Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2008ko maiatzaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
3152

405/2008 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldia barne promozio bidez gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agintzen duena. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeetako pediatriako zerbitzuetako medikuntza intentsiboaren saila destino duten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko Pediatriako eta haren arlo espezifikoetako espezialista medikoen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko oposizioaldia gainditu dutenena da.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 31ko 1532/2006 Ebazpenaren bidez egin zen Pediatriako eta haren arlo espezifikoetako espezialista medikoen kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeetako pediatriako zerbitzuetako medikuntza intentsiboaren saila destinoa izango da. Aipatutako Ebazpena 2007ko urtarrilaren 16ko EHAAn —11. zenbakikoan— argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Oinarri orokor horiek 2006ko urriaren 24ko EHAAn —203. zenbakikoan— argitaratu ziren.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urtarrilaren 30eko 217/2008 Ebazpenaren bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda —amaierako puntuazio ordenaren arabera— argitaratzeko agindu zen. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeetako pediatriako zerbitzuetako medikuntza intentsiboaren saila destino duten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko Pediatriako eta haren arlo espezifikoetako espezialista medikoen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probetako lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioak bereizita argitaratuko da.

Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 10.8 paragrafoan aurrez ikusita dagoena betez, kalifikazio epaimahaiak oposizioaldia barne promozio bidez gainditu dutenen hautaketaren behin betiko zerrenda onartu ostean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak zerrenda EHAAn argitaratzeko aginduko du.

Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 8. paragrafoan xedatutakoa betez, txanda horretan parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten eta oposizioaldia gainditu duten izangaiak txanda irekiaren bidezko hautagaien behin betiko zerrenda biltzen duen Ebazpenean agertuko dira.

Postuaz jabetzea baldintzatzen duten deialdiko oinarri orokorretan xedatutakoa betetze aldera, beharrezkoa da errekonozimendu medikoa aurkeztea, lan hori modu normalean betetzeko beharrezkoa den gaitasun psikofisikoa egiaztatzeko. Horretarako, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak hitzordua emango die I. eranskinean agertzen diren izangaiei azterketa medikoa egin dezaten.

Era berean, 2006ko hautaketa prozesuetako hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko Koordinazio Batzordeak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan martxoan egindako Lan Eskaintza Publikoaren deialdietan hizkuntz eskakizuna gainditu zuten izangaien zerrenda behin betiko egitea eta atxikitako eranskinetan argitaratzea onartu du. Aipatutako zerrenda fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko Pediatriako eta haren arlo espezifikoetako espezialista medikoen kategoriakoa da eta zerrenda honi erantsitako eranskinetan agertzen da.

Lan Eskaintza Publikoaren prozesuan baldintza edo merezimendu gisa baloratzeko izangaiek aurkeztu zituzten euskararen ezagutzari dagozkion ziurtagiriak edo hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko dokumentuak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko hizkuntz eskakizunen Erregistro nagusian sartuko dira, Ente Publikoko postuak betetzeko prozesuen eta beste deialdi batzuen garapena eta kudeaketa ahalbidetzeko, hala nola, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Euskara Planarena. Helburu horrekin berarekin, datuak beste administrazio publiko batzuei laga ahal izango dizkio. Interesdunek izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak aurrez ikusitako datuetara sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta horien aurka egiteko eskubideak bete ahal izango dituzte.

Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Barne promozioaren bidez, oposizioaldia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda EHAAn argitaratzeko agintzea, amaierako puntuazio ordenaren arabera, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko Pediatriako eta haren arlo espezifikoetako espezialista medikoen kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautaketa probei dagokienez. Zerrenda hori ondorengoek osatuko dute:

I) I. eranskina; destino eskubidea duten langileen behin betiko zerrenda.

II) II. eranskina; hautaketa prozesua gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda.

III) III. eranskina; deialdiaren helburu diren destinoen zerrenda.

Bigarrena.– Deialdiaren oinarri orokorretako 6.2 atalean aurrez ikusitako baldintzak ez betetzeagatik prozesutik kanpo geratu diren izangaien zerrenda onartzea Ebazpen honekin batera agertzen den IV. eranskinaren bidez.

Hirugarrena.– Oinarri orokorretako 10.8.1 paragrafoan xedatutakoaren arabera, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hamar egun balioduneko epean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek beren destinoa aukeratu beharko dute. Horretarako, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko web orrian eskuragarri izango duten eskaera orria bete beharko dute.

Ez da kontuan hartuko beharrezko dokumentazioa aurkeztu ez duenak edo dokumentazioa aztertu ondoren deialdiko oinarri orokorretan eta espezifikoetan aipatutako baldintzaren bat ez duela betetzen ondorioztatu denak egindako destino aukeraketa.

Laugarrena.– Era berean, eta 10.8.3 oinarrian ezarritakoa betez, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hamar egun balioduneko epean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek ondorengo baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute, prozesuko aurreko uneren batean aurkeztu dituztenek izan ezik:

1.– Dagokion homologazio edo baliozkotze prozesuaren ostean lortutako kategoriako lanpostuetan aritzeko eskatzen den titulazioa, 6.2.c) oinarriak ezarritakoaren arabera.

2.– Hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa den kasuetan.

Hizkuntz eskakizunak meritu izaera duen kasuetan ezin izango da baloratu inolaz ere prozesuko une honetan aurkeztutako ziurtagiria.

Bosgarrena.– I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek oinarri orokorretako 10.7.2 atalean aipatzen den dokumentazioa aurkeztu ez badute ez direlako agertzen oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda biltzen duen I. eranskinean —amaierako puntuazio ordenaren arabera— lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioak bereizita zehaztuz, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 10 egun balioduneko epea izango dute dokumentazioa aurkezteko. Horretarako, 10.7.3 oinarrian aurrez ikusitakoa betez, dokumentuen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

Seigarrena.– Oinarri orokorretako 14. paragrafoan xedatutakoa betez, interesa duten izangaiek hilabeteko epea izango dute ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean gorajotze errekurtsoa jartzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 22a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

Giza Baliabideetako zuzendaria,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO ALTUNA.

I. ERANSKINA / ANEXO I
DESTINOA LORTZEN DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
RELACIÓN DEFINITIVA DE ASPIRANTES CON DESTINO
FAK. ESP. OSPITALEKO PEDIATRIA - MEDIKUNTZA INTENTSIBOKO MEDIKUA
FAC. ESP. MÉDICO PEDIATRÍA HOSPITALARIA - MEDICINA INTENSIVA
BARNE SUSTAPENA / PROMOCIÓN INTERNA

NAN	 IZEN-ABIZENAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	HE	GUZTIRA

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 PL	TOTAL

30601769	Gil Anton, Javier	58,8750	56,1000	 	114,9750

III. ERANSKINA / ANEXO III

ESKAINITAKO DESTINOEN ZERRENDA
RELACIÓN DE DESTINOS OFERTADOS
KATEGORIA: FAK. ESP. OSPITALEKO PEDIATRIA - MEDIKUNTZA INTENTSIBOKO MEDIKUA
CATEGORÍA: FAC. ESP. MEDICO PEDIATRÍA HOSPITALARIA - MEDICINA INTENSIVA
LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. OSPITALEKO PEDIATRIA - MEDIKUNTZA INTENTSIBOKO MEDIKUA
PUESTO FUNCIONAL: FAC. ESP. MÉDICO PEDIATRÍA HOSPITALARIA - CUIDADOS INTENSIVOS

ZERBITZU ERAKUNDEA	DESTINOA	DESTINO KOP.	HIZKUNTZ-ESKAKIZ.	DERRIGOR. DATA	

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS	DESTINO	N.º DESTINOS	 PERFIL LINGÜÍST.	FECHA PRECEPT.	

Gurutzetako Ospitalea	Zentrurik gabe	2	2		

Hospital Cruces	Sin centros				

					

Donostia Ospitalea	Zentrurik gabe	1	2		

Hospital Donostia	Sin centros				


Azterketa dokumentala