111. zk., 2008ko ekainaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3594
AGINDUA, 2008ko maiatzaren 20koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Honen bidez, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdia ebazten da. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluan eta sail honetan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak 2008ko martxoaren 13an emandako Aginduko (martxoaren 31ko EHAA, 60. zenbakia) laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau XEDATU DUT: Lehenengoa.– Teresa de Jesús Ortega Zufiría andrea Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzako goi kargudunaren idazkari izendatzea (taldea: C/D; maila: 18; berariazko osagarria: VI-A; kodea: 520010/29). Bigarrena.– Izendapenak 2008ko ekainaren 2tik aurrera izango ditu erabateko ondorioak. Hirugarrena.– Administrazio bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindua eman duen organoari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epearen barruan, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epearen barruan. Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 20a. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua, JOSEBA AZKARRAGA RODERO.