97. zk., 2008ko maiatzaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Euskal Herriko Unibertsitatea
3163
EBAZPENA, 2008ko apirilaren 30ekoa, UPV/EHUko gerentearena, gestio-teknikarien eskalan (ikerketa-arloa) sartzeko hautaketa-probetako epaimahaiaren osaera aldatzeko dena. Epaimahai hori UPV/EHUko gerentearen 2008ko otsailaren 8ko Ebazpen bidez osatu zen.
UPV/EHUko errektorearen 2007ko urriaren 4ko Ebazpen bidez, UPV/EHUko gestio-teknikarien eskalan (ikerketa-arloa) karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuak gobernatu behar dituzten oinarri espezifikoak argitaratu ziren (2007ko azaroaren 2ko EHAA, 211. zk.).
UPV/EHUko gerentearen 2008ko otsailaren 8ko Ebazpen bidez (2008ko otsailaren 26ko EHAA, 40. zk.), hautaketa-proba horietako epaimahaiaren osaera ezagutzera eman zen.
Aurrerago, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) aurretiaz egindako kideen izendapena aldatzen duen ebazpena igorri du. Hori dela eta, honen bidez, epaimahaiaren osaera aldatuko da. Beraz, honako hau
EBATZI DUT:
Gestio-teknikarien (ikerketa-arloa) eskalako epaimahaiaren osaera aldatzea. Epaimahai horren osaera UPV/EHUko gerentearen 2008ko otsailaren 8ko Ebazpen bidez (2008ko otsailaren 26ko EHAA, 40. zk.) eman zen ezagutzera. Honako aldaketak egin dira:
Hau dioen lekuan:
"- Epaimahaikide titularra: María Mercedes Jalón González Moreno."
Beste hau esan behar du:
"- Epaimahaikide titularra: José Carlos Pérez Cobos."
Leioa, 2008ko apirilaren 30a.
Gerentea,
XABIER AIZPURUA TELLERIA.