Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2008ko maiatzaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
3208

EDIKTUA, 955/2007 ohartarazpen-judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 955/2007 ohartarazpen-judizioa.

Alderdi demandatzailea: Finanzia Banco de Crédito SA.

Alderdi demandatua: Aranzazu Ruiperez Cantero eta Antonio Arenaza Padilla.

Gaia:

Judizio horretan ebazpena eman da. Hau dio hitzez hitz:

250/08 AUTOA

Eman duen Epailea: Maria Cruz Perez Garcia.

Tokia: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta zortziko apirilaren hogeita bata.

GERTAKARIAK

Bakarra.– Finanzia Banco de Credito, S.A.ak sustatutako ohartarazpen-prozesu honetan, errekerimendua egin zaie Aranzazu Ruiperez Cantero eta Antonio Arenaza Padilla zordunei, hogei eguneko epean 9.134,55 euro eta legezko interesetan beste 326,59 euro ordain diezazkion hartzekodunari, eta auzitegian egiazta dezan ordaindu izana, edo, bestela, auzitegian ager dadin erreklamatutako kopuru osoa edo zati bat zor ez izateko bere ustez dituen arrazoiak labur alegatzera, aurka egiteko idazkian.

Martxoaren bostean egin zen errekerimendua. Hogei eguneko epea igaro da errekerimendua egin zenetik, eta errekeritutako zordunak ez du ordaindu izana egiaztatu, ezta aurka egiteko idazkirik aurkeztu ere.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko (PZLbko) 816-1 artikuluaren arabera, ohartarazpen-prozesuan errekeritutako zorduna ez bada auzitegian agertzen, ordaindu izana egiaztatzeko edo aurka egiteko, zorraren adinako exekuzioa agintzeko autoa emango da.

Bigarrena.– Kasu honetan hori gertatu denez, bidezko da ohartarazpen-prozesua bukatutzat jotzea. Exekuzioa agintzeko, beharrezkoa da hartzekodunak idazkia aurkeztea eta lege prozesal bereko 539. artikuluan galdatutako postulazio-betekizunak betetzea.

XEDAPENAK

Amaitu egin da ohartarazpen-prozesua, Finanzia Banco de Credito, S.A.ak Aranzazu Ruiperez Cantero eta Antonio Arenaza Padillaren aurka 9.134,55 eta 326,59 euro erreklamatzeko sustatutakoa, behin hartzekodunak exekuzioa agintzeko eskaria aurkeztutakoan, galdatutako postulazio-betekizun eta guzti, erabakiko da.

Inpugnatzeko modua: Epaitegi honetan berraztertze-errekurtsoa jarriz; hala ere, inpugnatu arren, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, jakinarazpena egin eta hurrengo bost egun balioduneko epean, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da errekurtsoa onartuko (PZLb-ko 451. eta 452. artikuluak).

Hori erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura.

Alderdi demandatuak egun helbidea non duen ez dakigunez gero, epaileak, 2008ko apirilaren 21eko probidentzia batez, erabaki du ediktu hau Epaitegiko iragarki-taulan argitaratzea. Hala agintzen da Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala