Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2008ko ekainaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3816

AGINDUA, 2008ko apirilaren 3koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, honako aldaketa hauek onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena: Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) “Fundación José Matía Calvo” fundazioaren estatutuetako 2. artikuluaren (fundazioaren xedea), 5. artikuluaren (patronatua) eta 7. artikuluaren (batzorde iraunkorra) aldaketa, zenbait artikulu berriro zenbakitzea eta Fundazioaren estatutuen bateratzea.

“Fundación José Matía Calvo” fundazioak bere estatutuetako 2. artikuluaren (fundazioaren xedea), 5. artikuluaren (patronatua) eta 7. artikuluaren (batzorde iraunkorra) aldaketa, zenbait artikulu berriro zenbakitzea eta Fundazioaren estatutuen bateratzea onartu eta inskribatzeko eskabidea egin du, eta horretarako espedientea ikusi da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2008ko martxoaren 14an, estatutuak aldatzeko eskritura publikoaren baimendutako bi kopia sartu ziren Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren menpeko Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioaren Erregistroan. Miguel Ángel Segura Zurbano jaunak 2008ko martxoaren 6an eman zuen eskritura hori, “Fundación José Matía Calvo” fundazioaren izenean eta ordez, Miguel Gutierrez y García de los Ríos Donostiako notarioaren aurrean (167 protokolo-zenbakia). Eskritura publikoarekin batera, 2008ko otsailaren 11n, Donostian, egindako egiaztagiri bat aurkeztu zen, Patronatuak 2007ko abenduaren 19an egindako bileraren aktaren egiaztagiria, alegia. Bilera horretan honako erabaki hauek hartu ziren: fundazioaren 2. artikuluaren (fundazioaren xedea), 5.aren (patronatua) eta 7.aren (batzorde iraunkorra) aldaketa, zenbait artikulu berriro zenbakitzea eta fundazioaren estatutuak bateratzea. Patronatuko idazkari Alberto Gallastegui Pinzolas jaunak egin zuen egiaztagiria, Patronatuko lehendakari Miguel Ángel Segura Zurbano jaunaren oniritziarekin.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espedientea agindu baten bidez erabakitzea. Hala dago aginduta bai Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 36.3 eta 40. artikuluetan eta bai Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan ere.

Bigarrena.– Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua. Ondorioz,

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak,

EBATZI DU:

Lehenengoa.– “Fundación José Matía Calvo” fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundación José Matía Calvo fundazioaren izenean eta ordez, Miguel Ángel Segura Zurbano jaunak, 2008ko martxoaren 6an, estatutuak aldatzeko emandako eskritura publikoan xedatutakoarekin bat etorriz eta agindu honen datarekin, fundazioen estatutu-aldaketa hori inskribatzeko agindua ematea. Eskritura Donostiako notario Miguel Gutierrez y García de los Ríos jaunaren aurrean eman zen (167 protokolo-zenbakia). Eskritura publikoarekin batera, 2008ko otsailaren 11n, Donostian, egindako egiaztagiri bat aurkeztu zen, Patronatuak 2007ko abenduaren 19an egindako bileraren aktaren egiaztagiria, alegia. Bilera horretan honako erabaki hauek hartu ziren: fundazioaren 2. artikuluaren (fundazioaren xedea), 5.aren (patronatua) eta 7.aren (batzorde iraunkorra) aldaketa, zenbait artikulu berriro zenbakitzea eta fundazioaren estatutuak bateratzea. Patronatuko idazkari Alberto Gallastegui Pinzolas jaunak egin zuen egiaztagiria, Patronatuko lehendakari Miguel Ángel Segura Zurbano jaunaren oniritziarekin.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 3a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala