98. zk., 2008ko maiatzaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3214
IRAGARKIA, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 268/08 prozedura laburtuaren izapideetan abian den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdunak diren hirugarrenak epatzeko dena.
Hirugarren interesdun orori jakinarazten zaio Euskadiko Langile Komisioak sindikatuaren Justizia atal sindikalaren arduraduna den Elena Perez Barredo andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa -zehazki, 268/08 prozedura laburtuaren izapideetan abian dena- aurkeztu duela Administrazioarekiko Auzien Bilboko 4. Epaitegian, Justizia sailburuordearen 2007ko abenduaren 3ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek ebatzi zuen administrazioaren isiltasunaren bidez 2007ko maiatzaren 28an egindako eskaeraren ezespenaren aurka Elena Perez Barredo andreak jarritako gorako errekurtsoa. Hain zuzen ere hauxe da Perez andreak eskatu eta ukatu zitzaiona: martxoaren 6ko 38/2007 Dekretuaren aplikazio-eremuaren barruan Justizia Administrazioarentzat lan egiten duten funtzionario guztiei eta, bereziki KEZOetan, zerbitzu orokorretan, AMEEn eta bake-epaitegietan destinoa dutenei, dekretu horretako 69. artikuluan aurreikusitako berdinketa-osagarria ordaindu dakiela, osagarri hori oraindik jaso ez badute.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio hirugarren interesdun orori. Bederatzi egun izango dira horretarako, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 5a.
Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,
ABEL LÓPEZ DE AGUILETA QUINTANA.