97. zk., 2008ko maiatzaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3169
EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 7koa, Unibertsitate zuzendariarena, prozedura amaitutzat ematen duena eta Euskal Automi Erkidegoko unibertsitate-ikastetxeetako ikasleen 2007-2008 ikasturteko eguneroko garraio gastuak ordaintzeko dirulaguntzetarako deia egiten duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 21eko Aginduaren arabera, beka jaso duten edota ez duten ikasleen zerrendak argitaratzen dituena.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 21eko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio egoitza duten ikasleek EAEko unibertsitate-ikastetxeetara joateko 2007-2008 ikasturtean egunero izango dituzten garraio gastuak ordaintzeko dirulaguntzetarako deia egin zuen.
Goian azaldutako Aginduaren 8.1. oinarri-arauari jarraituz eta 6. eta 7. oinarri-arauak bete ondoren
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Deialdiaren Aginduan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei dirulaguntza ematea eta baldintzak betetzen ez dituztenei dirulaguntza ukatzea.
Bigarrena.– Ebazpen hau eta laguntza jaso dutenen edota ez dutenen zerrendak dagokion unibertsitateetan jendaurrean azaltzeko agintzea. Zerrenda horiek jendaurrean egongo dira beka-kudeaketarako atalean maiatzaren 26tik ekainaren 5era.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen du; beraz, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute bere eskubideak kaltetu direla uste duten laguntza-eskatzaileek Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, ekainaren 6a eta uztailaren 5a bitartean.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 7a.
Unibertsitate zuzendaria,
FRANCISCO JUARISTI LARRINAGA.