97. zk., 2008ko maiatzaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3165
EBAZPENA, 2008ko apirilaren 21ekoa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko dirulaguntzak ematen dituena 2008ko ekitaldirako.
Lehendakaritzako idazkari nagusiak 2007ko azaroaren 21eko Ebazpenaren bidez (abenduaren 17ko EHAA, 241. zk.) kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko dirulaguntzetara biltzeko deia egin zuen, hain zuzen re dirulaguntza horiek arautzen dituen uztailaren 29ko 186/2003 Dekretuaren lehenengo artikulua betetzeko.
Deialdi ebazpen horrek dekretu arautzailearen 9. artikuluan aurreikusitako ebaluazio batzordeko kideak izendatu zituen. Batzordekideok eskabideak aztertu eta baloratu dituzte aipatutako Dekretuaren 4. artikuluaren eta deialdi ebazpenaren seigarren oinarriaren arabera.
Ondorioz, Ebaluazio Batzordearen esleipen proposamena ikusita, eta uztailaren 29ko 186/2003 Dekretuaren 10. artikuluari jarraiki, bidezkoa da dirulaguntzen esleipena ebaztea.
Horren guztiaren ondorioz, hauxe
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Ondoko zerrendako pertsona edota erakunde eskatzaileei dirulaguntzak ematea adierazitako zenbatekoetan, aurkeztutako bira burutzeko joan etorriko txartelak erosteko.
1.– Eskatzailea: Antton Valverde
Dirulaguntza: 810 euro.
2.– Eskatzailea: Lanku Bertso Zerbitzuak, SL
Dirulaguntza: 3.450 euro.
3.– Eskatzailea: Asociación Aretxabaletako Akordeoi Orkestra
Dirulaguntza: 21.102 euro.
4.– Eskatzailea: Iñaki Plaza Eta Jon Garmendia (0+HATZ)
Dirulaguntza: 4.383 euro.
5.– Eskatzailea: Infinibus, SL (Maddi Oihenart)
Dirulaguntza: 16.131 euro.
6.– Eskatzailea: Infinibus, SL (Juan Mari Beltran)
Dirulaguntza: 14.679 euro.
7.– Eskatzailea: Asociación Elai Alai Dantza Taldea
Dirulaguntza: 20.917 euro.
8.– Eskatzailea: Iban Gurruchaga (Trikizio)
Dirulaguntza: 9.393 euro.
9.– Eskatzailea: Asociación Musical Araba
Dirulaguntza: 5.955 euro.
Bigarrena.– Atzera botatzea ondoko zerrendan jasotako pertsonek edo erakundeek aurkeztutako eskabideak, adierazten diren arrazoiengatik:
A) Epez kanpo aurkeztea.
Asociación Hodeiertz Abesbatza
Arkaitz Mendoza Rodriguez
Isidoro Beraza Viguri (Erdizka Lauetan)
B) Uztailaren 29ko 186/2003 Dekretuaren 2. artikulua ez betetzea (Euskal Autonomi Erkidegoan egoitza).
Asociación Coral Mendi de Santesteban – Doneztebeko Mendi Abesbatza
C) Eskatutako dokumentazio gehigarria ez aurkeztea.
Aukeran Dantza Konpainia, SL
Nerea Iturriaga Arregui
Asociación Coro Maite Goruntz
Ruth Gimerá Urretxa
Xabier Strubell Pastor
Hirugarrena.– Jarraian datozen pertsona edo erakundeen eskaerak atzera botatzea, gutxieneko puntuazioa eskuratu ez izanagatik.
José Angel Martin Zarco (Xarnege)
Mugak Gaindituz Elkarte Musikala
Asociación Itxartu Taldea
Asociación Zarautz Abesbatza
Laugarrena.– Jarraian datozen pertsonak edo erakundeak ordezko izendatzea, lehentasun ordenean, dirulaguntzei uko egiten zaien kasuetarako. Gehienez har dezaketen dirulaguntza adierazten da.
Asociación Musical Araba	34.642 euro.
Kdenetarik Produkzioak, SL	7.815 euro.
Asociación Meakako Adixkideak	32.185 euro.
Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztetzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo zuzenean egin dakioke aurka Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
Vitoria–Gasteiz, 2008ko apirilaren 21a.
Lehendakaritzaren idazkari nagusia,
JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.