98. zk., 2008ko maiatzaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3206
EDIKTUA, 1035/06 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN ZEDULA
Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 1035/06 prozedura arrunta bideratu da, Bilboko Madariaga etorbideko 26. zenbakiko jabekideen erkidegoak eta Bilboko Iruña kaleko 12. zenbakiko jabekideen erkidegoak eskatuta, Transportes Pamplonica, SALen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:
71/08 EPAIA
Bilbao, 2008ko apirilaren 11.
Alderdien artean epaitegi honetan bideratutako auto batzuk, zehazki, 1035/06 Judizio Arruntekoak, ikusi ditu Ramón Comas Somalo jaunak, Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu titular denak. Alderdiak honako hauek dira: batetik, demandatzaile gisa, Bilboko Madariaga Etorbideko 26. zenbakiko jabekideen erkidegoa eta Bilboko Iruña kaleko 12. zenbakiko jabekideen erkidegoa, prokuradore batek ordezkatuta eta letratu batek defendatuta; eta bestetik, demandatu gisa, Transportes Pamplonica, SAL entitatea, auzi-ihesean dena.
EPAITZA
Demanda baietsi egin dudanez, ondoko hau deklaratzen dut:
1.– Bilboko Iruña kaleko 12. zenbakiko jabekideen erkidegoak du ondoko etxebizitzaren titulartasun osoa: Bilboko Albiñana medikuaren kaleko A etxeko seigarren pisuan dagoen K-1 motako ezker-eskumako etxebizitza edo hogeita sei zenbakiko etxebizitza/departamentua, egun Bilboko Iruña kaleko 12. zenbakian dagoena. 4.845 zenbakiko erregistro-finka, Deustuko 83. liburuan inskribatua, 1963-03-11n; 98. orria, 1. inskripzioa. Iruña kaleko A etxeko edo 12. zenbakiko atariko jabekide guztiek erabiltzeko izango da titulartasun hori.
2.– Bilboko Madariaga etorbideko 26. zenbakiko jabekideen erkidegoak du ondoko etxebizitzaren titulartasun osoa: Madariaga etorbideko hogeitasei zenbakiko etxearen seigarren solairuan dagoen etxebizitza, ezker-eskumakoa, A-15 motakoa. Bilboko 1 zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatu zen etxebizitza hori 1963-03-13an: 614. liburukia, 83. liburua, 236. orria, 1. inskripzioa, Deustuko 4891 erregistro-finka. Madariaga etorbideko 26ko etxe edo atariko jabekide guztiek erabiltzeko izango da titulartasun hori.
3.– Aurretik eskatutakoaren aurka egiten duen Jabetza Erregistroko idazpen orok ez du baliorik izango.
Ez da kosturik adierazi behar.
Epai hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, probintzia auzitegian. Errekurtsoa epaitegi honetan prestatu beharko da, eta epaia jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bost eguneko epean aurkeztu beharko da, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 457. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei. Jatorrizkoa epaien liburuan erregistratuta geratuko da eta beraren testigantza auto hauetan jasoko da.
Hala erabaki, agindu eta sinatu dut.
Eta Transportes Pamplonica, S.A.L. demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta zortziko apirilaren hamabostean.
IDAZKARIA.