Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2008ko maiatzaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
3207

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 531/07 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: 531/07, adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Antonia Valdés Echeverría.

Abokatua: Sanz Rodríguez, José Manuel.

Prokuradorea: Maria Begoña Álvarez López.

Demandatua: Prudencio Jiménez Echepare.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horren gainean epaia eman da. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Antonia Valdés Echeverría andrearen izenean eta ordez, Begoña Álvarez López prokuradoreak aurkeztutako demanda onesten dudanez gero, bidezkotzat jotzen dut 1964ko uztailaren 10ean, Prudencio Jiménez Echepare jaunak eta Antonia Valdés Echeverría andreak osatutako ezkontza desegitea, izan ere, dibortzioa baita tarteko. Eta deklarazio horri dagozkion ondorio guztiak izango ditu desegite horrek, eta bereziki ezkontzako ekonomia-erregimena deseginda geratzen dela deklaratzen dut.

Kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Prudencio Jiménez Echepare demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesatuaren eskura.

Irun (Gipuzkoa), 2008ko apirilaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala