102. zk., 2008ko maiatzaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Herrizaingo Saila
3336
IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoarekiko arau-hausteak direla-eta irekitako eta beherago zehaztutako zehapen-espedienteen instruzio-egileak, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko zuzendariak, emandako ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.
Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa ohartarazten zaie:
1.– 15 egun balioduneko epea dute, ebazpen-proposamen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, organo instrukzio-egilean, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritzari, alegazioak egin eta komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eta informazioak aurkezteko.
2.– Halaber, espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango dituzte, espedientearen zenbakia adieraziz gero.
Horretarako, ondoko helbide honetara jo behar dute: Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritza (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Erandio-Bizkaia).
Izen-abizenak Esp. zk. Lege-haustearen Proposamenaren Proposatu Hautsitako
eguna eguna den zigorra araua
Apellidos y nombre N.º exp. Fecha infracc. Fecha propuesta Sanción prop. Art. infringido
Del Amo Escartin, Miguel 405x0702025-2 06-01-2007 14-02-2008 301 euro/Kentzea 25.1
301 euros/Ret.
Sanz Gonzalez, Fernando 405x0800070-7 12-02-2007 02-04-2007 301 euro/Kentzea 25.1
301 euros/Ret.
Escudero Jimenez, Joaquin 405x0800119-1 25-04-2007 26-03-2007 301 euro/Kentzea 25.1
301 euros/Ret.
Erandio, 2007ko apirilaren 10a.
Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko zuzendaria,
JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.