97. zk., 2008ko maiatzaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3166
AGINDUA, 2008ko apirilaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) "San Luis" Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Lanbide Heziketako beste prestakuntza-ziklo batzuk irakasteko eta beste biren edukiera gutxitzeko baimena eskatuz Bilboko (Bizkaia) "San Luis" ikastetxearen erakunde titularreko ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da.
Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.
Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko BOE), hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren ordenazio orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua (2007ko urtarrilaren 3ko BOE), hezkuntza-sistemaren barruan lanbide heziketaren antolaketako alderdi jakin batzuk garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua, eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.– 2008-2009 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:
Kode-zenbakia: 48002638.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Udalerria: Bilbao.
Herria: Bilbao.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: "San Luis".
Titularra: Centro San Luis SL.
Helbidea: Poza Lizentziatuaren kalea, 31; eta Ertzilla kalea, 42.
Baimena: "Haur Hezkuntza" goi mailako prestakauntza zikloa eta "Zeinu-mintzairaren interpretazioa" goi mailako prestakauntza zikloa; eta "Merkaritza" zikloa eta "Sistema Informatikoen Administrazioa" zikloa kentzea.
Ikastetxearen osaera:
– Helduentzako Oinarrizko Prestakuntzako Irakaskuntzak:
Edukiera: 3 ikastalde, 75 ikaspostu.
– Batxilergoa: Modalitateak: "Humanitateak eta Gizarte-zientziak" eta "Teknologia", 4 unitate eta 140 ikasposturekin.
– Lanbide Heziketa:
• Familia: Administrazioa.
– Administrazio-kudeaketako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– Administrazio eta finantzetako goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
• Familia: Merkataritza eta Marketinga.
– Merkataritzako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– Nazioarteko merkataritzako goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– Merkataritza-kudeaketako eta Marketingeko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Familia: Informatika.
– Informatika-sistemen administrazioko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– Informatika-aplikazioen garapeneko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
– Informatika-sistemen ustiakuntzako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Familia: Gizarte, Kultura eta Komunitateko Zerbitzuak.
– Haur Hezkuntzako goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– "Zeinu-mintzairaren interpretazioa" goi mailako prestakauntza zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2. artikulua.– Ikastetxeak, ikaspostuen kopuruari, eskola-unitate bakoitzeko gehienezko irakasle/ikasle erlazioari eta irakasleen titulazio eta espezializazioari dagokienez, indarrean dagoen arautegia bete beharko du.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
Bigarrena.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 21a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.