Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2008ko maiatzaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
3201

EDIKTUA, Euskadiko Tiro Olinpiko Federazioaren estatutuetako 5. eta 6.1.a) artikuluak bertan behera uzteko kautelazko neurria baiesten duen 977/07 prozedurari dagokiona.

Jakinarazten da ezen, 977/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan autoa eman zela 2008ko urtarrilaren 31n, zeina ez baita irmoa, izan ere, kasazio errekurtsoa aurkeztu da bere kontra. Administrazioarekiko auzi-errekurtso hori Estatuko Administrazioak sustatu du Euskadiko Tiro Olinpiko Federazioaren Estatutuen aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duen Eusko Jaurlaritzaren Kirol zuzendariaren 2007ko maiatzaren 28ko Ebazpenaren aurka. Autoaren xedapen zatia:

Federazioaren estatutuetako 5. eta 6.1.a) artikuluak bertan behera uzteko kautelazko neurria hartzea, hain justu ere federazio horren kirol modalitateari dagokion euskal kirol federatuaren ordezkaritza bere eskumen modura hartzeagatik "nazioarteko kirol-jarduera eta -lehiaketa ofizialetan".

Eta denek jakin dezaten ematen da esandakoaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2008ko apirilaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala