98. zk., 2008ko maiatzaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3189
EBAZPENA, 2008ko apirilaren 22koa, Giza Baliabideen zuzendariarena. Honen bidez aldatu egiten da lizentzia eta baimenei buruzko 2005eko urtarrilaren 10eko ebazpena.
2005eko urtarrilaren 10eko Ebazpenak —2005eko apirilaren 5eko EHAA, 63. zenbakia— lizentziak eta baimenak hartzeko modua eta emateko prozedura xedatzen du Auzitegiko Medikuen Kidegoetako eta Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletako Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileentzat.
2007ko urriaren 15eko Ebazpenaren bidez —azaroaren 7ko EHAA, 214. zk.— 2005eko urtarrilaren 10eko Ebazpenaren testua aldatu zen, zehazkiago 1.1 artikulua, norberaren beharretarako baimenari buruzkoa, eta norberak hartzeko egun gehiago gozatzeko aukera sartu zen hirurtekoak betetzeagatik.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Organoen eta Egitekoen Egitura ezartzen duen urriaren 18ko 315/2005 Dekretuak —2005eko urriaren 27ko EHAA, 205. zk.— ematen dizkidan eskumenak baliatuz, honakoa
EBATZI DUT:
Norbere beharretarako baimenari buruzko 1.1 artikuluko testua aldatzea:
Urtean zehar norbere beharretarako bederatzi egun hartu ahal izango dituzte gehienez, justifikatu beharrik gabe. Seigarren hirurtekoa betetakoan, norberak hartzeko bi egun gehiago izango dira, eta zortzigarren hirurtekotik aurrera egun bat gehiago hirurteko bakoitzeko. Egun hori behar besteko aurrerapenez eskatu beharko da, beti zerbitzuko beharrak errespetatuz, eta Bulego Judizialeko arduradunaren, fiskalburuaren edo Auzitegiko Medikuntzaren Euskal Erakundeko zuzendari edo zuzendariordearen aldez aurreko txostenarekin; betiere honako irizpideen arabera:
– Egun horiek ezin izango zaizkie inola ere erantsi urteko opor ordainduei.
– Debeku horren ondorioz, egun natural bateko tarteak egon behar du, gutxienez, egun libre horietako baten eta oporraldiaren hasiera edo amaieraren artean.
– Langileak hartu ahal izango dituen norbere beharretarako baimeneko egunen kopurua urtean zehar emandako benetako zerbitzuen araberakoa izango da.
Norberaren beharretarako egun gehigarriak hartzeko eskubidea aipatutako hirurtekoak bete eta hurrengo hilabetetik hasita izango da indarrean.
Indarraldia.– Ebazpen hau 2008ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 22a.
Giza Balibideen zuzendaria,
MAIDER ZUBIRI GORROTXATEGI.