Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2008ko maiatzaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
3158

EBAZPENA, 2008ko apirilaren 30ekoa, UPV/EHUko gerentearena, administrazio-laguntzaileen eskalan sartzeko hautaketa-probetako epaimahaiaren osaera aldatzeko dena. Epaimahai hori UPV/EHUko gerentearen 2008ko otsailaren 8ko Ebazpen bidez osatu zen.

UPV/EHUko errektorearen 2007ko urriaren 4ko Ebazpen bidez, UPV/EHUko administrazio-laguntzaileen eskalan karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuak gobernatu behar dituzten oinarri espezifikoak argitaratu ziren (2007ko azaroaren 2ko EHAA, 211. zk.).

UPV/EHUko gerentearen 2008ko otsailaren 8ko Ebazpen bidez (2008ko otsailaren 26ko EHAA, 40. zk.), hautaketa-proba horietako epaimahaiaren osaera ezagutzera eman zen.

Aurrerago, epaimahaiko bi kidek epaimahaia uztea eskatu dute, kontuan hartu diren abstenitzeko arrazoiak izan dituztelako. Hori dela eta, honen bidez, epaimahaiaren osaera aldatuko da. Beraz, honako hau

EBATZI DUT:

Administrazio-laguntzaileen eskalako epaimahaiaren osaera aldatzea. Epaimahai horren osaera UPV/EHUko gerentearen 2008ko otsailaren 8ko Ebazpen bidez (2008ko otsailaren 26ko EHAA, 40. zk.) eman zen ezagutzera. Honako aldaketak egin dira:

Hau dioen lekuan:

"- Epaimahaikide titularra: Arantza Juarros Estolaza.

– Ordezko epaimahaikidea: Javier San Juan Herrero."

Beste hau esan behar du:

"- Epaimahaikide titularra: Cristina Gómez-Guadalupe González.

– Ordezko epaimahaikidea: Fernando de la Caba Valdivielso."

Leioa, 2008ko apirilaren 30a.

Gerentea,

XABIER AIZPURUA TELLERIA.


Azterketa dokumentala