98. zk., 2008ko maiatzaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3215
IRAGARKIA. Honen bidez, zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak, 2008-04-07an emandako idazkiko jakinarazten zaio "Hostería del Señorío de Bizkaia" izeneko establezimenduaren jabe den Jose Antonio Aldecoa Luzárragari.
Jose Antonio María Aldecoa Luzárraga jaunari idazki hori ohiko bidetik jakinarazterik ez dugu izan, ahaleginik egin arren, bere azken helbidean (Jose María Cirarda kalea, 4. zk., Bakio). Horregatik argitara ematen da, oso-osorik transkribatuta:
"Erreferentzia : 48A003/08/2007 espedientea.
Jose Antonio Aldecoa Luzárraga jaunak, "Hostería del Señorío de Bizkaia" izeneko establezimenduaren jabeak, alegazioen idazkia igorri zuen 2008-04-01ean, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren bulegoetara, baina haietan ez da interesatuaren sinadurarik.
Hartarako, hamar egun balioduneko epea duzula jakinarazten zaizu, eta jakizu, hala egiten ez baduzu, aipatu izapidea egiteko eskubidea galduko duzula."
Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.
Bilbao, 2008ko apirilaren 8a.
Lurralde Bulegoko burua,
JESUS MARI EIZMENDI.
Izenpea eskuordetzan emanda (2008-02-25eko Ebazpena),
ANTONIO SALGADO.