Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2008ko maiatzaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
3161

EBAZPENA, 2008ko apirilaren 30ekoa, UPV/EHUko gerentearena, gestio-teknikarien (Medikuntzan lizentziatua) eskalan sartzeko hautaketa-probetako epaimahaiaren osaera aldatzeko dena. Epaimahai hori UPV/EHUko gerentearen 2008ko otsailaren 8ko Ebazpen bidez osatu zen.

UPV/EHUko errektorearen 2007ko urriaren 4ko Ebazpen bidez, UPV/EHUko gestio-teknikarien (Medikuntzan lizentziatua) eskalan karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuak gobernatu behar dituzten oinarri espezifikoak argitaratu ziren (2007ko azaroaren 2ko EHAA, 211. zk.).

UPV/EHUko gerentearen 2008ko otsailaren 8ko Ebazpen bidez (2008ko otsailaren 26ko EHAA, 40. zk.), hautaketa-proba horietako epaimahaiaren osaera ezagutzera eman zen.

Aurrerago, epaimahaiko kide batek epaimahaia uztea eskatu du, kontuan hartu diren arrazoi pertsonalengatik. Hori dela eta, honen bidez, epaimahaiaren osaera aldatuko da. Beraz, honako hau

EBATZI DUT:

Gestio-teknikarien (Medikuntzan lizentziatua) eskalako epaimahaiaren osaera aldatzea. Epaimahai horren osaera UPV/EHUko gerentearen 2008ko otsailaren 8ko Ebazpen bidez (2008ko otsailaren 26ko EHAA, 40. zk.) eman zen ezagutzera. Honako aldaketak egin dira:

Hau dioen lekuan:

"- Epaimahaikide titularra: María José Peleteiro Ramos.

– Ordezko epaimahaikidea: José Ignacio Olaizola Nogales."

Beste hau esan behar du:

"- Epaimahaikide titularra: José Ignacio Olaizola Nogales."

– Ordezko epaimahaikidea: Arantzazu Urzelai Iñurritegi."

Leioa, 2008ko apirilaren 30a.

Gerentea,

XABIER AIZPURUA TELLERIA.


Azterketa dokumentala