Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2008ko maiatzaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
3195

93/2008 DEKRETUA, maiatzaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko lehendakaria eta kideak izendatzeari buruzko Dekretua hirugarrenez aldatzekoa.

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 18.4 artikuluko aurreikuspenarekin bat etorriz (15/1998, 6/2000 eta 1/2003 Legeek aldatu zuten aipatutako 5/1990 Legea), urtarrilaren 24ko 11/2006 Dekretua eman zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko lehendakaria eta kideak izendatzeko zena.

Dekretu hori, orobat, martxoaren 20ko 45/2007 Dekretuak eta ekainaren 19ko 103/2007 Dekretuak aldatu zuten, bi dekretu horiek Hauteskunde Batzorde horretako mahaikide-postu huts batzuk betetzeko baitziren.

Dekretu honek 11/2006 Dekretua aldatzen du, Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko mahaikide ez judizial baten izendapena dela eta. Mahaikide hori Eusko Legebiltzarreko Mahaiak izendatu du, postu hori hutsik dagoelako; hala dago xedatuta ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 18.1.c) artikuluan.

Hori guztia dela eta, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, eta gaia Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko maiatzaren 20an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Eusko Legebiltzarreko Mahaiak hautaturik, Silvia García Baglietto andrea Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko kide izendatzea, Alicia Ruiz de Infante Aguirre andrearen ordez.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko maiatzaren 20an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.


Azterketa dokumentala