98. zk., 2008ko maiatzaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Euskal Herriko Unibertsitatea
3218
IRAGARKIA, 2008ko urtarrilaren 15ean Errektoreak emandako ebazpenaren bidez hasitako diziplinazko prozeduran egindako kargu-orriaren berri Rodrigo Triana Triana jaunari jakinarazteko dena. Ebazpenak Estatutuen 101. artikuluan du oinarria.
Saiatu gara Triana jaunari Errektoreak 2008ko urtarrilaren 15ean emandako ebazpenaren berri ematen, baina ez dugu lortu. Horrela, bada, iragarki hau argitaratu dugu, azaroaren 26ko 30/1992 legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 59.5 eta 61. artikuluetan zehaztutakoari jarraituz.
Ebazpena jendaurrean jarri dugu interesatua jakitun jartzeko, eta jakinarazpentzat hartu behar du. Honako oharra izan beharko du kontuan:
Kargu-orriaren edukia osoa jakin nahi badu, EHUko Idazkaritza Nagusiko buruarengana joan beharko du Triana jaunak, 10 eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik kontatzen hasita. Jendaurreko ordutegian joan beharko du. Helbidea: EHU-Errektoregoko Eraikina, Sarriena auzoa, z.g.– 48940 Leioa.
Leioa, 2008ko apirilaren 29a.
EHUko idazkari nagusia,
IÑAKI ESPARZA LEIBAR.