98. zk., 2008ko maiatzaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura Saila
3198
AGINDUA, 2008ko apirilaren 30ekoa, Kultura sailburuarena, "Gure Artea" Sariak 2008ko edizioan nori eman erabakiko duen epaimahaiaren izendapena egiten duena.
Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko "Gure Artea" Sariak emateari buruzko Kultura sailburuaren 2003ko abenduaren 23ko 332/2003 Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2008ko ediziorako deialdia egin zen 2008ko apirilaren 23ko Aginduz.
Horrenbestez, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– 2008ko edizioan "Gure Artea" Sariak erabakitzeko Epaimahaia honako hauek osatuko dute:
Miren Jaio, epaimahaiburu.
Pablo Lafuente, epaimahaikide.
Carla Zaccagnini, epaimahaikide.
Anna Maria Guasch, epaimahaikide.
María Jesús Cambra, idazkari.
Bigarrena.– Oro har, jende guztiak honen berri izan dezan, honako agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 30a.
Kultura sailburua,
MIREN AZKARATE VILLAR.