Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2008ko maiatzaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3196

EBAZPENA, 2008ko apirilaren 16koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Laukiz eta Urduliz udalerrietan, 9122=1 eta 103=13 zenbakietako euskarrien artean, 1 Sopelana-Urduliz Zirkuitua eta Markosene-Gatika 4 Zirkuitua lotzeko airetiko 13, 2 kV-ko linea elektrikoaren proiektua eta instalazioa baimentzen dituena.

Erref.: L-6792–ASS/JAR

Esp.: 48-AT-H-2007-00113.

Lurralde Bulegoan, Bilboko Gardoki kaleko 8an egoitza duen Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.k eskatuta irekitako L-6792 erreferentziako espedientea ikusia da, eta bertan honako hauek eskatzen ziren: aipatu instalazio elektrikoari dagokionez administrazio-baimena eta exekuzio-proiektua onartzea eta herri-onurako deklaratzea. Eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/200 Errege Dekretuan (2000-12-27ko EHAA) agindutako arauzko izapideak egin dira, betiere azken testu horretako azken xedapenetako lehen xedapenean ezarritakoarekin eta Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean eta bateragarri den gainontzeko legeekin bat etorriaz.

2007-06-14an, 04585 zenbakiarekin Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak bisatuta eta Anizeto Onandia Usategik sinatuta aurkeztutako proiektua ikusi da.

Energia eta Meategien zuzendariak eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan (2005-10-27ko EHAA) aitortzen dizkion ahalmenen indarrez, hau

EBATZI DU:

Laukiz eta Urduliz udalerrietan, 9122=1 eta 103=13 zenbakietako euskarrien artean, 1 Sopelana-Urduliz Zirkuitua eta Markosene-Gatika 4 Zirkuitua lotzeko airetiko 13,2 kV-ko linea elektrikoaren exekuzio-proiektua eta instalazioa baimentzea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.ri.

Airetiko linea elektrikoa:

– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

– Eroaleak: AL-AC tipoko 3 (116,2 mm2).

– Euskarriak: metalikoak.

– Luzera: 1.916 m.

– Hasiera: Sopelana-Urduliz 1 zirkuituko linearen 9122=1 zenbakiko euskarria.

– Amaiera: 103=13 zenbakiko euskarria, 4 Markosene-Gatika zirkuituaren lineakoa.

Baimentzen den instalazioa herri-onurakotzat deklaratzea eta deklarazioak, azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu behar direla eta okupazioa, gainera, presaz egin behar dela. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen dituen ondorioak ekartzen ditu, 53. artikuluan zehaztutako erregistro ondorioekin.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriaz eta ondoko baldintza orokorrekin ematen da ebazpen hau:

1.– Onartutako proiektuarekin bat etorriaz gauzatu beharko dira obrak, eta, halakorik bada, eskatzen eta onartzen diren aldakuntzekin.

2.– Titularrak obrak gauzatzerakoan ondoren adierazten diren erakundeek ezarritako baldintza teknikoei eutsi beharko die:

Telefónica.

3.– Martxan jartzeko epea urtebetekoa izango da, ebazpen honen datatik hara.

4.– Instalazioen titularrak obrak amaitu direla jakinarazi beharko dio Bizkaiko Lurralde Bulegoari, betiere behin betiko errekonozimenduaren ondorioetarako eta martxan jartzeko akta emateko.

5.– Obrak egiteko beharrezko diren udal edo probintzien eskumenpeko baimen edo lizentziak eta gainerakoenak errespetaturik, ematen da ebazpen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko obligaziotik. Halaber, inoren eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubideari eutsiz ematen da.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Berrikuntza eta Energia sailburuordetzaren aurrean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, hala agintzen baita 4/1999 Legean (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen)

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 16a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala