko txartelen eta baimenduriko enpresen erregulazio-sistema berria ezartzen du, eta, beraz, baita bere V. kapituluan prestakuntzarako onartzen dituen erakundeen erregulazio-sistema berria ere.

3.– Ildo horretatik, martxoaren 14ko 63/2006

Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorrak, indarrean jartzen den egunean, prestakuntza-ikastaroak emateko onetsiriko erakundeei urtebeteko epea ematen die onetsiriko erakundeak izateko baimena berri dezaten, aldez aurretik Dekretuan ezarririko betebeharrak eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatuz.

4.– Hirugarren xedapen iragankor horren bigarren paragrafoan ezartzen denarekin bat etorriz, eta dekretua indarrean jartzen denetik urtebeteko epean baimena berritu ez duten erakundeei dagokienez, dagokion prozedura bideratu ondoren, erakunde horien inskripzioa deuseztatzeari ekingo zaio.

5.– Martxoaren 14ko 63/2006 Dekretu horren azken xedapenen arteko bigarrenean aurreikusirikoaren arabera, 2006ko ekainaren 1ean hasten zen indarrean dekretua. Horrenbestez, baimenduriko profesionalak prestatzeko onetsiriko erakunde gisa aritzeko baimena berritzea eskatzeko gehieneko epea 2007ko ekainaren 1ean amaitzen zen. 2007ko urriaren 8ko Ebazpenaren bidez eginiko jakinarazpena gorabehera, gau arte sail honetan Escuela Profesional de Somorrostro erakundeak onetsiriko erakunde gisa aritzeko duen baimena berritzeko eskaerarik sartu ez dela kontuan hartuz, baimen hori deuseztatu egin behar da eta, horrenbestez, erakunde horrek baimenduriko profesionalak prestatzeko onetsiriko erakunde gisa duen inskripzioa ere bai.

Aipatu diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau

EBATZI DUGU:

1.– Escuela Profesional de Somorrostro erakundeari industria-segurtasuneko arloan baimenduriko profesionalak prestatzeko onetsiriko erakunde gisa aritzeko emandako onespena baliogabetzea.

2.– Horrenbestez, industria-segurtasunaren arloan profesionalak prestatzeko Onetsiriko Erakundeen Erregistroan duen inskripzioa deuseztatzea.

3.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 107. artikuluari eta hurrengoei atxikiz, ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari, eta horretarako epea hilabetekoa da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 29a.

Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaria,

RUBEN MENDIOLA ERKOREKA.

Energia eta Meategien zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala