98. zk., 2008ko maiatzaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Gipuzkoako Probintzia Auzitegia
3205
EDIKTUA, apelazioaren gainean burututako 2349/07 errekurtsoaren ondoriozkoa.
Gipuzkoako Probintzia Auzitegia – 2. Sekzioa.
Errekurtsoa: 2349/07 apelazio-errekurtsoa.
Errekurtso-egilea: Jabekide Ugazaben Elkartea (Eskalantegi kalea, 12, Donostia-San Sebastián).
Abokatua: Cristobal Sillero, Ana Maria.
Prokuradorea: Fernando Mendavia Gonzalez.
Errekurritua: Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Guipuzcoa y San Sebastián-Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxa.
Gaia: eskubide hobeko hirugarrengotza.
Errekurtso horretan epaia eman da eta bere idazpuruak eta epaitzak ondokoa diote, hitzez hitz:
"EPAIA
Magistratuak:
Yolanda Domeño Nieto.
Ane Maite Loyola Iriondo.
Felipe Peñalba Otaduy jauna.
Donostia-San Sebastián, bi mila eta zazpiko urriaren hemezortzia.
Hiriburu honetako probintzia-auzitegiak (orri-bazterreko jaun-andreek osatua) ikusi ditu apelazio-izapideetan Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian bideratu diren 141/07 eskubide hobeko hirugarrengotzari dagozkion auto zibilak. Demandatzailea eta apelatua den Jabekide Ugazaben Elkarteak (Eskalantegi kalea, 12, Donostia-San Sebastián) egin du eskabidea, zeina prokuradore Fernando Mendavia Gonzalezek ordezkatu eta Ana Maria Cristobal Sillero letratuak defendatzen baitu. Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Guipuzcoa y San Sebastián-Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxaren aurka (demandatua-apelatua) aurkeztu da, zeina prokuradore Pedro Maria Arraiza Sagüesek ordezkatu eta letratu Juan Pablo Santamaría Ibarburuk defendatu baitute. Guzti hori, Epaitegi horrek 2007ko maiatzaren 23an emandako epaiaren aurka jarritako apelazio errekurtsoaren arabera".
"EPAITZA
Zati batean baietsi egin da Jabekide Ugazaben Elkartearen (Eskalantegi kalea, 12, Donostia-San Sebastián) ordezkaritzak Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaileak 2007ko maiatzaren 23an 141/2007 autoetan emandako epaiaren aurka. Errebokatu egiten dugu epai hori, eta, bere ordez, epai berria ematen da, zeinaren bidez zati batean baiesten baita hirugarrengotzaren demanda —Jabekideen Elkarteak Albañilería y Pavimentación Guecin SL eta Kutxa merkantilen aurka aurkeztutakoa—, eta demandatzailearen 11.428,43 euroko kreditua —azken urtealdiari eta hirugarrengotza demanda aurkezterakoan epemugatutako aurreko urtealdiari dagokiena— lehentasunezkoa deklaratzen da. Kostuak ez zaizkio inori ezartzen beren beregi.
Gora-jotze honetan sortutako kostuak ez zaizkio alde bati ere ezartzen.
Epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dugu. – Sinatua.– Yolanda Domeño Nieto, Ane Maite Loyola Iriondo eta Felipe Peñalba Otaduy magistratuak –Izenpetua-."
Albañilería y Pavimentaciones Guecin SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesatuaren eskura.
Donostia-San Sebastián, 2008ko apirilaren 23a.
IDAZKARI JUDIZIALA.