97. zk., 2008ko maiatzaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Euskal Herriko Unibertsitatea
3160
EBAZPENA, 2008ko apirilaren 30ekoa, UPV/EHUko gerentearena, unibertsitate-gestioko (Erizaintzan diplomatua) eskalan sartzeko hautaketa-probetako epaimahaiaren osaera aldatzeko dena. Epaimahai hori UPV/EHUko gerentearen 2008ko otsailaren 8ko Ebazpen bidez osatu zen.
UPV/EHUko errektorearen 2007ko urriaren 4ko Ebazpen bidez, UPV/EHUko unibertsitate-gestioko (Erizaintzan diplomatua) eskalan karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuak gobernatu behar dituzten oinarri espezifikoak argitaratu ziren (2007ko azaroaren 2ko EHAA, 211. zk.).
UPV/EHUko gerentearen 2008ko otsailaren 8ko Ebazpen bidez (2008ko otsailaren 26ko EHAA, 40. zk.), hautaketa-proba horietako epaimahaiaren osaera ezagutzera eman zen.
Aurrerago, epaimahaiko kide batek epaimahaia uztea eskatu du, kontuan hartu diren arrazoi pertsonalengatik. Hori dela eta, honen bidez, epaimahaiaren osaera aldatuko da. Beraz, honako hau
EBATZI DUT:
Unibertsitate-gestioko (Erizaintzan diplomatua) eskalako epaimahaiaren osaera aldatzea. Epaimahai horren osaera UPV/EHUko gerentearen 2008ko otsailaren 8ko Ebazpen bidez (2008ko otsailaren 26ko EHAA, 40. zk.) eman zen ezagutzera. Honako aldaketak egin dira:
Hau dioen lekuan:
"- Ordezko epaimahaiburua: Oscar Francisco Cruchaga Celada."
Beste hau esan behar du:
"- Ordezko epaimahaiburua: María Piedad Flores Elices."
Leioa, 2008ko apirilaren 30a.
Gerentea,
XABIER AIZPURUA TELLERIA.