Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2008ko maiatzaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
3179

EDIKTUA, 77/08 zenbakiko hipoteka-betearazpenaren ondoriozkoa.

Nik, Esther Viloria Zudairek, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan 77/08 zenbakiko hipoteka-betearazpenaren prozedura bideratu da, Banco Guipuzcoano, SAk eskatuta, Francisco Javier de la Red Gonzalez eta Maria Iciar Barinaga Martinen aurka. Prozedura horren gainean honako hau erabaki da: hogei eguneko epean enkante publikora ateratzea ondoren zehazten diren ondasunak —tasazio-prezioa ere jarrita dago—:

ENKANTEAN JARRITAKO ONDASUNAK
ETA BEREN BALORAZIOA:

.– 51. zenbakia, bigarren solairuan dagoen etxebizitza (berez, eraikuntzaren 3. solairua), eskailerak igo eta ezkerretara, B motakoa, Barakaldoko Sakona plazako 2. ataritik sartzen da bertara; 1109. liburukia, 838. liburua, 141. orria, 30615A funtsa, 9. inskripzioa.

114.360,60 eurotan balioetsita dago.

Enkantea epaitegi honen egoitzan egingo da (Bide Onera z.g., 3. solairua, 48901 PK), 2008-06-25ean, 10:30ean.

.– Prozesuan ez da aipatzen enkantean jarriko den higiezinean beste inor dagoen, betearazpena egingo zaion pertsonaz kanpo.

Epaitegi honen egoitzan –esandako helbidean- dagoen iragarki-oholean jarritako ediktuan jasotzen dira enkantea egiteko baldintzak, kontsultatu ahal izateko.

Barakaldo (Bizkaia), 2008ko apirilaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala