Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2008ko maiatzaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 10 Zenbakiko Epaitegia
3180

EDIKTUA, 217/06 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 10 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 217/06 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Herminia Castro Pernas.

Abokatua:

Prokuradorea: Amaia Pujana Rodriguez.

Demandatua: Marcelino Goitia Iparraguirreren jaraunspen jasogabea.

Gaia: N01 arrunta.

Judizio horretan epaia eman da eta bere xedapen-zatia honakoa da:

EPAITZA

Baietsi egin da Amaia Pujana Rodriguez prokuradoreak Herminia Castro Pernasen izenean jarritako demanda, Marcelino Goitia Iparraguirreren jaraunspen jasogabearen aurkakoa. Horregatik, ondokoa deklaratzen dut: Mariano Rodriguez Tellechearen alarguna den Herminia Castro Pernas da ondoko etxebizitzaren legezko jabea: Bilboko Deustuko Zabalguneko laurogeigarren etxadia; aldi batean Municipal kaleko sei zenbakia, gerora Rafael Olazábal kaleko sei zenbakia, eta egun Mikel Zárate kaleko sei zenbakia; bigarren solairu altua; eskubia edo B mota —eskailera-kutxatik gora eginda—. Bilboko 5 zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatutako funtsa: 8.484. zk. (Deustu), 659. liburukia, 128. liburua, 233. orria. Auzi-jartzaileak ez-ohiko usukapioz eskuratu du adierazitako funtsaren jabaria edo jabetza, eta Bilboko 5 zenbakiko Jabetza Erregistroan bere izenean inskripzioa egitea eta kontrako inskripzioak ezeztatzea erabaki da.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatuaren (Marcelino Goitia Iparraguirre jaraunspen jasogabea) egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesatuaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2008ko apirilaren 15a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala