98. zk., 2008ko maiatzaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Euskal Herriko Unibertsitatea
3191
EBAZPENA, 2008ko apirilaren 4koa, Euskal Herriko Unibertsitatearena, unibertsitateko irakasle funtzionarioen kidegoetako plazak betetzeko lehiaketarako deia egiteko dena.
Errektoregoak, emanda dauzkan ahalmenez baliatuta, ebazpen honen I. eranskinean aipatzen diren unibertsitateko irakasleen kidegoetako plaza hutsak betetzeko lehiaketarako deia egitea erabaki du, Unibertsitateen Koordinazio Kontseiluko idazkaritzari plaza horien berri eman ondoren, gaitasun probetarako. Hori guztia egin da ondoren aipatzen den legerian xedatutakoa betetzeko: Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan; uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuan, unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioen plazak hartu ahal izateko gaitasun proben sistemari buruzkoa eta plaza horietako sartzeko lehiaketei buruzkoa (aipatutako dekretuko atal batzuk aldatu egin dira 2005eko apirilaren 11ko BOEn argitaratutako apirilaren 1eko 338/2005 Dekretuaren bidez); abenduaren 23ko 322/2003 Dekretuaren bidez onartu ziren Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuetan (2004-01-12ko EHAA); eta EHUko behin-behineko Gobernu Kontseiluaren 2004ko martxoaren 17ko erabakian, unibertsitateko irakasle funtzionarioen kidegoetara sartzeko lehiaketetarako prozedura eta oinarriak onartzen dituena, bai eta merituen baremo orokorra ere. Honako hauek dira deialdiko oinarriak
OINARRIAK
1.– Arau orokorrak.
1.1.– Ondoren aipatzen den legeria izango da aplikagarri lehiaketa hauetan: Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa; uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretua, unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioen plazak hartu ahal izateko gaitasun proben sistemari buruzkoa eta plaza horietako sartzeko lehiaketei buruzkoa (aipatutako dekretuko atal batzuk aldatu egin dira 2005eko apirilaren 11ko BOEn argitaratutako apirilaren 1eko 338/2005 Dekretuaren bidez); abenduaren 23ko 322/2003 Dekretuaren bidez onartu ziren Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuak; EHUko behin-behineko Gobernu Kontseiluaren 2004ko martxoaren 17ko erabakia, unibertsitateko irakasle funtzionarioen kidegoetara sartzeko lehiaketetarako prozedura eta oinarriak onartzen dituena, bai eta merituen baremo orokorra ere; deialdiko oinarriak; otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemarena; urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena; aplikagarri diren arau orokorrak; eta, aurreikusita ez dagoenerako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenak.
1.2.– Jakintza arlo berekoak diren eta ezaugarri berberak dauzkaten plazen prozedurak banan-banan eramango dira aurrera, plaza horietan sartzeko lehiaketetan.
2.– Lehiakideen etebeharrak.
2.1.– Honako betebeharrok bete beharko dira lehiaketa hauetan onartua izateko:
a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko kide diren beste herrietako herritarra; edo, Europar Batasunak hitzartu eta Espainiak sinatu dituen nazioarteko hitzarmenen arabera, langileen zirkulazio askea aplikagarria den herrietako herritara. Langileen zirkulazio aske hori Europako Erkidegoa Eratzeko Itunean dago definituta.
Espainiako eta Europar Batasuneko estatuetako nazionalitatea duen pertsonen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute (zuzenbidez banaturik ez badaude), bai eta euren ondorengoek eta ezkontidearenek ere (ezkontideak zuzenbidez banaturik ez badaude), baldin eta ondorengook 21 urtetik beherakoak badira edo adin horretatik goragokoak izan arren euren menpe bizi badira. Eskubide bera izango dute Europar Batasunaren nazioarteko itunetan xedatutako estatuetako nazionalitatea duten pertsonen familiakoek ere, baldin eta itun horiek Espainiak berretsitakoak badira.
Europar Batasuneko estatuetakoak ez diren atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta euren estatuak aitortzen badie espainiarrei unibertsitateko irakaslanetan aritzeko gaitasun legala, Espainiako unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioen baldintza berberetan. Gaitasun legala aitortuta duten ala ez jakiteko, Kanpo Arazoetako eta Administrazio Publikoetako ministerioen txostena eskatuko du Unibertsitateen Koordinazio Kontseiluak.
b) Hamazortzi urte baino gehiago izatea, eta erretiroko adinera heltzeke egotea, hau da, 70 urtera.
c) Kasuan kasuko irakasleen kidegoko lanari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen gaixotasunik eta eragozpen fisiko edo psikikorik ez izatea.
d) Diziplina espedientearen bidez estatuko administrazio orokorreko zerbitzutik edo autonomi, erakunde eta herrietako administrazioetatik aldendua ez izatea, eta eginkizun publikoak betetzeko gaitua izatea. Espainiar nazionalitatea ez dutenek ez dute izan beharko kasuan kasuko estatuko funtzio publikoan jardutea eragozten dien diziplina zehapenik edo kondena penalik.
e) Doktore titulua izatea, unibertsitate eskoletako irakasle titularren plazetarako izan ezik. Horietarako lizentziatu, arkitekto edo ingeniari titulua izan beharko da; edo, salbuespen moduan, unibertsitateko diplomatu, arkitekto tekniko edo ingeniari teknikoaren titulua izan daiteke, Gobernuak zein jakintza-arlotarako lehiatu ahal izango diren zehaztu arte (Unibertsitateen Koordinazio Kontseiluak txostena egin ondoren), Unibertsitateko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 58.1 artikuluan adierazten den moduan.
f) Ondoren adierazten den zenbatekoa ordaintzea plaza bakoitzerako:
Doktoreak: 19,17 euro.
Lizentziatuak: 19,17 euro.
Diplomatuak: 15,98 euro.
Eskubideen ordainketa ondoko kontu korronteetan egindako diru sarrera edo transferentziaren bidez burutuko da (bertan lehiakidearen izen-abizenak eta plazaren ordena-zenbakia zehaztu beharko dira):
Bizkaian:
Bilbao Bizkaia Kutxa
EHU - Irakasleen Errektoreordetza - Irakasleen lehiaketen tasak
Kontu zk: 2095 0292 94 3239002233
Gipuzkoan:
Gipuzkoako Kutxa
EHU - Irakasleen Errektoreordetza - Irakasleen lehiaketen tasak
Kontu zk: 2101 0381 01 0010125631
Araban:
Vital Kutxa
EHU - Irakasleen Errektoreordetza - Irakasleen lehiaketen tasak
Kontu zk: 2097 0178 17 0010966911.
Ordainketa posta edo telegrafia igorpenaren bidez burutzen duten lehiakideek Lehiaketen Atalera bidali behar dute dirua (1397 posta kutxa, 48080 Bilbao).
Instantziak aurkezteko epearen barruan aipaturiko diru kopuruak ordainduko ez dituzten lehiakideak kanpoan geratuko dira, horiek ordaintzeko beste eperik egongo ez baita.
Dena dela, azterketa eskubideak ordaindu arren, lehiaketan parte hartzeko instantzia aurkeztu beharko zaio errektoreari, behar bezala beteta eta epearen barruan.
2.2.– Betebehar espezifikoak:
a) Gaitasun probak gaindituta izatea, kasuan kasuko unibertsitateko irakasleen kidegorako eta arlorako, uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuko 15. artikuluak dioenari jarraiki.
Abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoko 63. artikuluko 2. ataleko bigarren paragrafoaren arabera, gaitasun probak gainditu ondoren honako hauek hartu ahal izango dute parte kasuan kasuko kidegoan eta plazan sartzeko lehiaketetan, Euskal Herriko Unibertsitatearen plaza bat eskuratzeko: kasuan kasuko kidego eta jakintza arlo bereko funtzionarioak; unibertsitateko irakasleen kidegoetako kategoria bereko edo goragoko funtzionarioak, baldin eta izendapena abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa indarrean sartu aurrekoa bada (2002 urtarrilaren 12a); eta, baita ere, aipatutako legea indarrean sartu ondoren izendatu zirenak, baldin eta lehiaketan parte hartzeko epearen azken eguna baino lehenagokoa bada izendapena, euren administrazio egoera edozein izanda.
b) Plaza elebidunetarako, euskaraz irakasteko gaitasun agiria dutela egiaztatu beharko da, Euskarako errektoreordeak 2002ko ekainaren 5ean emandako erabakiari jarraituz (uztailaren 11ko EHAA).
2.3.– Uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuko 17.7. artikuluak dioenez, kasuan kasuko plaza betetzeko lehiaketarako deia egin duen unibertsitatean edo beste unibertsitate batean diharduten kategoria eta jakintza arlo bereko irakasleek ezingo dute hartu parte lehiaketa horretan, baldin eta ez badituzte eman gutxienez bi urte benetan lanean bertan. Horrez gain, beraiek betetzen ari diren plaza betetzeko lehiaketa uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuko 14. artikuluaren arabera egin behar izan zen.
2.4.– EHUn lanean diharduten karrerako funtzionarioak ezingo dira aurkeztu plaza baten lehiaketara, eurek betetzen ari diren plazaren ezaugarri berberak badauzka (kategoria, jakintza arloa, saila, ikastegia eta hizkuntz eskakizuna).
2.5.– Langileen zirkulazio librea aplikatzen den beste estatuetako herritarren kasuan, ez badute egiaztatzen hautatze prozesuan zehar gaztelania dakitela, baldintza hori betetzen dutela ziurtatzera zuzendutako proba espezifikoak egingo dituzte, lehiaketak ebatziko dituzten batzordeek ezarriko dituztenak (maiatzaren 18ko 543/2001 Errege Dekretuko 9. artikulua, abenduaren 23ko 17/1993 Legeari buruzkoa).
2.6.– Artikulu honetan jasotako betebeharrak eskariak aurkezteko epea amaitzen denerako eduki beharko dira beteta, eta horiek betetzen izaten jarraitu beharko da kargua hartzerakoan.
3.– Eskariak.
3.1.– Hautatze probetan parte hartzeko eskaria deialdi honetako III. eranskineko eredua izango da.
3.2.– Lehiaketan parte hartu nahi dutenek eskaria bidaliko diote Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein jardunbide erabiliz, deialdi hau Estatuko Boletin Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko den hamabost egun balioduneko epearen barruan. Eskaria behar bezala betetako instantziaren bidez egingo da, III. eranskinaren arabera. Instantziarekin batera lehiaketan parte hartzeko beharrezkoak diren betebeharrak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dira. Betebehar horiek guztiak lehiaketan parte hartzea eskatzeko epea amaitzen den datari egokiturik egon beharko dira.
Eskariak Euskal Herriko Unibertsitateko erregistro orokorretan aurkeztu beharko dira edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako edozein jardunbide erabiliz (azaroaren 27ko Estatuko Boletin Ofiziala).
Honako hauek dira EHUko erregistro orokorrak: Leioako Campuseko Errektoregokoa, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzakoa (Ignacio Barriola eraikina, Elhuyar plaza, 1 - Donostia-San Sebastián), eta Arabako Campuseko Errektoreordetzakoa (Izardui komandantea, 2 – Vitoria-Gasteiz). EHUren 2001eko martxoaren 19ko Ebazpenean aipatzen dira bai bulego horiek bai erregistro orokor diren EHUko ikastegiak (2001eko apirilaren 2ko EHAA). Interneteko helbide honetan ere ikus daiteke zerrenda: http://www.ehu.es/erregistroko_bulegoak.html.
Hauxe da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campusetako erregistro orokorren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era; ostiraletan, udako lanaldian eta Aste Santuko eta Gabonetako txandetan, 09:00etatik 13:00etara.
Erregistro Orokorraren bulegoak itxita egongo dira dagokien jaiegunetan, "Administrazio eta zerbitzuetako langileen lanaldia, ordutegi, oporraldi eta baimenei" buruzko zirkularrak dioenarekin bat.
Erregistro Orokorraren bulegoek, aipaturiko zirkularrak dioena ikusita, ohar bat jarriko dute, toki agerian, jakinarazteko zeintzuk izango diren jaiegunak eta goizeko ordutegia izango dutenak.
Eskaria posta bulegoetan aurkezten duten pertsonek abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuko 31. artikuluak zehazten duen moduan egin beharko dute. Dekretu horrek posta zerbitzuak arautzen ditu, eta honakoa dio (gaztelaniaz jatorrizkoan):
"Herritarrek edo erakundeek posta zerbitzu orokorra erabiltzen dutenean administrazio publikoei eskariak, idatziak eta jakinarazpenak bidaltzeko, gutunazala irekita aurkeztu beharko dute posta bulegoan, bidali nahi duten dokumentuaren lehen orriko goiburuan posta zerbitzukoek argi eta garbi adieraz dezaten bulegoaren izena eta bidalketaren lekua, eguna, ordua eta minutua. Era berean, bidaltzaileak eskatu ahal izango du posta zerbitzuko bulegariak xehetasun horiek dokumentuaren kopia, fotokopia edo bestelako erreprodukzioaren lehen orrian ere jartzeko, jatorrizkoa eta kopia berdinak direla egiaztatu ondoren. Interesatuak kopia hori aurkeztu ahalko du dagokion organo administratiboaren aurrean jatorrizko dokumentua aurkeztu izanaren froga gisa.
Horiek eginda, bidaltzaileak gutunazala itxi eta bulegariak bidalketaren agiria emango dio, eta matriza gordeko du bulegoan.
Posta zerbitzu orokorraren bidez artikulu honetan zehaztutako moduan egiten diren bidalketak behar bezala bidalitakotzat joko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluaren arabera".
3.3.– Eskariarekin batera dokumentu hauek aurkeztuko dira:
a) Nortasun agiriaren fotokopia erkatua, Espainiako nazionalitatea daukatenek.
Espainiako nazionalitatea izan ez arren lehiaketan parte hartzeko eskubidea daukaten lehiakideek euren nazionalitatea akreditatzen duen dokumentuaren fotokopia aurkeztu behar dute, bai eta, beharrezkoa denean, ahaidetasuna akreditatzen duten dokumentuak ere. Era berean, ahaidetasuna gorago aipatu den estatu bateko herritar batekin izanik herritar horren kargura daudenek edo horren menpe bizi direnek ere egoera hori akreditatzen duen dokumentua aurkeztu behar dute. Bestalde, lehiaketan parte hartzeko eskubidea daukatenek ezkontideak direlako, aipatutako dokumentuez gain, zuzenbidez banaturik ez daudela dioen zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko dute.
b) Betebehar akademiko espezifikoak betetzen direla akreditatzen duten dokumentuen fotokopia erkatua.
c) Azterketa eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen dokumentua.
3.4.– Plaza elebiduna bada, lehiakideak beren-beregi adierazi beharko du eskaeran parte hartuko duen ala ez euskaraz irakasteko gaitasun agiria eskuratzera zuzendutako probetan.
4.– Lehiakide onartuak eta kanporatuak.
4.1.– Eskariak aurkezteko epea amaitu ondoren, lehiakide onartuen eta kanporatuen behin-behineko zerrenda emango du argitara unibertsitateak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Bertan adieraziko da zein izan den kanporatzearen arrazoia, eta jakinaraziko da interesatuek hamar egun balioduneko epe luzaezina izango dutela akatsa zuzentzeko. Hala egiten ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte. Lehiakide onartuen eta kanporatuen behin-behineko zerrendaren aurka erreklamazioak jartzeko epea ere hamar egun baliodunekoa izango da.
Erabakia argitara daiteke baita ere Errektoregoko Lehiaketen Ataleko iragarki oholetan, unibertsitatearen web orrian eta unibertsitatearen iritziz egoki diren beste toki batzuetan; baina, edonola ere, akatsak zuzentzeko eta erreklamazioak jartzeko epeak erabakia EHAAn argitaratutako egunera egokituko dira.
4.2.– Plaza elebiduna bada, lehiakideek euskararen jakite maila egiaztatu beharko dute Euskarako errektoreordearen 2002ko ekainaren 5eko erabakian zehaztutako moduan (uztailaren 11ko EHAA). Hala egingo ez duten lehiakideak kanporatuak izango dira.
Beraz, lehiakideren batek eskatzen badu euskaraz irakasteko gaitasun agiria eskuratzera zuzendutako probak egitea, lehiakide onartuen eta kanporatuen behin-behineko zerrenda argitaratu baino lehenago egingo dira proba horiek.
4.3.– Errektoreak, interesatuek aurkeztutako dokumentuak aztertu ondoren, lehiakide onartuen eta kanporatuen behin betiko zerrenda onartzen duen erabakia emango du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dena. Erabakia argitara daiteke baita ere Errektoregoko Lehiaketen Ataleko iragarki oholetan, unibertsitatearen web orrian eta unibertsitatearen iritziz egoki diren beste toki batzuetan, baina, edonola ere, akatsak zuzentzeko eta erreklamazioak jartzeko epeak erabakia EHAAn argitaratutako egunera egokituko dira.
Erabaki hori izapide egintza kualifikatua da eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke EHUko errektoreari, erabakia EHAAn argitaratu eta hilabeteko epearen barruan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan jasotako moduan (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen aipatutako legea); edo, bestela, zuzenean aurka egin daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan (errekurtso egilea aurretik funtzionarioa bada), edo Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan (errekurtso egilea aurretik funtzionarioa ez bada).
Lehiakide onartuen eta kanporatuen behin betiko zerrenda onartuko duen erabakian adierazi beharko da, baita ere, aurkezpen ekitaldiaren data unibertsitateko web orrian eta Lehiaketen Atalean argitaratuko dela.
4.4.– Ezingo da jarri lehiakide onartuen eta kanporatuen behin betiko zerrendaren aurkako errekurtsorik lehenago ez bada aurkeztu behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamaziorik, egintza irmo eta onetsia baita.
5.– Unibertsitatean sartzeko lehiaketetako batzordeak.
5.1.– Erabaki honetako II. eranskinean agertzen diren kideek osatuko dituzte unibertsitatean sartzeko lehiaketetako batzordeak. Kide horiek Errektoregoak izendatuko ditu, kontuan hartuta saileko kontseiluaren eta Unibertsitateko Irakasleen Batzordearen proposamena eta honako lege hauek diotena: abenduaren 23ko 322/2003 Dekretuaren bidez onartu ziren Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuek (35. artikulua); eta EHUko behin-behineko Gobernu Kontseiluaren 2004ko martxoaren 17ko erabakiak, unibertsitateko irakasle funtzionarioen kidegoetara sartzeko lehiaketetarako prozedura eta oinarriak onartzen dituenak, bai eta merituen baremo orokorra ere (8. artikulua).
5.2.– Batzordetako kideek ezingo diote esan ezetz izendapenari, bertan aritzea eragozten dien arrazoi justifikaturik ez badaukate behintzat. Errektoreak, halakoetan, esandako arrazoia aztertuko du eta erabakia hartuko bost eguneko epearen barruan, izendapenari ezetz esaten dion idatzia jasotzen denetik kontatzen hasita.
5.3.– Lehiakideek, bestalde, errefusatu ahal izango dituzte batzordeetako kideak; edo, batzordekideek ez dute hartuko parte prozeduran azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29, artikuluetan aipatutako egoeraren batean daudenean (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).
Batzorde titularreko kideei bertan aritzea eragozten dien arrazoiren bat gertatzen denean (prozeduran parte ez hartzeko egoeran daudelako, errefusatuak izan direlako, edo besteren bat), ordezko kideak arituko dira euren ordez.
Ordezko kideak ere ezin badu jardun batzordean, prozeduran parte ez hartzeko edo errefusatua izateko egoeraren batean dagoelako, kategoria eta antzinatasun handieneko ordezkoa arituko da haren ordez. Ordezko guztiek ezinezkoa izango badute batzordean aritzea eta ezinezkoa bada batzordea artikulu honetan azaldutako moduan eratzea, beste batzorde bat izendatuko da.
Unibertsitatean sartzeko lehiaketetako kideak errefusatzeko epea hilabetekoa izango da, Estatuko Boletin Ofizialean argitaratuko denetik hasita (lehiaketako deialdian bertan), baldin eta errefusatze arrazoia bat-batean jakin duela alegatzen ez badu interesatuak, edo bat-batean gertatutako arrazoia ez bada. Halakoetan interesatuak errefusatze arrazoiaren berri izaten duenean hasiko da epea.
5.4.– Batzordea hiru hilabeteko epean eratu beharko da, unibertsitatean sartzeko lehiaketaren deialdia Estatuko Boletin Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Batzordeburuak, gainerako kideak kontsultatu ondoren, erabaki bat argitaratuko du web orrian eta Deialdi eta Lehiaketen Ataleko iragarki oholean, deia egiten beherago aipatzen direnei ekitaldi desberdinetarako. Batzordeko kide titularrei erabaki horren berri emango zaie, ekitaldiaren eguna baino gutxienez hamabost egun natural lehenago. Deia honako hauei egingo zaie:
a) Batzordeko kide titular guztiei eta, batzordea eratzeko beharrezkoa bada, kasuan kasuko ordezkoei. Batzordea eratu ondoren, lehiakideak ebaluatzeko erabiliko diren irizpide espezifikoak onartuko dira, eta argitara eman. Irizpide espezifiko horiek deialdian jasotako plazaren ezaugarrietara egokituko dira, eta baremo orokorrean zehaztutako balorazioaren araberakoak izango. Deialdian jakinaraziko da batzordea zein egunetan, zein ordutan eta zein tokitan eratuko den.
b) Lehiaketan parte hartzeko lehiakide onartuei, lehiakideen aurkezpen ekitaldirako, adierazita ekitaldia zein egunetan, zein ordutan eta zein tokitan izango den. Batzordea eratzeko ekitaldirako jarritako dataren eta aurkezpen ekitaldirako jarritako dataren arteko aldea bi egun baliodunekoa izango da gehienera.
Atal honetan ezarritako epea igarotzen bada (hiru hilabete) batzordea eratzeke, ordezko batzordeburuak batzordeburu titularra ordezkatuko du ondorio guztietarako.
5.5.– Batzordea eratzeko beharrezkoa izango da kide guztiak bertan egotea. Ekitaldi horretara joango ez diren kide titularrek batzordeko kide izateari utziko diote eta ordezkatuak izango dira, unibertsitateko behin-behineko Gobernu Kontseiluaren 2004ko martxoaren 17ko akordioak dioen moduan, unibertsitateko irakasle funtzionarioen kidegoetara sartzeko lehiaketetarako prozedura eta oinarriak onartzen dituenak, bai eta merituen baremo orokorra ere (8.7. artikulua).
5.6.– Batzordeak balioz jardun dezan, batzordea eratzen duten kideen erdiak hartu beharko du parte, hau da, hiru kidek. Hiru kide horien artean batzordeburuak eta idazkariak egon behar dute nahitaez.
5.7.– Batzordeko kideren bat ez badago lehiakide baten proban, batzordeko kide izateari utziko dio.
5.8.– Batzordearen jardun administratiboa eta gestio ekonomikoa idazkariak egingo du, unibertsitateko administrazioko langileen laguntzaz.
6.– Probaren nondik norakoak.
6.1.– Aurkezpen ekitaldia jendaurrean egingo da, eta lehiakideek probari dagozkion dokumentuak aurkeztuko dituzte. Bertan azalduko da zehatz-mehatz proba zer izango den eta probaren nondik norakoei buruzko azalpen guztiak ere emango dira. Lehiakideek jarduteko ordena ere bertan erabakiko da, zozketaz, eta proba egiten hasteko tokia, eguna eta ordua ezarriko dira. Lehiakideek eskatu ahal izango dute, idatziz, 24 orduko aldea egotea aurkezpen ekitaldiaren eta proba egiteko orduaren artean.
6.2.– Batzordeburuak aurkezpen ekitaldian jakinaraziko du, halaber, lehiakideek zein epe izango duten gainerako lehiakideek proba baino lehenago aurkeztutako dokumentuak aztertzeko.
6.3.– Aurkezpen ekitaldia egin eta hamabost egun naturalera hasiko da proba.
6.4.– Lehiakideek honako dokumentu hauek emango dizkiote batzordeko buruari aurkezpen ekitaldian:
a) Curriculum vitae (bost ale), IV. eranskineko ereduari jarraiki; eta curriculumean aipatutakoa egiaztatzen duten argitalpenen eta dokumentuen ale bana.
b) Lehiakideak plaza eskuratzen badu aurrera eramango duen irakaskuntzako proiektua (bost ale). Unibertsitateak deialdian zehaztutako espezifikazioetara egokituko da proiektu hori.
c) Lehiakideak plaza eskuratzen badu aurrera emango duen ikerketako proiektua (bost ale). Unibertsitate eskoletako irakasle titularren plazak betetzeko lehiaketetan ez da aurkeztu behar ikerketako proiekturik.
6.5.– Unibertsitatean sartzeko lehiaketetan proba bakarra egingo da, jendaurrean. Lehiakideek honako hauek azalduko dizkiote batzordeari proba horretan: euren historialean aipatutako merezimenduak (lan arlokoak, akademikoak, irakaskuntzakoak eta ikerketakoak); bete nahi duten plazarako daukaten kualifikazioa prestakuntzaren aldetik; eta irakaskuntzako proiektua eta, aurkeztu behar izanez gero, ikerketakoa. Lehiakideek behar beste denbora izango dute ahozko azalpen horretarako, baina 60 minututik pasatzeke.
Batzordeak, jarraian, eztabaida izango du lehiakide bakoitzarekin, gehienez ere bi ordukoa, honako hauen gainean: aipatutako merezimenduak, irakaskuntzako proiektua eta, aurkeztu behar izan badu, ikerketakoa.
Batzordeak adituen iritzia eskatu ahal izango du, lehiakideen merezimenduei buruzkoa. Dena dela, iritzi horiek ez dira izango lotesleak eta lehiaketako aktari erantsiko zaizkio.
6.6.– Unibertsitatean sartzeko lehiaketetan baremo orokor hau aplikatuko da:
a) Historiala (lan arlokoa, akademikoa, irakaskuntzakoa eta ikerketakoa): % 70. Atal honetan ondoko hauek baloratuko dira (zerrenda itxia ez den arren): titulu akademikoak; irakaskuntzan betetako lanpostuak; ikerketaren alorrean egindako jarduera; ikerketan egindako jarduera; argitalpenak (liburuak, artikuluak, eta bestelakoak); beste ikerlan batzuk; diru laguntzaz egindako ikerketa proiektuak; kongresuetan aurkeztutako komunikazioak eta txostenak; patenteak; emandako eta hartutako ikastaroak eta mintegiak; izandako bekak, laguntzak eta sariak; enpresetan egindako jarduera eta izandako lanbide liberalak; betetako kargu akademikoak eta erakunde mailakoak; irakaskuntzako edo ikerketako beste merezimendu batzuk eta bestelakoak.
Plaza elebakarretan (gaztelania) merezimendutzat hartuko da euskara jakitea, eta baremo osoaren % 10 moduan baloratuko da, V. eranskinean argitaratutako baremoa aplikatzearen ondorio izango den puntuazio konkretuari jarraiki.
Irakaskuntzako proiektua eta, aurkeztu behar izan bada, ikerketakoa: % 30.
Batzordeek lehiakide guztiek aukera berberak dituztela bermatuko dute, eta merezimendu eta gaitasun printzipioak errespetatuko. Batzordeek, erabakia hartzeko, kontuan hartuko dute lehiakideen jarduera irakaskuntza eta ikerketan eta, oro har, curriculum akademiko eta profesionala; eta plazaren ezaugarrietara egokitzen diren ala ez aztertuko du.
6.7.– Lehiakide bakarra aurkezten bada probara, lehiakide horrek ahozko azalpena eta eztabaida egin behar ez dituela erabaki ahal izango du batzordeak. Erabakia aho batez hartu beharko du eta, halakoetan, zuzenean egingo da lehiakidea izendatzeko proposamena.
6.8.– Proba bukatuta, batzordea bilduko da eta batzordeko kide bakoitzak botoa emango du, lehiakide bakoitzaren balorazio kuantifikatua jasoko duen txosten arrazoituarekin batera. Balorazio hori baremo orokorrari eta batzordeak onartutako irizpide espezifikoei jarraiki egingo da. Batzordeko kide guztiak iritzi berekoak badira, batzordeko kideen txostenen ordez txosten bakarra egin ahal izango du batzordeak, kuantifikatua eta arrazoitua.
7.– Plazak betetzeko proposamenak.
7.1.– Plazak beteko proposamena kasuan kasuko batzordeak egindako txostenari eta kuantifikazioari jarraiki egingo da, eta gehienez ere hogeita hamar egun balioduneko epean egingo da, probaren datatik kontatzen hasita. Proposamena proba egin den tokian emango da argitara, bai eta Deialdi eta Lehiaketen Ataleko iragarki oholean ere.
7.2.– Proposamenean lehiakide bakoitzaren balorazioa jasoko da, arrazoitua eta zenbakiz puntuatua.
7.3.– EHUn sartzeko lehiaketetako batzordeek lehiakideen zerrenda ordenatua proposatuko diote errektoreari, aurreko atalean adierazitako moduan, izendapenak egin ditzan.
7.4.– Batzordeetako kideak ezingo dira abstenitu botazioetan.
7.5.– Ezingo da proposatu deialdian azaldutako plazak baino izendapen gehiago.
7.6.– Lehiaketetako plazak ezingo dira utzi emateke, baldin eta onartutako lehiakideren bat probetara aurkeztu bada.
7.7.– Plaza betetzeko izendatu ez diren lehiakideek ez dute izango inolako eskubiderik beste plaza huts batzuk betetzeko, berdin delarik plaza horiek zein unibertsitatetakoak diren.
7.8.– Batzordeko idazkariak bost egun izango ditu, batzordearen jarduna bukatuko denetik, lehiaketako espediente administratiboa aurkezteko unibertsitateko Idazkaritza Nagusian. Espedientean honako dokumentuok bildu beharko dira:
a) Batzordea eratzeko bilerako akta eta horren ondoren egindako bilera guztietako aktak. Akta horietan jarduera nagusiak jasoko dira.
b) Unibertsitateko behin-behineko Gobernu Kontseiluaren 2004ko martxoaren 17ko erabakiko 11.2. artikuluan aipatutako dokumentuak (unibertsitateko irakasle funtzionarioen kidegoetara sartzeko lehiaketetarako prozedura eta oinarriak onartzen dituen erabakia, bai eta merituen baremo orokorra ere).
c) Unibertsitateko behin-behineko Gobernu Kontseiluaren 2004ko martxoaren 17ko erabakiko 10. artikuluko 2.a) atalean aipatutako proba ebaluatzeko aplikatu diren irizpide espezifikoen berri ematen duen dokumentua (unibertsitateko irakasle funtzionarioen kidegoetara sartzeko lehiaketetarako prozedura eta oinarriak onartzen dituen erabakia, bai eta merituen baremo orokorra ere).
d) Unibertsitateko behin-behineko Gobernu Kontseiluaren 2004ko martxoaren 17ko erabakiko 11.7. artikuluan eta, horrela bada, 10.4. artikuluan aipatutako txostenak eta zenbakizko balorazioak (unibertsitateko irakasle funtzionarioen kidegoetara sartzeko lehiaketetarako prozedura eta oinarriak onartzen dituen erabakia, bai eta merituen baremo orokorra ere).
e) Plazak betetzeko izendapen proposamena (lehiakideen zerrenda plaza betetzeko ordenari jarraiki egingo da).
7.9.– Oinarri hauetako 7.8.b) atalean aipatutako dokumentuak bi hilabetean izango dituzte gordeta Deialdi eta Lehiaketen Atalean, batzordeak proposamena egiten duen egunetik hasita. Baina proposamen horren kontrako errekurtsorik aurkezten bada dokumentuak gordeta izan beharko dira ebazpena irmoa izan arte.
Urtebete igarotzen bada interesatuek dokumentuak hartzera joateke, unibertsitateak dokumentuok txikitu ahal izango ditu.
7.10.– Lehiakideek balorazio arrazoituaren ziurtagiria eskatu ahal izango diote Idazkaritza Nagusiari (behar bezala kuantifikatua), hau da, lehiakide bakoitzaren merezimenduen inguruan batzordeko kide bakoitzak emandako txostena edo, horrela egin bazen, batzordearen txosten bakarra.
7.11.– Lehiakideek erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote errektoreari, batzordearen proposamenaren aurka, proba egin zen lekuan proposamena argitara eman eta hamar egun balioduneko epearen barruan. Erreklamazioa tramitatzea onartzen bada, izendapenak eten egingo dira behin betiko ebazpena eman arte.
7.12.– Erreklamazioa Erreklamazioen Batzordeak aztertuko du. Hots, lehiaketako espedientea berrikusiko du, lehiakideen berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak bermatu zirela egiaztatzeko; beharrezkotzat hartuko dituen ekintzak eramango ditu aurrera; eta erreklamazioa onartzen den ala ez erabakiko du, erreklamazio hori hartu eta hiru hilabeteko epearen barruan. Epe hori igarotzen bada beren-beregiko erabakirik emateke, erreklamazioa onartu ez delako izango da, eta administrazioarekiko auzien bidera jo beharko da.
7.13.– Erreklamazioen Batzordeak hartutako ebazpenak lotesleak izango dira errektorearentzat eta, errektorearen ebazpenek amaiera ematen diotenez administrazio bideari, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan egin behar da zuzenean aurka, uztailaren 13ko 29/1998 legeak dioen moduan.
7.14.– Erreklamazio Batzordeak erreklamazioa onartzea ebazten badu, errektoreak erabaki bat emango du argitara eta jarduera akatsa gertatu zen unera eramango da berriz. Unibertsitatean sartzeko lehiaketetako batzordeak, beharrezkoa izanez gero, beste izendapen proposamen bat egingo du.
8.– Dokumentuak aurkeztea, izendapenak eta kargu hartzeak.
8.1.– Batzordeak proposatutako izendapenak errektoreak egingo ditu, egiaztatu ondoren lehiakideek betetzen dituztela 774/2002 Errege Dekretuko 5. artikuluan aipatutako baldintzak (Deialdi eta Lehiaketen Atalean aurkeztutako dokumentuen bitartez). Hogei egun izango ditu horretarako, batzordearen jarduna bukatuko denetik hasita. Hori dela-eta, batzordeko idazkariak batzordearen jarduna bukatzen den egunean bertan emango du argitara izendapen proposamena proba egin zen tokian, eta proposamen horretan gogoraraziko da atal honetan aipatutako dokumentuak aurkeztu behar direla.
8.2.– Aurretik esandakoez gain, lehiakide proposatuak dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu, aipatutako epearen barruan:
a) Ziurtagiri mediko ofiziala, unibertsitateko irakaslearen lanari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen gaixotasunik eta eragozpen fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duena.
b) Diziplina espedientearen bidez estatuko administrazio orokorreko zerbitzutik edo autonomi, erakunde eta herrietako administrazioetatik aldendua izan ez dela, eta eginkizun publikoak betetzeko gaitua dela dioen zinpeko aitorpena. Espainiar nazionalitatea ez dutenek ez dute izan beharko kasuan kasuko estatuko funtzio publikoan jardutea eragozten dien diziplina zehapenik edo kondena penalik.
Karrerako funtzionario publikoek ez dituzte aurkeztu eta egiaztatu beharko atal honetan aipatutako dokumentu eta betekizunak. Horien ordez lanean ari diren administrazioaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, funtzionario direla egiaztatu eta zerbitzu orrian azaltzen diren gorabehera guztiak adieraziko dituena.
8.3.– Plaza betetzeko proposatuko den lehiakideak ez baditu aurkezten eskatutako dokumentuak, galdu egingo ditu bere eskubideak eta ez dute izendatuko karrerako funtzionario, baldin eta ez baditu arrazoi oso bereziak akreditatzen. Unibertsitateko errektoreak zerrendako hurrengo lehiakidea izendatuko du, 774/2002 Errege Dekretuko 5. artikuluan aipatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren. Hogei eguneko epea izango du horretarako, gertaera jakinaraziko denetik hasita.
8.4.– Izendapena Estatuko Boletin Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta Unibertsitateen Koordinazio Kontseiluko Idazkaritza Nagusia jakinaren gainean jarriko. Izendapenean honako hauek zehaztu beharko dira: plazaren izena, kidegoa, jakintza arloa, saila, ikastegia, arduraldia, hizkuntz eskakizuna eta lanpostuen zerrendako kodea.
8.5.– Izendapena Estatuko Boletin Ofizialean argitaratu eta hogei eguneko buruan, lehiakidea plazaren jabe egin beharko da. Une horretatik aurrera izango da unibertsitateko irakasle funtzionarioa kasuan kasuko kidegoan.
8.6.– Lehiakideak beste jardueraren bat badauka arlo publiko edo pribatuan, bateragarritasunerako baimena eskatu beharko du plazaren jabe egin aurretik, horretarako egongo den epeko lehenengo hamar egunetan. Eskariari buruzko erabakia eman bitartean luzatu egingo da plazaren jabe egiteko epea.
8.7.– Plaza betetzeko proposatuko den lehiakidea ez bada egiten plazaren jabe aipatutako epean, eta horretarako arrazoi oso berezirik ez badu edo plazaren jabe egiteko epea luzatu ez bada, EHUko errektoreak zerrendako hurrengo lehiakidea izendatuko du, Unibertsitateko behin-behineko Gobernu Kontseiluaren 2004ko martxoaren 17ko erabakiko 13.4. artikuluan zehaztutako dokumentuak aurkeztu eta gero (unibertsitateko irakasle funtzionarioen kidegoetara sartzeko lehiaketetarako prozedura eta oinarriak onartzen dituen erabakia, bai eta merituen baremo orokorra ere).
9.– Azken araua.
9.1.– Batzordeek ebatziko dituzte lehiaketak egitean deialdiaren aplikazioaren inguruan sor daitezkeen zalantzak, bai eta deialdian aurreikusi ez diren egoeretan egin beharrekoa ere. Dena dela, batzordeen jarduna bat etorri beharko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearekin (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).
9.2.– Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du eta bere aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Herriko Justizia Epaitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, erabakia argitaratzen den egunaren biharamunean hasita (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.2. eta 13. artikuluak; urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 2.2. artikulua, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Bestela, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoregoan hilabeteko epean, erabakia argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hala egiten bada, ezingo da jarri aurreko paragrafoan aipatutako administrazioarekiko auzi errekurtsoa berraztertzeko errekurtsoa beren-beregi ebatzi arte edo presuntziozko ezespena gertatu arte.
9.3.– Era berean, deialdi honetatik eta batzordeen jardunetik eratorritako administrazio egintza guztien aurka egin ahal izango da, azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotako kasuetan eta bertan adierazitako moduan.
Leioa, 2008ko apirilaren 4a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2006-07-20ko Ebazpena, 2006-08-21eko EHAA eta 2006-08-15eko BOE)
Irakasleen errektoreordea,
JUAN JOSÉ UNZILLA GALÁN.
I. ERANSKINA
Plazaren zenbakia: 1; kodea: CUC8/1-D00142-3; kidegoa: unibertsitateko katedraduna; jakintza arloa: Ingeniaritza Elektrikoa; saila: Ingeniaritza Elektrikoa; ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa; hizkuntz eskakizuna: elebakarra (gaztelania); arduraldia: osoa; egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: Elektroteknia II.
Plazaren zenbakia: 2; kodea: CUC8/1-D00109-10; kidegoa: unibertsitateko katedraduna; jakintza arloa: Gizarte Psikologia; saila: Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia; ikastegia: Psikologia Fakultatea; hizkuntz eskakizuna: elebakarra (gaztelania); arduraldia: osoa; egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: Gizarte eta Talde Eskuhartzea.
Plazaren zenbakia: 3; kodea: TUC8/1-D00006-16; kidegoa: unibertsitateko irakasle titularra; jakintza arloa: Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak; saila: Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak; ikastegia: Donostia- San Sebastiángo Psikologia Fakultatea; hizkuntz eskakizuna: elebiduna (gaztelania-euskara); arduraldia: osoa; egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: Nortasunaren Psikologia.
II. ERANSKINA
Unibertsitatean sartzeko lehiaketako Kalifikazio Batzordea. Kidegoa: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza Arloa: Ingeniaritza Elektrikoa. Kodea: CUC8/1-D00142-3
Batzorde titularra:
Batzordeko burua: Antonio Jesús Conejo Navarro. Unibertsitateko katedraduna. Gaztela-Mantxako Unibertsitatea.
Idazkaria: Inmaculada Zamora Belver. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.
1. kidea: Carlos Garrido Suarez. Unibertsitateko katedraduna. Vigoko Unibertsitatea.
2. kidea: José Luis Martínez Ramos. Unibertsitateko katedraduna. Sevillako Unibertsitatea.
3. kidea: Luis Serrano Iribarnegaray. Unibertsitateko katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.
Ordezko batzordea:
Batzordeko burua: Carlos María Alvarez Bell. Unibertsitateko katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.
Idazkaria: Julio Usaola García. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.
1. kidea: José Roger Floch. Unibertsitateko katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.
2. kidea: José Antonio Rosendo Macías. Unibertsitateko katedraduna. Sevillako Unibertsitatea.
3. kidea: Antonio Gómez Expósito. Unibertsitateko katedraduna. Sevillako Unibertsitatea.
Unibertsitatean sartzeko lehiaketako Kalifikazio Batzordea. Kidegoa: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza Arloa: Gizarte Psikologia. Kodea: CUC8/1-D00109-10
Batzorde titularra:
Batzordeko burua: Sabino Ayestarán Echeberria. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.
Idazkaria: Darío A. Paéz Rovira. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.
1. kidea: Mikel Villarreal Sáez. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.
2. kidea: Agustín Echeverría Echave. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.
3. kidea: José Francisco Valencia Gárate. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Batzordeko burua: Enrique Echeburúa Odriozola. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.
Idazkaria: Ramón Alzate Saez de Heredia. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.
1. kidea: Joaquín Apalategi Beguiristain. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.
2. kidea: M José Azurmendi Ayerbe. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.
3. kidea: Enrique Arranz Freijo. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.
Unibertsitatean sartzeko lehiaketako Kalifikazio Batzordea. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza Arloa: Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak. Kodea: TUC8/1-D00006-16
Batzorde titularra:
Batzordeko burua: Enrique Echeburúa Odriozola. Unibertsitateko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.
Idazkaria: Carmen Maganto Mateo. Unibertsitateko irakasle titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.
1. kidea: Maite Garaigordobil Landazabal. Unibertsitateko irakasle titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.
2. kidea: José Antonio Adrián Torres. Unibertsitateko irakasle titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.
3. kidea: M. Carmen Salabarrieta Irizar. Unibertsitateko irakasle titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Batzordeko burua: Francisco Xavier Mendez Carrillo. Unibertsitateko katedraduna. Murtziako Unibertsitatea.
Idazkaria: Remedios González Barrón. Unibertsitateko irakasle titularra. Valentziako Unibertsitatea.
1. kidea: Paz de Corral Gargallo. Unibertsitateko irakasle titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.
2. kidea: José M. Zumalabe Makirriain. Unibertsitateko irakasle titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.
3. kidea: Javier Fernández Montalvo. Unibertsitateko irakasle titularra. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
III. ERANSKINA
Errektorea:
Euskal Herriko Unibertsitateak lehiaketa baterako deia egin duenez, unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioen plazak betetzeko, lehiaketa horretan parte hartzeko onar nazazula eskatzen dizut honen bidez.
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
CURRICULUM VITAE
(Ikus .PDF)
V. ERANSKINA
EUSKARAREN JAKITE MAILA: gehienez 10 puntu.
(Ikus .PDF)