Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2008ko maiatzaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
3181

EDIKTUA, 827/2007 ohartarazpen-judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 827/2007 ohartarazpen-judizioa.

Demandatzailea: Alosan Inversiones, SL.

Abokatua: Julen Sopelana Gordo.

Prokuradorea:

Demandatua: Roberto Pablos Martin.

Gaia: ohartarazpen-judizioa.

Aipatutako judizioan bi mila eta zazpiko irailaren hogeita bostean autoa eman da, zeinaren xedapen-zatia ondokoa baita:

631/07 AUTOA.

Epailea: Emilio Ramón Villalain Ruiz.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta zazpiko irailaren hogeita bosta.

AURREKARIAK

Bakarra.– Alosan Inversiones, SL-k sustatutako ohartarazpen-prozedura honetan, Roberto Pablos Martin zordunari honako hau eskatu zaio: hogei eguneko epean, hartzekodunari 45,53 euro ordaindu eta hori auzitegian kreditatzea; edo, erreklamatutako zenbateko osoa edo zati bat ez ordaintzeko bere arrazoiak idazki baten alegatuaz, auzitegian azaltzea.

2007ko uztailaren 19an egin da errekerimendua, harrezkero hogei egun igaro dira eta errekerimendua egin zitzaion zordunak ez du adierazi ordaindu duenik ez eta aurka egiteko idazkirik aurkeztu ere.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen (PZLb) 816.1 artikuluan agintzen denez, ohartarazpen-prozesuan errekerimendua egin zaion zorduna ordaindu duela adierazteko edo aurka egiteko auzitegian agertzen ez bada, zor den zenbatekoa ordaintzeko betearazpena agintzeko autoa emango da.

Bigarrena.– Kasu honetan esandakoa gertatu denez gero, bidezkoa da ohartarazpen-prozesua bukatutzat jotzea. Hartzekodunaren idazkia aurkeztu ondoren, betearazpena abiatuko da, aipatu prozesu-legearen 539. artikuluan eskatzen diren postulazio-betekizunekin bat.

XEDAPENAK

Alosan Inversiones, SAk 45,53 euro erreklamatzearren hasitako ohartarazpen-prozedura, Roberto Pablos Martinen aurkakoa, amaitu da. Horiek horrela, eskatzen diren postulazio-betekizunak konplituta, hartzekodunak betearazpena abiarazteko idazkia aurkezten duenean erabakiko da betearazpena.

Inpugnatzeko modua: berraztertzeko errekurtsoa Epaitegi honetan aurkeztuz; hala ere, inpugnatu arren, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, bost eguneko epean, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da errekurtsoa onartuko (PZLb-ren 451. eta 452. artikuluak).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.	Idazkariaren sinadura.

Roberto Pablos Martin demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesatuaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala