98. zk., 2008ko maiatzaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3209
LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarkia, nazioarte-arloan formazio-kurtso bat antolatu eta emateaz arduratuko den erakunde bat hautatzeko kontratua esleitzeko dena (I.C.T. 22/09/08 espedientea).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio-mahaia.
c) Espedientearen zenbakia: ICT 22/09/08.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: nazioarte-arloan formazio-kurtso bat antolatu eta emateaz arduratuko den erakunde bat hautatzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: ikus oinarri teknikoen plegua.
d) Xedea burutzeko epea edo lana emateko azken eguna (hilabeteak)): Kontratua formalizatzen denetik 2008ko abenduaren 31ra arte, kontuan izanik kurtsoak bi hilabeteko iraupena izango duela eta hasierako data 2008ko irailaren 2a izango dela, eta emango diren orduak gutxi gorabehera 220 izango direla.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: laurogeita bost mila (85.000,00) eurokoa da kontratuaren gehienezko aurrekontua, BEZan barne dela.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I – 5. solairua).
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 99 21.
e) Telefaxa: 945 01 82 52.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko ekainaren 10a.
7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:
– Negozioen guztizkoaren gaineko deklarazioa, eta, beharrezkoa bada, kontratuaren xedeari doakion arloko negozioen guztikoaren gaineko deklarazioa, azken hiru ekitaldiei dagokienez, kontuan izanik sortze-eguna eta jardueren hasierako eguna.
– Azken hiru urteotan egindako lanik nabarmenenak edo emandako zerbitzurik aipagarrienak, zerbitzu edo lan horien zenbatekoak, datak eta onuradun publiko zein pribatuak ere aipatuta.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko ekainaren 11, goizeko 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: Pleguetan eskatutakoa.
c) Aurkezteko lekua: Kontratazio-mahaiaren idazkaritza.
1.– Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I – 5. solairua).
2.– Helbidea: Donostia kalea, 1.
3.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabetekoa, proposamenak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak: ez.
f) Hala badagokio, aurreikuspenen arabera (gehienez eta gutxienez) zenbat enpresari egingo zaien gonbita, beren eskaintzak aurkez ditzaten (prozedura murriztua): ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Lakua II Eraikineko beheko solairuko batzar-aretoa.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: 2008ko ekainaren 17a.
e) Ordua: 12:00etan.
10.– Bestelako argibideak. Espediente honetan, www.contratación.info edo www.euskadi.net helbidearen bitartez baimendu egin da kontratazio elektronikoaren prozeduraz baliatzea.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria:
– www.contratación.info.
– www.euskadi.net.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 6a.
Berrikuntza eta Energia sailburuordea,
JOSE IGNACIO ZUDAIRE ARANA.