98. zk., 2008ko maiatzaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3217
IRAGARKIA, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoarena, Baliarraingo Udalerrian (Gipuzkoa) biltegiratzeko zentro bat eta gas propano kanalizatua banatzeko sare bat (2 bar-eko gehieneko presioaz) eraikitzeko proiektua jendaurrean jarri eta horretarako administrazio-baimena eskatzen duena.
Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73.4 artikuluan (1998-10-08ko BOE), abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan (2002-12-31ko BOE), Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko 17,2-2 eta 52. artikuluetan (1954-12-17ko BOE) eta lege horren 1957ko apirilaren 26ko Arautegiaren 56. artikuluan (1957-06-20ko BOE), eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 86. artikuluan (1992-11-27ko BOE) aurreikusitako ondorioetarako, instalazio proiektu hau jendaurrean jartzen da:
Espedientea: RI.12127-CGF.2007/4.
Eskatzailea: Repsol Butano S.A.
Helbidea: Julio Urkixo zumarkalea, 80, Bilbao (Bizkaia).
Eskabidearen xedea: Baliarraingo Udalerrian (Gipuzkoa) biltegiratzeko zentro bat eta gas propano kanalizatua banatzeko sare bat (2 bar-eko gehieneko presioaz) eraikitzeko proiekturako administrazio-baimena ematea.
Biltegiratze-zentroaren ezaugarriak:
Edukiera: 2 lurgaineko depositu (PGL); bakoitzak 6.650 litroko edukiera izango du.
Kokalekua: aurkeztutako proiektuan agertzen diren planoen arabera.
Aurrekontua: hamabost mila ehun eta hirurogeita hamabi (15.172) euro.
Banaketa-sarearen ezaugarriak:
Banatzeko eroanbideen materialak: dentsitate erdiko polietilenozko hodiak.
Eroanbideen luzera: 726 m.
Trazadura: aurkeztutako proiektuan agertzen diren planoen arabera.
Operazioko presio gorena (MOP): <= 2 bar.
Aurrekontua: hogeita sei mila hirurehun eta hirurogeita bost (26.365).
Proiektua eta dagokion espedientea nornahik azter ditzan argitaratzen da hori, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoan (Easo kalea, 10, 20006 Donostia). Bulego horretan, halaber, bidezko iritzitako erreklamazioak eta alegazioak, eta eskabideak edo lehia egiteko proiektuak aurkeztu ahal izango dira (hiruna ale). Horretarako epea iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hogei egunekoa izango da.
Donostia-San Sebastian, 2008ko apirilaren 21a.
Lurralde Bulegoko burua,
JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.