Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2008ko ekainaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herri-Kontuen Euskal Epaitegia
3815

ERABAKIA, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osoko Bilkurak 2008ko maiatzaren 6an hartutakoa, “Sopuertako Udala, 2005eko ekitaldia” delakoaren fiskalizazio txostena behin betiko onesten duena.

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osoko Bilkurak 2008ko maiatzaren 6an egindako bilkuran, honako hau

ERABAKI DU:

“Sopuertako Udala, 2005eko ekitaldia” delakoaren fiskalizazio txostena, erabaki honen eranskin gisa ageri dena, behin betiko onestea.

Txostenaren ondorioak, HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 atalean aurreikusitakoari jarraituz, dagozkion agintaritza-aldizkarietan argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 6a.

HKEEren lehendakaria,

JESÚS ÁLVAREZ GALDÓS.

HKEEren idazkari nagusia,

BEGOÑA MARIJUÁN ARCOCHA.

ERANSKINA

SOPUERTAKO UDALAREN 2005EKO
EKITALDIAREN FISKALIZAZIO TXOSTENA

Sarrera:

Sopuertako Udalaren Kontu Orokorraren eta ekonomia-finantza jardueraren 2005eko txosten hau Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren 1/1988 Legeari jarraiki mamitu dugu eta epaitegi honen 2007ko ekitaldirako urteko lan-programan barne hartua dago.

Txosten honek honako alderdiok hartzen ditu:

– Legezkoak: aurrekontuaren honako atal hauetan ezargarria den arautegia bete izana: aurrekontua, zuzenbide publikoko sarrerak, zorpetzea eta finantza eragiketak, langileria, obren kontratazioa, erosketa eta zerbitzuak eta diru-laguntzen emakida.

– Kontularitzakoak: aztertuko dugu Kontu Orokorra mamitu ote den ezargarriak diren kontularitzako printzipioen arabera.

– Lanaren zabalak ez du gastuaren eraginkortasun eta zuhurtasunari buruzko azterlanik barne hartzen. Nolanahi ere, azaleratu diren hutsak “Kudeaketaren alderdiak eta Gomendioak” idazpuruan xehetasunez jasoko ditugu.

– Udalaren egoera ekonomikoaren finantza-analisia.

Sopuertako Udalak 2.308 biztanle zituen 2005eko urtarrilaren 1eko udal erroldaren arabera eta ondoko entitateetan parte hartzen du:

– Enkarterrien Mankomunitatea.

– Enkarterrietako Turismo Elkartea, Enkartur.

– Enkarterrien landa garapenerako elkartea, Enkalterrialde.

– Eudel.

I. Iritzia.

I.1 Legea betetzeari buruzko iritzia.

Aurrekontua:

1.– Alkateak hirigintza aprobetxamenduko dirua ordezkatzeko kontzeptuan 217.400 euroko diru-sarreren habilitazioa onetsi du; baina, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren 2ko 10/2003 Foru Arauaren 31. artikuluari jarraiki (aurrerantzean 10/2003 FA), Udalaren Osoko Bilkurak onetsi behar zukeen, diru-sarrera horiek ez baitzuten helburudun izaerarik.

Kontratazioa:

2.– 48.006 euroko aholkularitza eta laguntza kontratu bat prozedura negoziatu bitartez esleitu da; izan ere, arrazoi teknikoak direla eta, kontratua enpresari bakar bati eman ziezaiokeela iritzi baitzaio. Iritzi hau, ordea, ez da behar hainbat justifikatu espedientean, 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 210. artikuluak agintzen duen moduan, aurrerantzean Administrazio Publikoetako Kontratuen Legearen Testu Bateratua, APKLTB) (5. espedientea).

3.– Halaber, 151.253 euroan esleitutako obra kontratu bati dagozkion Administrazio klausula partikularren pleguek ez dute betekizun modura jasotzen enpresaria sailkatuta egotea (APKLTBren 25.1. artikulua).

4.– 1999an 24.011 euroan esleitutako kontratu batean APKLTBn finkatutako esleipen prozedura eta moldeak saihestu dira, administrazioan buru egiten duten publizitate eta lehia printzipioak urratuz. Honez gainera, kontratu honek indarrean dirau txosten hau idatzi dugun datan, 2005eko ekainaren 1erako iraungi behar bazen ere (4. espedientea).

5.– Bi obra kontratutan, 260.062 eta 866.006 euroan esleitutakoetan, hasierako kontratuan aldaketak egin dira, hurrenez hurren, 112.229 eta 286.203 eurokoak izan direnak. Aldaketa hauek % 43 eta % 33 gehitu dute jatorrizko aurrekontua eta honek APKLTBn jasotako lehiaketa printzipioak urratzen ditu, gogoan izan behar baita kontratuak aldarazteko eskumena beti ere zuhurtziazko muga baten baitan gauzatu behar dela, zenbatekoaren igoerak kontrataren bolumen ekonomikoa ez itxuraldatzeko moduan (6. eta 11. espedienteak).

6.– Guztira 902.005 euroan esleitutako lau espedientetan ez dago agiri bidez erasota enpresa esleipen hartzailea zerga eta gizarte segurantzako obligazioetan eguneratuta zegoenik, APKLTBren 79.2 artikuluak agintzen duena urratuz (3., 7., 10. eta 12. espedienteak).

Epaitegi honen ustetan, 1etik 6ra bitarteko idatz-zatietan zehaztutako lege-hausteak alde batera utzirik, Sopuertako Udalak zuzentasunez bete du 2005eko ekitaldian ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege arautegia.

Ondoren honako hauek gertatu ziren:

2006ko martxoaren 10eko epai bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak (aurrerantzean EAEAN) erabat deusez aitortu du Osoko Bilkuraren 2000ko otsailaren 3ko erabakia, Sotako Industri Poligonoko lursailak besterentzean erabilitako prozedurari dagokionez.

I.2.– Urteko kontuei buruzko iritzia.

1.– Udalak oniritzitako 2005eko abenduaren 31ko ondasun-zerrendaren balioak 1.300.176 euroan gainditzen du data horretako egoeraren balantzean kostu modura ageri den zenbatekoa. Udalak ez digu aldearen jatorriaz informaziorik eskuratu,, eta honenbestez, ezinezkoa zaigu egoeraren balantzean jasotako ibilgetuaren kopuruak 2005eko abenduaren 31ko ondasun eta eskubideen egiazko egoera islatzen duen jakitea, ez eta 2005eko galera-irabazien kontuan ibilgetua amortizatzeagatiko gastu modura erregistratutako zenbatekoaren zuzentasuna zein den ezagutzea ere.

2.– Udalak ez digu udala eragiten duten eta 2005eko abenduaren 31n ebazteko dauden erreklamazio, epai edo auziei buruzko informaziorik eman, zeinetatik obligazio edo pasibo gertagarriak erator daitezkeen.

3.– Ondoko eragiketa hauek egoki erregistratuz gero, 2005eko abenduaren 31n gastu orokorretarako diruzaintza geldikina 53.547 euroan gehituko litzateke:

Euroak milakoetan

KONTZEPTUA

GEHITU/(MURRIZTU)

Hiri Izaerako Lursailen Balio Igoeraren gaineko Zerga kontzeptuko sarrerak (HILBIZ),

2005-12-31n zorpetuak eta 2006 eta 2007an erregistratuak

31

Udal Finantzaketarako Foru Fondoaren behin betiko likidazioa, 2005, 2006an erregistratua

188

3 industri-lursailen salmenta, 2001ean erregistratua eta epai judizial bidez 2006an baliogabetua (*)

(46)

2 industri-lursailen salmenta, 2004an erregistratua eta 2007an baliogabetua (*)

(97)

2003an egindako 11 lursail industrialen esleipena, kontratuak gauzatzeko dagoena (*)

(391)

Izartu programako kapitalezko diru-laguntzak, 2005ean zorpetu eta 2006an erregistratuak

222

1. kapituluko gastuak, 2005ean sortu eta 2006an erregistratuak

(50)

2. kapituluko gastuak, 2005ean sortu eta 2006an erregistratuak

(88)

6. kapituluko gastuak, 2005ean sortu eta 2006an erregistratuak

(31)

Diruzaintza geldikinaren murrizketa

(262)

Finantziazio-desbideratzeak

316

Gastu orokorretarako diruzaintza-geldikinaren igoera

54

(*) Kopuru hauek ez dira ondare-kontabilitatean doitzen, Udalak ez baitio Epaitegi honi eragiketa hauek direla-eta kontabilitate horretan lehenagoko ekitaldietan egindako idazpenei buruzko informaziorik eskuratu.

4.– Hona hemen 2005eko abenduaren 31n itxitako egoera balantzea eta 2005eko ekitaldiko galera-irabazien kontua eragiten duten doiketak:

Euroak milakoetan

GEHITU/(MURRIZTU)

FUNTS

KONTZEPTUA

AKTIBOA

PASIBOA

PROPIOAK

Hiri izaerako Lursailen Balio Igoeraren gaineko Zergak eragindako sarrerak (HILBIZ),

2005-12-31n zorpetuak eta 2006 eta 2007an erregistratuak

31

-

31

Udal Finantzaketarako Foru Fondoaren 2005eko behin betiko likidazioa, 2006an erreg.

188

-

188

Izartu programako kapitalezko diru-laguntzak, 2005ean sortu eta 2006an erregistratuak

222

-

222

1. kapituluko gastuak, 2005ean sortu eta 2006an erregistratuak

-

50

(50)

2. kapituluko gastuak, 2005ean sortu eta 2006an erregistratuak

-

88

(88)

6. kapituluko gastuak, 2005ean sortu eta 2006an erregistratuak

-

31

(31)

GUZTIRA

441

169

(272)

Epaitegi honen iritziz, 1 eta 2. idatz-zatietan azaleratutako mugaketek eta 3. eta 4. paragrafoetako salbuespenen eragina salbuetsita, Sopuertako Udalaren Kontu Orokorrak alderdi esanguratsu guztietan 2005eko ekitaldiaren jarduera ekonomikoa, ondarearen eta 2005eko abenduaren 31ko finantza egoeraren isla leiala eta ekitaldian bere eragiketen emaitzak erakusten ditu.

Ondoren honako hauek gertatu ziren:

Sotako Industri poligonoan 16 lursail besterentzeari dagokionez:

– EAEANren 2006ko martxoaren 10eko epaiaren indarrez, 2006ko uztailaren 18an Alkatetza Dekretu bitartez 45.812 euroan esleitutako hiru lursail salerosteko kontratua suntsitzea onetsi zen; txosten hau idatzi dugun datan atal bakoitzari emandakoa bihurtzeke dago, egiaztatutako interes eta kalteekin batera, aipatu Dekretuak agintzen duen legez.

– Gainerako 13 lursailei dagokienez, horietako biren esleipendunak, salerosketa kontratua eskritura publiko bihurtzen ez zela ikusita, 2007ko urtarrilaren 22an kontratua suntsitu eta prezioa itzultzeko eskea aurkeztu zuen; baita, aipatutako lursailen gainean obra-baimena izapidetzen gauzatutako gastuak, 39.412 eurokoak, gehi zegozkion interesak itzultzekoa ere. Alkatetzaren 2007ko maiatzaren 14ko Dekretu bitartez, lizentzia izapidetzeari zegokion erreklamazioa gaitzetsi egin zen eta horren aurrean, esleipen hartzaileak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuen, txosten hau idatzi dugun datan ebazteko dagoena.

II.– Barne kontrolerako sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko gogoetak.

Atal honetan jaso dira bai ekonomia-finantza jarduera arautzen duten printzipioen betetzea nabarmen eragiten ez duten hutsak, bai prozedurazko alderdiak ere, kudeaketa hobetzeko azaleratu ditugunak.

II.1.– Aurrekontua eta kontabilitatea.

– 2005eko ekitaldirako aurrekontua 2005eko otsailaren 17ko Osoko Bilkurak onetsi zuen hasiera batean eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean 2005eko otsailaren 28an eman zen argitara. 2005eko martxoaren 22an behin betiko onetsi zen aurrekontu hori. Behin betiko onetsitako aurrekontua 2005eko apirilaren 7an argitaratu zen. Aurrekontu Orokorraren behin betiko onespena ezarri beharreko ekitaldiaz aurreko urteko abenduaren 31 baino lehenago onetsi behar da, lanabes erabilgarri eta eraginkorra izan dadin, 10/2003 FAren 15. artikuluak agintzen duen moduan.

– Udalaren aurrekontuko Inbertsio errealen kapituluak obra kontzeptuko gastuak zenbateko osoarekin jasotzen ditu; horiek, ordea, urte anitzeko izaeradun gastu modura hartu behar lirateke.

– Eusko Jaurlaritzatik eta Bizkaiko Foru Aldunditik (BFA) guztira jasotako 33.193 euroko konpentsazio finantzarioak, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren erreformatik eratorritako udalaren diru-bilketaren murrizketa arintzera zuzenduak, Zerga zuzenak kapituluan erregistratu dira; ordea, sarrera horien izaera aintzat hartuta, Transferentzia eta diru-laguntza arrunten kapituluan erregistratu behar ziratekeen.

– Udalak transferentzia eta diru-laguntza arruntak kapituluan 29.388 euroko gastuak erregistratu ditu, Sopuertako Parroki-Batzordeari udalerriko tenpluetan konponketak egiteko emandako diru-laguntza bati dagozkionak. Eragiketa hau egoki erregistratzeko gastu hau Transferentziak eta kapitalezko diru-laguntzak kapituluan kontuetaratu behar da.

– Udalak argiteria eta saneamenduko sareetan egindako 72.883 euroko inbertsioak Erabilera orokorreko ondarearen kapituluan erregistratu ditu. Honez gainera, zerbitzuen funtzionamenduari lotutako Inbertsioan 51.736 euro kontuetaratu ditu, hiri-altzariak eta bide eta plazak urbanizatzeko hainbat proiekturen obra-zuzendaritza eta proiektuen kontzeptuan. Eragiketa hauek egoki erregistratzeko lehenengo kopurua zerbitzuen funtzionamenduari lotutako Inbertsio modura erregistratu behar da eta bigarrena, Erabilera orokorreko ondare modura.

II.2.– Sarrerak.

Hiri Izaerako Lursailen Balioaren Igoerari buruzko Zerga ez da likidatzen hasi 2005eko ekitaldira arte, nahiz Udalaren Osoko Bilkurak zerga honen ezarpena eta dagokion ordenantza fiskal arautzailea 1997ko urriaren 30ean onetsi zituen. 2002ko ekitaldia baino lehenago egindako eskualdaketak ezin kitatu izan dira preskribitu dutelako. 2005ean 9.923 euroko diru-sarrerak erregistratu dira, 2002an egindako eskualdaketei dagozkienak. Berebat, 2006 eta 2007an 30.570 euroko sarrerak erregistratu dira, 2002an (905 euro), 2003an (10.401 euro), 2004an (7.158 euro) eta 2005ean (12.106 euro) egindako eskualdaketei dagozkienak.

Honek, beste hainbat gertakarirekin batera, Udalak

idazkari-azterkariari diziplina espedientea ireki eta dagokion zehapena ezartzea eragin du. Zehapen hau baliogabe utzi da lehen auzialdian eta ebazteko dago Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

II.3.– Langileria.

– 2005eko ekitaldiari dagokion Lanpostuen Zerrendak aldi baterako kontratuak dituzten lau langile barne hartzen ditu, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 14. artikuluari jarraiki bertan egon beharko ez luketenak.

II.4.– Diru-Laguntzak.

– Udalak 21.000 euroko zenbatekoarekin emandako diru-laguntza batean, erakunde onuradunak ez du behar bezala egiaztatu diruz lagundutako gastua egin duenik.

– Udalak ez digu 2005ean emandako 12.000 euroko diru-laguntza bati dagokion gastua egin izanaren agiri egiaztagarririk eskuratu, nahiz horri dagokion espedientean 2006ko ekainaren 5eko txosten bat ageri den; bertan adierazten da onuradunak dokumentazio hori aurkeztu duela eta hala dago jasoa, gainera, Udalaren sarrera-erregistroan.

II.5.– Kontratazioa.

Udalaren kontratazio administratiboa aztertu dugu eta iritziaren atalean aipatu ditugun ez betetzeak alde batera, honako alderdi hauek bereizi behar ditugu:

– Kontratazio espedientea.

Kontratu bati dagokion kontratazio espedientea, 48.006 euroan prozedura negoziatu bidez esleitu zena, ez da APKLTBren 67. artikuluan agindutakoari jarraiki izapidetu, izan ere, klausula administratibo partikularren eta preskripzio tekniko berezien pleguetan beretan ez baitaude jasoak ez krediturik badagoela dioten egiaztagiriak, ez Artekaritzaren fiskalizazioa ere (5. espedientea).

– Lana gauzatzeko ezintasunari edo baliabide ezari buruzko txostena.

186.354 euroan esleitutako aholkularitza eta laguntza emateko kontratu batean ez da ageri zerbitzu sustatzailearen txosten justifikagarririk, lana gauzatzeko ezintasuna edo behar hainbateko baliabide eza eta/edo baliabide egoki eza, edota administrazioak eskura dituen baliabideak ez ugaritzeko komenigarritasunari buruzkorik, APKLTBren 202 artikuluak eskatzen duen moduan (1. espedientea).

– Proiektua gainbegiratzeko txostena.

1.398.814 euroan esleitutako bi obra kontratutan, ez dago proiektuaren gainbegiraketa txostenik, APKLTBren 128. artikulua urratuz (10. eta 11. espedienteak).

– Proiektuaren aldez aurreko zuinketa.

237.956 euroan esleitutako obra espediente batean, arazorik gabeko exekuzioa gauzatu ahal izateko, errealitate geometrikoa eta lursailen erabilgarritasuna egiaztatuko duen proiektuaren aurretiazko birplanteaketarik ez da egin, APKLTBren 129. artikulua urratuz (8. espedientea).

– Administrazio klausula partikularren pleguak.

470.638 euroan esleitutako hiru espedientetan ez da barne hartu administrazio klausula partikularren pleguak onetsi aurretiko txosten juridikoa, APKLTBren 49.4 artikulua urratuz (1., 3. eta 8. espedienteak).

232.682 euroan esleitutako aholkularitza eta laguntza emateko 2 kontraturi eta 1.906.386 euroan esleitutako 4 kontraturi dagozkien pleguek, besteak beste, lehiatzaileen esperientzian eta/edo kaudimenean oinarritutako irizpideak barne hartzen dituzte eta ez eskaintzaren ezaugarri teknikoetan oinarritutakoak, APKLTBren 15. artikuluak eta hurrengoek agintzen duten moduan (1, 3, 6, 10, 11 eta 13. espedienteak). Gainera, 4 obra kontraturen pleguek objektiboa ez den esleipen irizpidea ezartzen dute, hau da, udalerrikoak bertakoak diren langileak kontratatzea, APKLTBren 86. artikuluak ezarritakoa urratuz (6, 10, 11 eta 13. espedienteak).

Zerbitzu kontratu bati dagozkion pleguek, 79.470 euroan esleitutakoan, ez dute prezioen berrikusketari ezargarria zaion formula edo indize ofiziala adierazten, 1098/2001 Errege Dekretuaren 67.2 artikuluak, Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrak, aurrerantzean HAKLEO (2. espedientea) agintzen duen moduan.

– Eratutako bermea.

810.170 euroan esleitutako 5 kontratutan, eratutako behin betiko bermeak ez du APKLTBren 36. artikuluak agindutako ehunekoa osatzen (esleipen zenbatekoaren % 4a). Hiru kontratutan aholkularitza eta laguntza kontratuak dira edota 2 urtetarako esleitutako zerbitzuak, zeinetan zerbitzua eman den lehenengo ekitaldiari dagokion gastuari ezarri zaion ehunekoa, eta ez esleitutako zenbateko guztiari (1., 2. eta 3. espedienteak). Beste bi kasuetan, ehunekoa esleipen zenbatekoari ezarri zaio, BEZ barne hartu gabe (6. eta 8. espedienteak).

Guztira 1.222.217 euroan esleitutako 4 kontratutan ez da kontratuaren esleipen zenbatekoaren % 6ko berme osagarria eratu, APKLTBren 36.3 artikuluan jasotakoa, nahiz pleguak hala aurreikusten zuen (6., 7., 10. eta 13. espedienteak).

– Agintaritza aldizkarian iragarkiak kobratzea.

Guztira 1.840.713 euroan esleitutako 4 espedientetan ez zaizkio kontratistari agintaritzako iragarkiak kobratu, nahiz administrazio klausula partikularren pleguek kontratistari betebehar hau egozten zioten (6., 7., 10. eta 11. espedienteak).

– Zuinketa egiaztapen akta.

260.062 euroan esleitutako obra espediente batean, ez da zuinketa egiaztatzeko akta gauzatu, APKLTBren 142. artikuluak agindutakoa urratuz (6. espedientea).

– Kontratu aldaketak.

1.267.100 euroan esleitutako 3 obra kontratutan ez dago kontratuak aldatu aurreko txosten juridikorik, APKLTBren 59.2 artikuluak agintzen duen legez. Ez eta, aldaketak APKLTBren 101.2 artikuluan agindutako dagokion administrazioko agirian gauzatu direnik ere, ez APKLTBren 42. artikuluan finkatutako behin betiko bermearen egokitzapena egin denik (6., 11. eta 12. espedienteak).

– Exekuzio erritmoari egokitzen ez zaion finantzaketa.

1.398.814 euroan esleitutako bi obra kontratutan, finantzaketa ez zaio obren exekuzio erritmoari egokitu, APKLTBren 14.3 artikuluan agindutakoa urratuz (10. eta 11. espedienteak).

III.– Finantzen analisia.

Etorkizunean Udal Administrazioek egingo dituzten inbertsioen balizko finantzaketa iturriak honako hauek dira: ekitaldi bakoitzean sortzeko gai diren aurrezki garbia (emaitza arrunta ken finantza pasiboen aldaketak eragindako gastuak), diruzaintza geldikinak eta diru-laguntza bidez edo zorpetze berri baten bidez eskura dezaten kanpoko finantzaketa.

Udalak azken ekitaldietan likidatutako magnitude nagusien bilakaera ondoko taulan dago zehaztua. Konparazio ondorioetarako, 1.000 eta 5.000 biztanle bitarteko (geruza honetan baitago udala) Gipuzkoako eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) udalen batez bestekoen 2004ko ekitaldiari buruzko datuak barne hartu dira (eskuragarri dauden azken datuak).

FINANTZEN ANALISIA

Euroak milakoetan

Euroak biztanleko

Urtea

Urtea

Erref.

2003

2004

2005

2003

2004

2005

Bizk

EAE

Zerga zuzenak, zeharkakoak eta tasak (1, 2 eta 3 kap.)

353

489

455

153

212

198

495

506

Transferentzia eta diru-laguntza arruntak (4. kap.)

904

970

1.004

392

420

435

483

496

Ondare sarrerak (5. kap.)

112

140

278

49

61

120

28

25

A. Sarrera arruntak

1.369

1.599

1.737

594

693

753

1.006

1.027

Langileria gastuak (1. kap.)

423

429

448

183

186

194

274

270

Ondasun arrunten erosketa eta zerbitzuak (2. kap.)

666

786

866

289

341

375

388

388

Transferentzia eta diru-laguntza arruntak (4. kap.)

172

156

240

75

68

104

137

132

B. Funtzionamendu gastuak

1.261

1.371

1.554

547

595

673

799

790

Aurrezki gordina (A-B)

108

228

183

47

98

80

207

237

- Finantza gastuak (kap. 3)

-

-

-

-

-

-

6

8

Emaitza arrunta

108

228

183

47

98

80

201

229

- Maileguen amortizazioa (kap. 9)

44

3

3

19

1

1

19

46

Aurrezki garbia

64

225

180

28

97

79

182

183

Inbertsio errealen besterentzea (6. kap.)

-

503

415

-

218

180

114

92

Jasotako kapital diru-laguntzak (7. kap.)

46

128

561

20

55

243

347

261

Inbertsio errealak (6. kap.)

74

240

1.479

32

104

641

618

550

Emandako kapital diru-laguntzak (7. kap.)

-

-

-

-

-

-

25

28

Kapital eragiketen emaitza

(28)

391

(503)

(12)

169

(218)

(182)

(225)

Diruzaintzako geldikina

1.502

2.105

1.754

651

912

760

441

379

12-31n zorpidetza

-

-

-

-

-

-

182

293

Iturria: HKEEren txostena “Euskadiko toki entitateak 2004”.

OHARRA: “Bizk” erreferentzia, 1.000 eta 5.000 biztanle bitartean dituzten Bizkaiko udalen datuei dagozkie.

“EAE” erreferentzia, 1.000 eta 5.000 biztanle bitartean dituzten EAEko udalen datuei dagozkie.

Sarrera arruntak % 9 gehitu dira 2005ean eta % 17 2004an, aurreko ekitaldi bakoitzarekiko. Hona hemen aldaketa nagusiak:

– Zerga zuzenak, zeharkakoak, tasak eta prezio publikoak: sarrera hauek % 7 jaitsi dira 2005ean eta % 39 gehitu dira 2004an. Aldaketa Eraikuntza, Instalakuntza eta Obren gaineko Zergen kontzeptuan aitortutako sarrerei dagokie, 2003an 52.243 eurokoak izatetik, 2004an 185.740 euro eta 2005ean 121.774 euro izatera aldatu baitira.

– Transferentzia eta diru-laguntza arruntak: sarrera hauek % 4 gehitu dira 2005ean eta % 7, 2004an.

– Ondare sarrerak: gastu hauek % 99 egin dute gora 2005ean eta % 25, 2004an, aztertutako aldian guztira % 148ko igoaldia eragiten duena. Aldakuntza baso aprobetxamenduengatiko sarreren kontu-sailari eta Lacillako harrobia ustiatzeagatiko kanonek eragindako sarreren kontu-sailari dagokie, 2004an harrobian bildutako enpresekin hitzarmenak izenpetu ondoren kobratzen hasi direnak.

Funtzionamendu gastuak % 13 egin dute gora 2005ean eta % 9, 2004an. Hona hemen aldaketa nagusiak:

– Langile gastuek % 4 egin dute gora 2005ean eta % 1, 2004an. 2005ean izan duen aldakuntza, batik bat, ordainketan izandako igoerari dagokio. 2003-2005 aldian Aldi baterako lan kontratuko langileen gastuek egin duten beheraldia da azpimarratzekoa, 98.584tik 53.613 euro izatera aldatu dena; baita Gobernu organo eta behin-behineko langileriaren gastuen igoera ere, 2005ean 49.679 euro izatera iritsi dena, udalkide bat lanaldi erdirako liberatu dutelako eta Tokiko Enplegu eta Garapenerako Agente baten plaza sortu dutelako, 2004ko martxoaren 4ko Osoko Bilkurak oniritzitakoak.

– Ondasun arrunten erosketa eta zerbitzuak: gastu hauek % 10 egin dute gora 2005ean eta % 18, 2004an, aztertutako aldian guztira % 30eko igoaldia eragin dutenak.

2004an igoerarik handienak Jaiak eta Zerbitzu arrazoiengatiko kalte-ordainak kontu-sailetan izan ziren.

2005ean igoerarik handiena Gastu juridikoen kontu-sailean gertatu da, ekitaldian 45.487 euroko gastua egin duelarik, idazkari-artekariari diziplinako espedientea irekitzeari zegokionez jasotako aholkularitzaren ondorioz, meatzeak ustiatzeko lursail zaharren itzuleraren eta Izartu programaren baitan jasotako diru-laguntzen justifikazioaren ondorioz.

– Transferentzia eta diru-laguntza arruntak: gastu hauek % 54 egin dute gora 2005ean eta % 9, 2004an.

2005ean 29.388 euro erregistratu dira udalerriko elizak konpontzeko Sopuertako Parroki Batzordeari emandako diru-laguntzari dagozkionak. Honez gainera, Enkartur, Enkarterrietako Turismoari, Udaltalde 21-i dagozkion 2002tik 2005erako ekitaldietako kuotak ordaindu zaizkio, guztira 19.200 euroko zenbatekoarekin. Bestetik, Francisco Marco Zezenen Peñari zezen-festak antolatzeko emandako 21.000 euroko diru-laguntza, 2004an Ondasun erosketak eta zerbitzuak kapituluan erregistratzetik 2005ean kapitulu honetan erregistratzera aldatu da.

2003an kapitulu honetan 38.165 euro erregistratu ziren, etxerako laguntza zerbitzua emateko kontratuaren esleipen hartzaile zen Etxean Laguntzeko Elkartea, SL, enpresak Gizarte Segurantzarekiko zuen zorra Udalak bere gain hartzeari zegokiona.

Aurrezki gordina: magnitude hau % 20 murriztu da 2005ean aurreko ekitaldiarekiko, izan ere, funtzionamendu gastuek izan duten igoera sarrera arruntetan izandakoa baino handiagoa izan baita. Nolanahi dela ere, 2003-2004 aldietan aurrezki gordinaren bilakaera aztertuz gero, aurkako egoera azaleratzen zaigu, ezen funtzionamendu gastuek gora egin arren, sarrera arrunten igoaldiak aurrezki gordinean % 111ko igoera ekarri baitu. Aurrezki gordinak 2003-2005 aldian izan duen bilakaera aztertuta, % 69ko igoera izan duela ikus daiteke.

Aurrezki garbia: finantza zamen ordainketari aurre egin ondoren erabilgarri geratzen den aurrezki gordinaren atala islatzen du eta udalak baliabide arruntekin inbertsioak finantzatzeko duen gaitasunaren erakusle da. 9. kapituluan erregistratutako gastuak Udal Finantzaketarako Foru Fondoaren likidazioei dagozkie. Aurrezki garbiak % 20 egin dute behera 2005ean eta % 252 egin zuen gora 2004an; honek aztertutako aldian % 181eko igoera ekarri du.

Kapitalezko eragiketen emaitza: inbertsio garbia 27.339 eurora igo da 2003an eta 503.152 eurora 2005ean. 2004an, kapitalezko sarrerek 391.061 euroan gainditu dituzte kapitalezko gastuak. Ekitaldi hauetan erregistratu diren eragiketa nagusiak honako hauei dagozkie:

– Inbertsioak besterentzeagatiko sarrerak: 2003an ez zen kontzeptu honen izenean inongo sarrerarik erregistratu. 2004an 503.303 euro erregistratu ziren, La Sotako industri poligonoko 13 lursail enkante publikoan saldu izanari zegozkionak. Kopuru honetatik 411.736 euro kobratzeko daude txosten hau egin dugun datan. Gainerakoa, 91.567 euro, 2004an kobratu zen, baina eragiketa eskrituran jasotzen ez zela eta, erosleak kontratua bertan behera uzteko eskatu zuen, 2007ko maiatzaren 14ko Alkatetza Dekretu bitartez onetsi dena. 2005ean 415.228 euro erregistratu dira hirigintzako aprobetxamenduak diruz ordezkatzearen ondorioz, SAPUR 3, Corso Bajerori dagozkionak 392.808 euroan eta R 4 Exekuzio Unitateari, 22.420 euroan.

– Kapitalezko diru-laguntza eta transferentziek eragindako sarrerak: aztertu ditugun hiru ekitaldietan erregistratutako diru-laguntzak honako hauek dira:3

Euroak milakoetan

URTEA

ERAKUNDEA

NORAKOA

ZENBATEKOA

2003

BFA

Gaztainondo berria bideko lana, II. fasea

32

2003

BFA

Arau subsidiarioak garatzea

14

GUZTIRA 2003

46

2004

EAEren Administrazio Orokorra

Kolitza eta Gaztainondo multzoetan saneamendu lanak

141

2004

EAEren Administrazio Orokorra

Izartu

12

2004

EAEren Administrazio Orokorra

Bibliografi funtsak

3

2004

BFA

Herriko argiak Becin

31

2004

BFA

Santan Anako landaren aisialdirako gunea zabaldu eta konpontzea

30

2004

BFA

La Ventako eskola egoitzetxe bihurtzeko lanetarako diru-laguntza itzultzea,

2001 eta 2002ko ekitaldietan kobratutakoa, obra ez egiteagatik.

(89)

GUZTIRA 2004

128

2005

EAEren Administrazio Orokorra

Izartu

219

2005

EAEren Administrazio Orokorra

Alen meatze ingurua zaharberritzea

162

2005

EAEren Administrazio Orokorra

Bibliografi funtsak

3

2005

Osakidetza

Kontsultategi mediko

55

2005

BFA

Arce bidea konpontzea

62

2005

Norbanakoak

A. Trueba gizarte etxea zaharberritzeko proiektua

60

GUZTIRA 2005

561

– Inbertsio errealek eragindako gastuak 2003an 74.089 euro izatetik 2004an 239.878 eta 2005ean 1.479.070 izatera aldatu ziren. Hona hemen ekitaldi bakoitzean erregistratutako inbertsioak:

Euroak milakoetan

URTEA

KAPITULUA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

2003

6

Gaztainondo berria bideko lana, II. fasea

42

2003

6

Las Barrietas auzoan argiteria

4

2003

6

Beroketa galdara

5

2003

6

Udal planeamendurako arauak berrikustea

15

2003

6

Beste batzuk

8

GUZTIRA 2003

74

2004

6

Kolitza taldearen saneamendua

75

2004

6

Santa Ana landa zabaldu eta zaharberritzea

60

2004

6

Gaztainondo Berriaren saneamendua

34

2004

6

Alisal auzoaren saneamendua

24

2004

6

Carral plazaren eta inguruaren urbanizazioa

16

2004

6

Proiektu teknikoak egitea

24

2004

6

Beste batzuk

7

GUZTIRA 2004

240

2005

6

Mercadillo plaza konpondu eta egokitzea

373

2005

6

Carral plazaren urbanizazioa

264

2005

6

Alen meatze ingurua zaharberritzea

162

2005

6

Astigar bidea egokitzea

129

2005

6

Zangarro bidea urbanizatzea

42

2005

6

Beci-n argiteria

41

2005

6

Umeentzako parkeak

18

2005

6

San Pedron kaxa elektrikoa

17

2005

6

Gaztainondon saneamendua

11

2005

6

Gaztainondo bidean lanak

9

2005

6

San Pedro plaza urbanizatzea

3

2005

6

Carral-eko kaxa elektrikoa

3

2005

6

Merkadillon merkataritza lokala erostea

164

2005

6

Kontsultategi medikoa gaitzea

77

2005

6

Gizarte etxean leihoak jartzea

51

2005

6

Obra proiektuak eta zuzendaritzak

85

2005

6

Beste batzuk

30

GUZTIRA 2005

1.479

– Diruzaintza geldikina Aurreko idatz-zatietan aipatutakoaren ondorioz, diruzaintza geldikina 2003an 1.501.653 eurokoa izatetik, 2004an 2.105.613 eurokoa eta 1.754.471koa 2005ean izatera aldatu da.

– Biztanleko ratioak: 1.000 eta 5.000 biztanle bitartean dituzten Bizkaiko eta EAEko udalen batez bestekoaren 2004ko datuak aurkeztuko ditugu informazio modura. Udalaren datuekiko alderaketak egin ahal izateko, gogoan hartu behar dira zerbitzuak ematean dauden aldeak, izan ere, zenbaitetan zerbitzuak zuzenean ematen baitira udal administraziotik bertatik, eta beste zenbaitetan, erakunde autonomo, merkataritza sozietate publikoen bidez edo zeharka, mankomunitate, partzuergo edo merkataritzako beste sozietate batzuen bidez.

– Ondorioa: Sopuertako udalak aurrezki garbiaren bilakaera goranzkoa erakutsi du, baina ez da nahikoa egindako inbertsioak finantzatzeko. 2003 eta 2004ko ekitaldietan, finantzaketa iturriak aurrezki garbia eta jasotako kapitalezko diru-laguntzak izan dira. 2005eko ekitaldian, inbertsioak kapitalezko transferentziekin, hirigintzako aprobetxamenduekin, sortutako aurrezki garbiarekin eta diruzaintza geldikinarekin finantzatu dira. Nahiz aurrezki garbiaren bilakaera positiboa den, 2005ean egindako inbertsio zifra antzekoei eutsi ahal izateko, Sopuertako Udalak kanpoko finantzaketara jo beharko du baldin eta ez baditu diru-sarrerak sortzen EIOZ, hirigintzako aprobetxamendu edo udal ondarearen salmenta kontzeptuan.

IV. Urteko Kontuak.

2005EKO EKITALDIAREN AURREKONTU LIKIDAZIOA

Euroak milakoetan

AURREKONTUA

ESKUB./

KOBR./

ZOR

%

SARRERAK

ERANSK.

HASIER.

ALDAT.

B.–BET.

OBLIG.

ORDAIN.

SALDOA

EXEK.

1.– Zerga zuzenak

A.3

198

-

198

221

198

23

% 112

2.– Zeharkako zergak

A.3

749

-

749

122

48

74

% 16

3.– Tasak eta prezio publikoak

A.3

157

-

157

112

104

8

% 71

4.– Transf. eta dirul. arruntak

A.4

980

-

980

1.004

995

9

% 102

5.– Ondare sarrerak

A.5

268

-

268

278

247

31

% 104

6. Inbertsio errealen besterentzea

A.6

-

240

240

415

415

-

% 173

7.– Transf. eta kapital diru-lag.

A.4

246

1.380

1.626

561

115

446

% 35

8.– Finantza aktiboen aldaketa (*)

-

1.681

1.681

-

-

-

-

SARRERAK GUZTIRA (*)

2.598

3.301

5.899

2.713

2.122

591

% 64

(*) Exekuzioaren ehunekoa kalkulatzerakoan Diruzaintza Geldikina txertatzearen eragina zuzendu da.

GASTUAK

1.Pertsonaleko gastuak

A.7

583

-

583

448

444

4

% 77

2.– Ondasun arrunten erosk. eta zerb.

A.8

1.134

33

1.167

866

786

80

% 74

4.– Transf. eta dirul. arruntak

A.9

259

-

259

240

239

1

% 93

6.– Inbertsio errealak

A.10

601

3.268

3.869

1.479

735

744

% 38

9.– Finantza pasiboen aldaketa

A.4

21

-

21

3

3

-

% 14

GASTUAK GUZTIRA

2.598

3.301

5.899

3.036

2.207

829

% 51

SARRERAK - GASTUAK

(323)

AURREKONTU ITXIEN ALDAKETA

Euroak milakoetan

HASIER.

KOBR./

AZKEN

ERANS.

ZORRA

BALIOG.

ORDAINK.

ZORRA

Zordunak

A11

588

3

47

538

Hartzekodunak

95

7

85

3

AURREKONTU ITXIEN EMAITZA

4

AURREKONTUAREN EMAITZA

Euroak milakoetan

Eskubide kitatuak

2.713

Obligazio onartuak

3.036

INDARREKO AURREKONTUKO ERAGIKETA AURREKONTUZKOEN EMAITZA

(323)

AURREKO EKITALD. KITATUTAKO AURREKONTU ERAGIKETEN EMAITZA

4

EKITALDIAREN AURREKONTUKO EMAITZA (A.12)

(319)

Finantzaketaren desbideratze positiboak

(420)

Finantzaketaren desbideratze negatiboak

52

Diruzaintza geldikinarekin finantzatutako gastuak

695

DOITUTAKO AURREKONTU EMAITZA

8

Diruzaintzako geldikina

Euroak milakoetan

Diruzaintza geldikina 2005-01-01ean

2.105

Aurrekontuaren emaitza

(319)

Huts egindakoen hornidurarako dotaz. aldaketak

(32)

DIRUZAINTZA GELDIKINA 2005-12-31-N

1.754

Diruzaintza (A.14)

1.697

Aurrekontuko zordunak (A.11)

1.129

Aurrekontuz kanpoko zordunak (A.13)

31

Aurrekontuko hartzekodunak

(832)

Aurrekontuz kanpoko hartzekodunak (A.13)

(132)

Kaudimengabezietarako hornidurak (A.11)

(139)

DIRUZAINTZA GELDIKINA 2005-12-31-N

1.754

Finantzaketa Atxikia duten gastuetarako Diruzaintza Geldikina

(368)

GASTU OROKORRETARAKO DIRUZAINTZA GELDIKINA

1.386

2005-12-31KO ZORPIDETZA

-

EGOERAREN BALANTZEA 2005EKO ABENDUAREN 31N

Euroak milakoetan

AKTIBOA

ERANSK.

2005. URTEA

2004. URTEA

PASIBOA

ERANSK.

2005. URTEA

2004. URTEA

IBILGETUA:

A.10

1.506

499

BEREZKO FONDOAK:

3.261

2.605

Ibilgetu ezmateriala

30

42

Ondarea

21.363

21.322

Ibilgetu materiala

359

348

Erabilera orokorrerako ondarea

A10

(20.147)

(19.955)

Abian dagoen ibilgetu mater.

1.117

109

Aurreko ekitaldietako emaitzak

1.197

1.197

Galerak eta Irabaziak

A12

848

41

Zordunak

1.022

501

HARTZEKODUNAK EPE LABURR.

964

172

Aurrekontuzkoak

A11

1.129

588

Aurrekontuzkoak

832

95

Aurrekontuz kanpokoak

A13

31

19

Bestelako hartzek.

A13

69

31

Beste batzuk

1

(1)

Entitate publiko hartzekodunak

A13

18

18

Kaudimengab. zuzkid.

A11

(139)

(107)

Bermeak eta gordailuak

A13

45

28

FINANTZA-KONTUAK:

A14

1.697

1.777

GUZTIRA AKTIBOA

4.225

2.777

PASIBOA GUZTIRA

4.225

2.777

2005EKO EKITALDIAREN GALERA-IRABAZIEN KONTUA

Euroak milakoetan

GASTUAK

2005. URTEA

2004. URTEA

DIRU-SARRERAK:

2005. URTEA

2004. URTEA

Langileen gastuak.

477

459

Negozio zifratik zenbateko garbia

82

73

Ibilgetuaren amortizazioa

280

304

Zerga zuzenak

221

206

Kaudimengab. zuzkid. aldak.

32

18

Zeharkako zergak

122

186

Bestelako ustiaketa gastuak

837

756

Transf. eta dirul. arruntak

1.004

970

Emandako transf. eta diru-lag.

240

156

Bestel. kudeaketa sarrerak

698

138

USTIAKETA MOZKINA

261

USTIAKETA GALERA

120

FINANTZA EMAITZA P0SITIBOAK

25

25

KAPITALEZKO DIRU-LAGUNTZAK

561

128

AURREKO EKITALDIETAKO MOZKINAK1

7

APARTEKO EMAITZA POSITIBOAK

-

1

EKITALDIKO MOZKINA

848

41

HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIAK

SOPUERTAKO UDALAREN 2005KO KONTUEN FISKALIZAZIOARI BURUZ EGINDAKO
TXOSTENARI EGINDAKO ALEGAZIOAK.

Alegazioak:

Lehenengoa.–Txostenaren emaitzei buruzko alegazioak.

I.1 Legea betetzeari buruzko iritzia.

– Aurrekontua:

1.– Zehazten da alkateak onetsi zuela 217.400 euroko diru-sarrera egokitzea, hirigintza-aprobetxamenduari zegokion diruaren ordezkapen gisa. Baina, 10/2003 Foru Aginduaren 31. artikuluarekin bat, Udalbatza Osoak onetsi beharko luke.

Udalbatza Osoak, 2003ko ekainaren 27ko bilkuran, erabaki zuen bere ahalmenak alkate-presidenteari eskuordetzea. Erabaki horren agiria erantsi da (ikusi 1. oharra dokumentuaren amaieran).

– Kontratazioa:

3.– Espedientean hitzartutako prozeduraren bidezko aholkularitza eta laguntza teknikoaren kontratazio agiria falta da. Kontratua, arrazoi teknikoak zirela eta, enpresa bakar bati esleitu ahal izan zitzaion (5. espedientea).

5.– Aipatzen duen kontratazioa ez dagokio 2005eko ekitaldiari.

6.– Urratu egiten ditu Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Testu. Bateratuan jasota dauden lizitazio-printzipioak, bi kontraturen aldaketetan (6. eta 11. espedienteak); aldaketa horiek, hurrenez hurren, % 43ko eta % 33ko igoera ekarri baitute.

Ez da zehazten Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateratuan jasota dauden lizitazio-printzipioetatik zeintzuk urratu diren. Estatu Kontseiluak adierazten duen bezalaxe, zorrean zen kredituaren “ius variandi” ahalmena ez da librea administrazioarentzat, baizik eta tasatua, bi motako baldintzen ondorio:

– Batetik, oro har, interes publikoko arrazoiak direla-eta gauzatu behar da aldaketa eskumena.

– Bestetik, Administrazioak behar berriei erantzuteko edo ezustekoei aurre egiteko baino ezin du erabaki proiektuak aldatzea.

Bete egin dira bi baldintzak aipaturiko espedienteetan.

Obra osagarrietan, kontratuaren aurreko % 20ak adostutako prozeduraren muga gisa jokatzen du; hau da, obra kontratista esleitzeko. Aldaturiko edo berrituriko proiektuetan, berriz, administrazioak ezarritako aldaketak ezinbestekoak dira kontratistarentzat, baldin eta hasierako kontratuaren aurreko % 20a gainditzen ez badute. Muga hori gainditzen duten aldaketak, funtsezko aldaketak deiturikoak, ez dira derrigorrezkoak kontratistarentzat, eta, hala nahi izanez gero, kontratua iraungi dezake. Beraz, funtsezko aldaketarik balego, kontratistak erabaki lezake obra egiten jarraitzea ala kontratua iraungitzea, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateratuaren 149. artikuluaren e) atalean kontratua iraungitzeko arrazoitzat jotzen baita % 20 baino altuagoa den aldaketa.

Estatu Kontseiluak zehazten duenez, “aldaketa ez da soilik funtsezko mugengatik ematen, baita prozedura bati dagozkion konpetentzia eta izapidetze muga formalengatik ere. Zuzendari fakultatiboak uste badu proiektu baten izapidetzea beharrezkoa dela, kontratazio organoari aldaketa espedientea izapidetzeko baimena eskatuko dio, eta, legearen arabera, presazko izaera izango du”.

Sopuertako Udalak prozedura hori bete egin du.

Beraz, ez gatoz bat egindako alegazioarekin.

II.– Barne kontrolerako sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko iritziak.

5.– Kontratazioa:

– Lana gauzatzeko ezintasunari buruzko edo behar hainbateko baliabide ezari buruzko txostena.

Baldintza horren eza aipatzen da 2005eko ekitaldiari ez dagokion txosten batean. Espediente horren izapidetzea eta, ondorioz, izapide eza 2004ko ekitaldiari dagozkio.

– Proiektua gauzatu aurreko birplanteaketa.

Baldintza horren eza aipatzen da 2005eko ekitaldiari ez dagokion txosten batean. Espediente horren izapidetzea eta, ondorioz, izapide eza 2004ko ekitaldiari dagozkio.

– Administrazio-klausula zehatzen pleguak.

2005eko ekitaldiari ez dagozkion 3 espedientetan aipatzen da aurretiko txosten juridikoa. Espediente horren izapidetzea eta, ondorioz, izapide eza 2004ko ekitaldiari dagozkio.

– Emandako bermea.

2005eko ekitaldiari ez dagozkion bi espediente aipatzen dira (1.a eta 3.a).

– Aldaketak kontratuetan.

Kontratuetan aldaketak egin aurretiko txosten teknikoaren eza aipatzen da.

Txosten horien kopiak erantsi dira.

Bigarrena.– Eranskinei buruzko alegazioak.

Lehenengo puntuan jasotako alegazioen ondorioz, ezin gara bat etorri Kontratazioaren Azterketaren A16 ataleko kontratazio azterketarekin.

1., 3.,4. eta 8. espedienteak ez dira 2005eko ekitaldikoak eta, ondorioz, horiei buruz txostenean aipatzen diren hutsegiteak aurreko ekitaldietan gertatu ziren, eta ez 2005ean.

Txostenean aipaturiko hutsegiteei dagokienez, idatzi honetan arrazoitutzat jotzen dira.

Urteko kontuei buruzko iritziak:

Atal honetako lehenengo paragrafoa ez da ulertzen; izan ere, higiezindunaren amortizazioari urtero esleitzen zaio urtero dagokion zenbatekoa 690 eta 691 kontuetatik, 281 eta 282 kontuen aurka. Inbentarioa Kontabilitatearekin koadratzeari dagokionez, urtero egiten da eta beti koadratu izan du. Beraz, ez dago ulertzerik zeri egiten dion erreferentzia (2005eko kontabilitate-zerrenda eta inbentarioa erantsi dira).

2.– Ondorengo hauek dira 2005eko abenduaren 31n gauzatu gabeko erreklamazioak eta auziak (s.e.u.o.):

2.1.– Udal honetako idazkari ikuskatzaile andereari irekitako diziplina-espedientea. Gaur egun erabaki gabe dago.

2.2.– Meatzaritzako ustiaketarako erabilitako lursailak ikuskatzeko eskatzea. Gaur egun Auzitegi Gorenaren esku dago gaia.

2.3.– Administrazio akats baten ondorioz, Sopuertako Udalarekin partzuergoan, Tresmoral eta La Teja parajeen ustiaketari dagozkion zenbatekoak enbargatzean sorturiko kalte eta galerengatik ondarearen gaineko erantzukizuna eskatzea.

2.4.– Luis Alfonso Cano Rojok jarririko 2985/2002 errekurtsoa. Auziaren zain.

3.– 2005ean zorpeturiko zergen eta abarren eragiketen erregistro egokia 2006an gauzatu da eta horrek gastu orokorretarako diru-kutxako gerakina handiagotu zezakeen, 2005eko abenduaren 31n.

Egia da, baina kontuan izan behar da 2005. urtean lurren balioaren gehikuntzaren gaineko zergaren (plusbalioak) bilketa gauzatzen saiatu ginela, eta hala egin genuela. Ordura arte ez zen halakorik egin eta hori egiteak diru kantitate handia sorraraz zezakeen. Baina, 2005eko abenduaren 31rako ez ziren likidazio guztiak egin, denbora falta zela eta. Azken lau urteak likidatu ziren, baina Udalak, horretarako zuen langileriarekin, ezin izan zituen likidazio guztiak egin 2005eko abenduaren 31rako. Hori dela eta, 2006an egin ziren. Zenbatekoa ezagutzen ez genuenez, ezin zen kobratu gabe bezala utzi. Gaur egun, gaia eguneratuta dago erabat.

Alkatetzaren ustez, 2005eko abenduaren 31n, Sopuertako Udalaren Kontu Orokorraren eta jarduera ekonomiko-finantzarioaren fiskalizazioari buruzko behin-behineko txostenari alegazio horiek egin dakizkioke.

1. oharra:

Toki Araubidearen Oinarri-arauei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22. artikuluaren indarrez, Udalbatzari dagozkio, edozelan ere: “...e) zerga izaerako baliabide propioak zehaztea; aurrekontuak onetsi eta aldatzea eta bere eskumeneko gaietan gastuak xedatzea eta kontuak onestea; eskumen hauek eskuordetu ezinekoak izanik, aipatu Legearen 22.4 artikuluaren indarrez”.


Azterketa dokumentala