106. zk., 2008ko ekainaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Lehiaren Defentsarako Euskal Epaitegia
3472
IRAGARKIA, 400/08-1 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidali egin dela jakinarazteko eta hirugarren interesatuak epatzeko dena. Interesa izan dezaketenei jakinarazten zaie Igualatorio Médico Quirúrgico S.A. de Seguros elkarteak 400/08-1 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, Lehiaren Babeseko Euskal Auzitegiaren 2008ko otsailaren 20ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen hori Lehiaren Defentsaren 16/1989 Legearen 1. artikuluaren usteko urraketa bati buruzkoa da. Urraketa hori, hotz-zerbitzuen eta aseguruen arloan lehian aritzearen kontrako erabakiak hartzean datza. 01/2007 espedientea. Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikulua betetzeko, bederatzi eguneko epea jartzen zaie interesatu guztiei autoetan agertzeko. Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 9a. Lehiaren Babeseko Euskal Auzitegiaren lehendakaria, JAVIER BERASATEGI TORICES.