Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2008ko maiatzaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
3154

383/2008 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldia barne promozio bidez gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agintzen duena. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak destino dituzten teknikari laguntzaile profesionalen lanbide taldeko ofizialen kategorian (gidarien lanpostu funtzionalak) lotura estatutario finkoa lortzeko oposizioaldia gainditu dutenena da.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 1135/2006 Ebazpenaren bidez egin zen ofizialen kategorian (gidarien lanpostu funtzionalak) lotura estatutarioa lortzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria teknikari laguntzaile profesionalen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2006ko azaroaren 2ko EHAAn, 209. zenbakikoan, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Oinarri orokor horiek 2006ko urriaren 24ko EHAAn, 203. zenbakikoan, argitaratu ziren.

Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urriaren 5eko 1232/2007 Ebazpenaren bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldian gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agindu zen. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak destino dituzten teknikari laguntzaile profesionalen lanbide taldeko ofizialen kategorian (gidarien lanpostu funtzionalak) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probetako lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioen bereizitako zehaztapenarekin argitaratuko da.

Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 10.8 atalean aurrez ikusita dagoena betez, kalifikazio epaimahaiak oposizioaldia barne promozio bidez gainditu dutenen hautaketaren behin betiko zerrenda onartu ostean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak zerrenda EHAAn argitaratzeko aginduko du.

Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 8. atalean xedatutakoa betez, txanda horretan parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten eta oposizioaldia gainditu duten izangaiak txanda irekiaren bidezko hautagaien behin betiko zerrenda biltzen duen Ebazpenean agertuko dira.

Postua modu eragingarrian hartzea baldintzatzen duten deialdiko oinarri orokorretan xedatutakoa betetze aldera, beharrezkoa da errekonozimendu medikoa aurkeztea lan hori modu normalean betetzeko beharrezkoa den gaitasun psikofisikoa egiaztatzeko. Horretarako, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak hitzordua emango die I. eranskinean agertzen diren izangaiei azterketa medikoa egin dezaten.

Era berean, 2006ko hautaketa prozesuetako hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko Koordinazio Batzordeak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan egindako Lan Eskaintza Publikoaren deialdietan hizkuntz eskakizuna gainditu zuten izangaien zerrenda behin betiko egitea eta atxikitako eranskinetan argitaratzea onartu du. Aipatutako zerrenda teknikari laguntzaile profesionalen lanbide taldeko ofizialen kategoriakoa (gidarien lanpostu funtzionalak) da eta zerrenda honi erantsitako eranskinetan agertzen da.

Lan Eskaintza Publikoaren prozesuan baldintza edo merezimendu gisa baloratzeko izangaiek aurkeztu zituzten euskararen ezagutzari dagozkion ziurtagiriak edo hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko dokumentuak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko hizkuntz eskakizunen Erregistro nagusian sartuko dira, Ente Publikoko postuak betetzeko prozesuen eta beste deialdi batzuen garapena eta kudeaketa ahalbidetzeko, hala nola, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Euskara Planarena. Helburu horrekin berarekin, datuak beste administrazio publiko batzuei laga ahal izango dizkio. Interesdunek izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak aurrez ikusitako datuetara sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta horien aurka egiteko eskubideak bete ahal izango dituzte.

Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Barne promozioaren bidez, oposizioaldia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda EHAAn argitaratzeko agintzea, amaierako puntuazio ordenaren arabera, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide taldeko ofizialen kategorian (gidarien lanpostu funtzionalak) lotura estatutarioa lortzeko hautaketa probei dagokienez. Zerrenda hori ondorengoek osatuko dute:

I) I. eranskina; destino eskubidea duten langileen behin betiko zerrenda.

II) II. eranskina; hautaketa prozesua gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda.

III) III. eranskina; deialdiaren helburu diren destinoen zerrenda.

Bigarrena.– Deialdiaren oinarri orokorretako 6.2 atalean aurrez ikusitako baldintzak ez betetzeagatik prozesutik kanpo geratu diren izangaien zerrenda onartzea Ebazpen honekin batera agertzen den IV. eranskinaren bidez.

Hirugarrena.– Oinarri orokorretako 10.8.1 atalean xedatutakoaren arabera, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hamar egun balioduneko epean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek beren destinoa aukeratu beharko dute. Horretarako, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko web orrian eskuragarri izango duten eskaera orria bete beharko dute.

Ez da kontuan hartuko beharrezko dokumentazioa aurkeztu ez duenak edo dokumentazioa aztertu ondoren deialdiko oinarri orokorretan eta espezifikoetan aipatutako baldintzaren bat betetzen ez duenak egindako destino aukeraketa.

Laugarrena.– Era berean, eta 10.8.3 oinarrian ezarritakoa betez, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hamar egun balioduneko epean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek ondorengo baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute, prozesuko aurreko uneren batean aurkeztu dituztenek izan ezik:

1.– Dagokion homologazio edo baliozkotze prozesuaren ostean lortutako kategoriako lanpostuetan aritzeko eskatzen den titulazioa, 6.2.c) oinarriak ezarritakoaren arabera.

2.– Hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa den kasuetan.

Hizkuntz eskakizunak meritu izaera duen kasuetan ezin izango da baloratu inolaz ere prozesuko une honetan aurkeztutako ziurtagiria.

Bosgarrena.– I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek oinarri orokorretako 10.7.2 atalean aipatzen den dokumentazioa aurkeztu ez badute ez direlako agertzen oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda biltzen duen I. eranskinean, amaierako puntuazio ordenaren arabera, lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioak bereizita zehaztuz, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 10 egun balioduneko epea izango dute dokumentazioa aurkezteko. Horretarako, 10.7.3 oinarrian aurrez ikusitakoa betez, dokumentuen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

Seigarrena.– Oinarri orokorretako 14. atalean xedatutakoa betez, interesa duten izangaiek hilabeteko epea izango dute Ebazpen hau argitaratu den hurrengo egunetik hasita, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean gorako helegitea jartzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 23a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

Giza Baliabideetako zuzendaria,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO ALTUNA.

I. ERANSKINA / ANEXO I
DESTINOA LORTZEN DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
RELACIÓN DEFINITIVA DE ASPIRANTES CON DESTINO
GIDARI OFIZIALA
OFICIAL CONDUCTOR
BARNE SUSTAPENA / PROMOCIÓN INTERNA

NAN	 IZEN-ABIZENAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	HE	GUZTIRA

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 PL	TOTAL

22738776	Pérez Fernández, David	92,0000	43, 9200		135,9200

12733741	González Pacho, M.ª Jesús	84,0000	49, 5800		133,5800

30559350	García Sánchez, Salvador	86,0000	29, 1700		115,1700

30553873	Zabala Santayana, Josu	70,0000	37,8900	 	107,8900

14571898	Curiel Cabezudo, Javier	62,0000	43,6600	 	105,6600

22710241	López Curto, Conrado	73,0000	32,4800	 	105,4800

11925778	De Dios Calabor, Juan Carlos	71,0000	29, 7900		100,7900

30607115	Lafuente Zugasti, Carlos	70,0000	30, 7000		100,7000

72388975	Bezos González, Bernardo	72,0000	23, 5500		95,5500

22732953	Fernández Obregon, Fco. Javier	64,0000	20, 2100		84,2100

II. ERANSKINA / ANEXO II
DESTINOA LORTZEN EZ DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
RELACIÓN DEFINITIVA DE ASPIRANTES SIN DESTINO
GIDARI OFIZIALA
OFICIAL CONDUCTOR
BARNE SUSTAPENA / PROMOCIÓN INTERNA

NAN	IZEN-ABIZENAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	HE	 GUZTIRA

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 PL	TOTAL

16049013	Escajedo San Epifanio, Francisco Borja	60, 0000	21,4000		81,4000

11907917	Velázquez Gómez, José Miguel	75,0000	6, 3200		81,3200

16028574	García Herrero, Fco. Javier	58,0000	22, 3400		80,3400

III. ERANSKINA / ANEXO III

ESKAINITAKO DESTINOEN ZERRENDA
RELACIÓN DE DESTINOS OFERTADOS
KATEGORIA: GIDARI OFIZIALA
CATEGORÍA: OFICIAL CONDUCTOR
LANPOSTU FUNTZIONALA: OROKORRA GIDARI OFIZIALA
PUESTO FUNCIONAL: CONDUCTOR SERVICIOS GENERALES

ZERBITZU ERAKUNDEA	DESTINOA	DESTINO KOP.	 HIZKUNTZ-ESKAKIZ.	DERRIGOR. DATA	

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS	DESTINO	N.º DESTINOS	 PERFIL LINGÜÍST.	FECHA PRECEPT.	

BILBOKO ESKUALDEA	Bilboko Esk.-Administrazioa	1	 2	2005-06-01	

COMARCA BILBAO	C. Bilbao-Administración			 01-06-2005	

					

BASURTUKO OSPITALEA	Zentrorik gabe	3	2		

HOSPITAL BASURTO	Sin centros				

					

BERMEOKO OSPITALEA	Zentrorik gabe	1	2		

HOSPITAL BERMEO	Sin centros				

					

ZAMUDIOKO OSPITALEA	Zentrorik gabe	1	2		

HOSPITAL ZAMUDIO	Sin centros				

LANPOSTU FUNTZIONALA: SANITARIOAREN GIDARI OFIZIALA
PUESTO FUNCIONAL: CONDUCTOR TRANSPORTE SANITARIO

ZERBITZU ERAKUNDEA	DESTINOA	DESTINO KOP.	 HIZKUNTZ-ESKAKIZ.	DERRIGOR. DATA	

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS	DESTINO	N.º DESTINOS	 PERFIL LINGÜÍST.	FECHA PRECEPT.	

Transfusio Eta Giza Ehunen Euskal Zentroa	T.G.E.E.Z. Araba	1	2		

Centro Vasco De Trasfusiones Y Tejidos Humanos	 C.V.T.T.H. Álava				

					

Transfusio Eta Giza Ehunen Euskal Zentroa	T.G.E.E.Z. Bizkaia	3	2		

Centro Vasco De Trasfusiones Y Tejidos Humanos	 C.V.T.T.H. Vizcaya				

					

Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualdea	Ezk.-Enk. Esk.-Administrazioa	1	2		

Comarca Ezkerraldea-Enkarterri	C. Ezk.-Enk.-Administración				

					

Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualdea	Ezk.-Enk. Esk.-EAG Sestao	1	2		

Comarca Ezkerraldea-Enkarterri	C. Ezk.-Enk.-PAC Sestao				

					

Barrualdeko Eskualdea	Barrualdeko Esk.-EAG Basauri	 2	2		

Comarca Interior	C. Interior-PAC Basauri			 	

					

Barrualdeko Eskualdea	Barrualdeko Esk.-EAG Durango	 1	2		

Comarca Interior	C. Interior-PAC Durango			 	

LANPOSTU FUNTZIONALA: LARRIALDETAKO GIDARI OFIZIALA
PUESTO FUNCIONAL: CONDUCTOR VEHÍCULOS EMERGENCIAS

ZERBITZU ERAKUNDEA	DESTINOA	DESTINO KOP.	 HIZKUNTZ-ESKAKIZ.	DERRIGOR. DATA	

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS	DESTINO	N.º DESTINOS	 PERFIL LINGÜÍST.	FECHA PRECEPT.	

EMERGENTZIAK	Emerg.-Emergentzietako taldea Gernika	 2	2		

EMERGENCIAS	Emerg.-Equipo de Emergencias Gernika	 			

EMERGENTZIAK	Emerg.-Emergentzietako taldea Gernika	 1	2	2008-12-01	

EMERGENCIAS	Emerg.-Equipo de Emergencias Gernika	 		01-12-2008	

EMERGENTZIAK	Emerg.-Emergentzietako taldea Llodio	2	 2		

EMERGENCIAS	Emerg.-Equipo de Emergencias Llodio		 		

EMERGENTZIAK	Emerg.-Emergentzietako taldea Llodio	1	 2	2008-06-01	

EMERGENCIAS	Emerg.-Equipo de Emergencias Llodio		 	01-06-2008	

EMERGENTZIAK	Emergentziak Bizkaia	1	2		

EMERGENCIAS	Emergencias Bizkaia				

IV. ERANSKINA / ANEXO IV
BEHIN-BEHINEKOAN PLAZA AUKERA ZUTEN BAZTERTUEN ZERRENDA
RELACIÓN DE EXCLUIDOS QUE TENÍAN OPCIÓN A PLAZA EN LA PROVISIONAL
GIDARI OFIZIALA
OFICIAL CONDUCTOR
BARNE SUSTAPENA / PROMOCIÓN INTERNA

NAN	IZEN-ABIZENAK	HE	BAZTERKETAREN ARRAZOIA	

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	PL	MOTIVO DE EXCLUSIÓN	

				

16031391	Castrillejo Frías, Rogelio		–Ez du eskatutako titulazioa / No cumple titulación exigida	

			–Epez kanpoko dokumentazioa / No aporta documentación en plazo	

				

22708880	Fernandez Arana, Javier Marcos		–Ez du eskatutako titulazioa / No cumple titulación exigida	

			–Epez kanpoko dokumentazioa / No aporta documentación en plazo	


Azterketa dokumentala