97. zk., 2008ko maiatzaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3167
AGINDUA, 2008ko maiatzaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Zallako (Bizkaia) "Maristas San Miguel" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Lanbide Heziketako prestakuntza-ziklo berri bat irakasteko baimena aldatzeko eta aurretik baimenduta duen beste bat kentzeko eskatuz Zallako (Bizkaia) "Maristas San Miguel" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da.
Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.
Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko BOE), hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren ordenazio orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua (2007ko urtarrilaren 3ko BOE), hezkuntza-sistemaren barruan lanbide heziketaren antolaketako alderdi jakin batzuk garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua, eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.– 2008-2009 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:
Kode-zenbakia: 48008151.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Udalerria: Zalla.
Helbidea: Lehendakari Agirre, 12-14.
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: "Maristas San Miguel".
Titularra: Hermanos Maristas.
Baimena: "Hozteko, girotzeko eta berotzeko instalazioak muntatu eta mantentzea" erdi mailako prestakuntza zikloa ematea; Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu eta "arotz-lanak eta altzariak neurrira egin eta instalatze-espezialitateko" erdi mailako prestakuntza-zikloa kentzea.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 7 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetetik beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 125 ikaspostutarako edukiera.
– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukiera.
– Hezkuntza Berezia: 3 unitate.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostutarako edukiera.
– Lanbide Heziketa:
• Familia: Produkzioko mantentze-lanak eta zerbitzuak:
– Hozteko, girotzeko eta beroa sortzeko instalazioak muntatu eta mantentzeko erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2. artikulua.– Ikastetxeak, ikaspostuen kopuruari, eskola-unitate bakoitzeko gehienezko irakasle/ikasle erlazioari eta irakasleen titulazio eta espezializazioari dagokienez, indarrean dagoen arautegia bete beharko du.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
Bigarrena.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 5a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.