97. zk., 2008ko maiatzaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Euskal Herriko Unibertsitatea
3159
EBAZPENA, 2008ko apirilaren 30ekoa, UPV/EHUko gerentearena, menpekoen eskalan sartzeko hautaketa-probetako epaimahaiaren osaera aldatzeko dena. Epaimahai hori UPV/EHUko gerentearen 2008ko otsailaren 8ko Ebazpen bidez osatu zen.
UPV/EHUko errektorearen 2007ko urriaren 4ko Ebazpen bidez, UPV/EHUko menpekoen eskalan karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuak gobernatu behar dituzten oinarri espezifikoak argitaratu ziren (2007ko azaroaren 2ko EHAA, 211. zk.).
UPV/EHUko gerentearen 2008ko otsailaren 8ko Ebazpen bidez (2008ko otsailaren 26ko EHAA, 40. zk.), hautaketa-proba horietako epaimahaiaren osaera ezagutzera eman zen.
Aurrerago, epaimahaiko bi kidek epaimahaia uztea eskatu dute, kontuan hartu diren abstenitzeko arrazoiak izan dituztelako. Hori dela eta, honen bidez, epaimahaiaren osaera aldatuko da. Beraz, honako hau
EBATZI DUT:
Menpekoen eskalako epaimahaiaren osaera aldatzea. Epaimahai horren osaera UPV/EHUko gerentearen 2008ko otsailaren 8ko Ebazpen bidez (2008ko otsailaren 26ko EHAA, 40. zk.) eman zen ezagutzera. Honako aldaketak egin dira:
Hau dioen lekuan:
"- Epaimahaikide titularra: Javier San Juan Herrero.
– Ordezko epaimahaikidea: Jesús María González Lomillo."
Beste hau esan behar du:
"- Epaimahaikide titularra: Jesús María González Lomillo.
– Ordezko epaimahaikidea: Javier Fernández Allés."
Eta honako hau dioen lekuan:
"- Ordezko idazkaria: Lourdes Dafonte Pena."
Beste hau esan behar du:
"- Ordezko idazkaria: María Jesús Otal Ventura."
Leioa, 2008ko apirilaren 30a.
Gerentea,
XABIER AIZPURUA TELLERIA.