111. zk., 2008ko ekainaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3616
IRAGARKIA, Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) Aitori ikastola LHI ikastetxean Haur Hezkuntzako 6 unitate eta Lehen Hezkuntzako 4 unitate izango dituen eraikin berria eraikitzeko lanen administrazio-kontratua esleitzeko dena (KBN C01/006/2007 espedientea). 1.– Entitate esleitzailea. a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza). c) Espedientearen zenbakia: C01/006/2007. 2.– Kontratuaren ezaugarriak. a) Kontratu-mota: obrak. b) Helburua: Aitori ikastola LHI ikastetxean (Gipuzkoa) Haur Hezkuntzako 6 unitate eta Lehen Hezkuntzako 4 unitate izango dituen eraikin berria eraikitzea. c) Loteak: Ez da zehazten loterik. d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2007ko azaroaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 221. zenbakia. 3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era. a) Izapideak: ohikoak. b) Prozedura: irekia. c) Esleitzeko era: lehiaketa. 4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: gehienez ere, hiru milioi bederatziehun eta hirurogeita hemeretzi mila zortziehun eta laurogeita hamabi euro eta berrogeita hamazortzi zentimo (3.979.892,58). 5.– Esleipena. a) Eguna: 2008ko maiatzaren 23a. b) Kontratista: Acciona Infraestructuras, S.A. c) Nazionalitatea: espainiarra. d) Esleipenaren zenbatekoa: hiru milioi seiehun eta hamaika mila hirurehun eta berrogeita hamabost (3.611.355) euro. Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 27a. Kontratazio Zerbitzuko burua, FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO, ondokoa ez baitago: Kontratazio Zerbitzuko burua, JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.