111. zk., 2008ko ekainaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3609
EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuetarako sailburuordearena. Honen bidez baimena ematen da unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-laguntzetarako 2007-2008 ikasturteko deialdiari zuzendutako diru-kopurua gehitzeko (2007ko uztailaren 24ko Agindua, irailaren 3ko EHAA). Agindu horren artikulu bakarraren 2. puntuari jarraituz, araututako laguntzak finantzatzeko 37.987.000 euro erabiliko dira. Nolanahi ere, kopuru hori egunera daiteke, onartzeke dagoen eskari-kopurua aurreikusita. Baldin eta aurrekontu-aldaketen ondorioz aipatutako kopurua gehitzen bada, hori jendeaurrean jakinarazi beharko da Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenaren bitartez. Diru-laguntzetarako deialdiaren ebazpenak berarekin dakartzan behar ekonomikoak ikusita, eta 2007ko uztailaren 24ko Aginduko artikulu bakarraren 2. puntua bete dadin, hau Diru-laguntzetarako deialdiko zenbateko osoa aldatzeko gastua baimentzea, eta horri 1.500.000 euro gehitzea. Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 27a. (Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2008ko maiatzaren 22ko Ebazpenak eskuordetzen duen izenpea erabiliz) Administrazio eta Zerbitzuko sailburuordea, PABLO LARRAURI ALTONAGA. Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria, IGONE MARTÍNEZ DE LUNA UNANUE.EBATZI DUT: