Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2008ko maiatzaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
3176

EDIKTUA, Kirol Egokituaren Euskal Federazioaren estatutuetako 5. eta 6.1.a) artikuluak bertan behera uzteko kautelazko neurria baiesten duen 965/07 prozedurari dagokiona.

Jakinarazten da ezen, 965/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan autoa eman zela 2008ko urtarrilaren 18an, zeina ez baita irmoa, izan ere, kasazio errekurtsoa aurkeztu da bere kontra. Administrazioarekiko auzi-errekurtso hori Estatuko Administrazioak sustatu du Kirol Egokituaren Euskal Federazioaren Estatutuen aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duen Eusko Jaurlaritzaren Kirol zuzendariaren 2007ko apirilaren 11ko Ebazpenaren aurka. Autoaren xedapen zatia:

Federazioaren estatutuetako 5. eta 6.1.a) artikuluak bertan behera uzteko kautelazko neurria hartzea, hain justu ere federazio horren kirol-modalitateari dagokion euskal kirol federatuaren ordezkaritza bere eskumen modura hartzeagatik "nazioarteko kirol-jarduera eta -lehiaketa ofizialetan".

Eta denek jakin dezaten ematen da esandakoaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2008ko apirilaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala