111. zk., 2008ko ekainaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Euskal Trenbide Sarea
3623
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sareko auskultazio-trena ATP ekipamendu ontziratu batez hornitzeko eta ekipamendu hori ezartzeko lehiaketa prozedura irekiaren bidez kontratatzekoa. 1.– Entitate kontratatzailea. a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa. b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia. Telefonoa: 94 657 26 00. Faxa: 94 657 26 01. 2.– Kontratuaren ezaugarriak. a) Helburua: Euskal Trenbide Sareko auskultazio-trena ATP ekipamendu ontziratu batez hornitzeko eta ekipamendu hori ezartzeko lehiaketa prozedura irekiaren bidez kontratatzea. b) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: Bizkaiko Lurralde Historikoa. c) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 3 hilabete, kontratua sinatzen denetik aurrera. 3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era. a) Izapideak: ohikoak. b) Prozedura: irekia. c) Esleitzeko era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, zenbait balorazio-irizpide betez. 4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Lehiaketaren gehienezko kopurua: 135.408,11 euro (BEZik gabe). 5.– Bermeak: baldintza orokorren pleguan zehaztutakoak. 6.– Agiriak eta argibideak. Idazkaritza Nagusia. Compostelako Done Jakue kalea 12,5.a. 48003 Bilbao. Telefonoa: 94 657 26 00. Faxa: 94 657 26 01. Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko ekainaren 20a. 7.– Kontratistaren betebeharrak: baldintza orokorren pleguan zehaztutakoak. 8.– Eskaintzak aurkeztea. a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko ekainaren 27a, 12:00ak arte. Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza orokorren pleguan zehaztutakoak. b) Aurkezteko lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa. Idazkaritza Nagusia. Compostelako Done Jakue kalea, 12, 5.a. 48003 Bilbao. c) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete. d) Aldaerak: baldintza orokorren pleguan zehaztutakoak. 9.– Bestelako argibideak: baldintza teknikoen pleguan eta baldintza orokorren pleguan emandakoak. 10.– Iragarkien gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordaindu beharko ditu. Bilbao, 2008ko maiatzaren 21a. Idazkari nagusia, ANTONIO AIZ SALAZAR.