111. zk., 2008ko ekainaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Irungo Instrukzioko 3 Zenbakiko Epaitegia
3612
EDIKTUA, 5/07 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa. Nik, Nuria Lusa Sobronek, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik, 5/07 falta-judizioan epaia eman dela eta honakoak direla idazpurua eta epaitza: Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia. Iparralde 9, PK: 20300 Telefonoa: 943 02 01 43. Faxa: 943 02 01 40. Prozedura: Berehalako 5/07 falta-judizioa Salatutako gertakaria: ebasketa. Salatzailea: Iñigo Ramon Harina Michelena. Salatutakoa: Abid Boulan. Irun (Gipuzkoa), 2007ko urtarrilaren 19a. Gerardo Antonio Gamarra de Bayak, hiri honetako Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditu 5/07 zenbakiko berehalako falta-judizioaren autoak, ebasketa-falta bati buruzkoak; salaketa Iñigo Ramon Harina Michelenak aurkeztu dute, Abid Boulanen kontra. Ministerio Fiskalak parte hartu du. Ebasketa-falta baten egile denez (Zigor kodea, 623–1 art.), 2 hileko isun zigorrera kondenatzen dut Abid Boulan, egunero 3 euroko kuota ordaindu beharko duela. Horretaz gain, erantzukizun pertsonal subsidiarioa ezartzen diot eta, horren ondorioz, kuota bi ordaindu barik uzten duen bakoitzean askatasun gabeko egun bat izango du. Judizio honetan sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen dut salatua. Ebazpen hau ez da irmoa eta horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke —ondorio biei dagokienez— epaitegi honetan, Donostia-San Sebastiángo Probintzia Auzitegiaren aurrean, jakinarazten den egunetik harako bost eguneko epean. Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaia jasota geratu eta Abid Boulani epaia jakinarazteko —ez baitakigu gaur egun non dagoen—, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta zortziko maiatzaren hemeretzian. IDAZKARI JUDIZIALA.FEDE ETA TESTIGANTZA EMATEN DUT:
3/07 EPAIA
EPAITZA