97. zk., 2008ko maiatzaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Azpeitiko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3178
EDIKTUA, 263/07 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN ZEDULA
Azpeitiko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, 263/07 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Salbatore Mitxelena Ikastola, Sozietate Kooperatibo Mugatuak eskatuta, Ignacio Munian Agoteren aurka, hitzezko judiziorako demandari buruzkoa. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:
98/07 EPAIA
Azpeitia (Gipuzkoa), 2007ko uztailaren 19a.
Susana Iñiguez del Valek, Azpeitiko (Gipuzkoa) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusiak ditu 263/07 hitzezko judizioko auto hauek. Ángel María Echaniz Aizpuru epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta eta Gaizka San Julián letratuak lagundura Salbatore Mitxelena Ikastola, Sozietate Kooperatibo Mugatuak sustatu zituen auto horiek, hain justu ere zenbateko bat erreklamatzearren, auzi-ihesian den Ignacio Munian Agoteren aurka. Eta epaile horrek, eman zaizkion ahalmenez baliatuaz, ondoko epaia eman du:
EPAITZA
Baietsi egiten dut osorik Salbatore Mitxelena Ikastola, Sozietate Kooperatibo Mugatuak, Ángel Echaniz Aizpuru epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta, aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Ignacio Munian Agote jaunaren aurkakoa, eta ondorioz:
1.– Kondenatu egiten dut Munian Agote jauna auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: mila hirurehun eta berrogeita hamasei euro (1.356) gehi demanda aurkeztu zenetik zenbateko horrek sortutako legezko interesak.
2.– Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei bai eta ohartarazi ere bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta. Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (Prozedura Zibilaren Legeko (PZLb) 455. eta 457.2 artikuluak).
Eman bedi, dagozkion autoetan jaso bedi testigantza, eta sar bedi epaien liburuan.
Eta Ignacio Munian Agote demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta zortziko apirilaren hamaseian.
IDAZKARIA.