111. zk., 2008ko ekainaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3592
101/2008 DEKRETUA, ekainaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2008. urterako aurrekontuko 9311 programan (Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu direla-eta, 4222 (Bigarren Hezkuntza, Osabidezko Hezkuntza eta Lanbide Heziketa) programan 20.968,40 euroko kredituak gaitzen dituena.
Sarrera osagarriak, 20.968,40 eurokoak, eskuratu dira, Leonardo da Vinci programaren barruko Transfer of Innovation under the lifelong learning programme eta Berrikuntza Teknologikoaren Trukaketa proiektuak direla eta. Proiektuotatik jasotako zenbatekoak, hurrenez hurren, honakoak dira: 15.107 euro eta 5.861,40 euro, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak haien gaitzea eskatu du.
Horregatik, irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz gaitu egiten dira aipatutakoak. Azken dekretu horren bitartez, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruzko lege xedapenen testu bategina onartu zen.
Horri jarraiki, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko ekainaren 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2008ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:
Programa Azpikontzeptua Euroak
4222 238.99 15.107,00
Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:
Programa Azpikontzeptua Euroak
9311 441.49 15.107,00
Funtsak Leonardo da Vinci programako Transfer of Innovation under the lifelong learning programme izeneko proiektua finantzatzeko erabiliko dira.
2. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2008ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:
Programa Azpikontzeptua Euroak
4222 238.99 5.861,40
Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:
Programa Azpikontzeptua Euroak
9311 441.49 5.861,40
Funtsak Leonardo da Vinci programako Berrikuntza Teknologikoaren Trukaketa izeneko proiektua finantzatzeko erabiliko dira.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko ekainaren 3a.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.