Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2008ko maiatzaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
3164

EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 5ekoa, UPV/EHUko errektorearena, Errektoregoaren 2007ko urriaren 4ko Ebazpenaren akatsak zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren artxibo, biblioteka eta museoetako eskala fakultatiboan karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-probak deitu ziren.

UPV/EHUko errektorearen 2007ko urriaren 4ko erabaki bidez UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren artxibo, biblioteka eta museoetako eskala fakultatiboan karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuak gobernatu behar dituzten oinarri espezifikoak argitaratu ziren (2007ko azaroaren 2ko EHAA, 211. zk.). Ebazpen horretan akatsak ikusi direnez, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Aipatutako 2007ko urriaren 4ko Ebazpenaren 4.3.1.1 oinarriaren idazketa aldatzea, ondoren adierazten den eran:

Hau dioen lekuan:

"a) Euskal unibertsitate-sistemari buruzko 3/2004 legearen laugarren xedapen iragankorra aplikatuz, UPV/EHUn artxibo, biblioteka eta museoetarako fakultatiboen eskalan edo baliokidean behin-behineko funtzionario edo lan-kontratupeko langile moduan emaniko zerbitzuengatik: 0,08 puntu lanean egindako hil oso bakoitzeko, gehien dela, 9 puntu arte.

b) Beste edozein unibertsitate publikotan artxibo, biblioteka eta museoetarako fakultatiboen eskalan edo baliokidean administrazio- edo lan-kontratuarekin emaniko zerbitzuengatik: 0,08 puntu lanean egindako hil oso bakoitzeko, gehien dela, 6 puntu arte.

c) Gainontzeko administrazio publikotan artxibo, biblioteka eta museoetarako fakultatiboen eskalan edo baliokidean administrazio- edo lan-kontratuarekin emaniko zerbitzuengatik: 0,08 puntu lanean egindako hil oso bakoitzeko, gehien dela, 4,5 puntu arte."

Beste hau esan behar du:

"a) Euskal unibertsitate-sistemari buruzko 3/2004 legearen laugarren xedapen iragankorra aplikatuz, UPV/EHUn artxibo, biblioteka eta museoetarako fakultatiboen eskalan edo baliokidean behin-behineko funtzionario edo lan-kontratupeko langile moduan emaniko zerbitzuengatik: 0,08 puntu lanean egindako hil oso bakoitzeko, gehien dela, 9 puntu arte.

b) Beste edozein unibertsitate publikotan artxibo, biblioteka eta museoetarako fakultatiboen eskalan edo baliokidean administrazio- edo lan-kontratuarekin emaniko zerbitzuengatik: 0,08 puntu lanean egindako hil oso bakoitzeko, gehien dela, 6 puntu arte.

c) Gainontzeko administrazio publikoetan artxibo, biblioteka eta museoetarako fakultatiboen eskalan edo baliokidean administrazio- edo lan-kontratuarekin emaniko zerbitzuengatik: 0,08 puntu lanean egindako hil oso bakoitzeko, gehien dela, 4,5 puntu arte."

Bigarrena.– Aipatutako 2007ko urriaren 4ko erabakiaren II. eranskineko idazketa aldatzea, zehazkiago, hogeigarren gaiaren enuntziatua aldatzea. Honakoa dioen lekuan:

"20.– Interoperatibitatea eta estandarrak biblioteka digitaletan, Z39.50, SRU, OAL, Metadata Harvesting Protocol eta Open Url."

Beste hau esan behar du:

"20.– Interoperatibitatea eta estandarrak biblioteka digitaletan, Z39.50, SRW-SRU, OAI-Protocol for Metadata Harvesting eta Open Url."

Leioa, 2008ko maiatzaren 5a.

Errektorea,

JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.


Azterketa dokumentala