97. zk., 2008ko maiatzaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Herrizaingo Saila
3151
AGINDUA, 2008ko maiatzaren 9koa, Herrizaingo sailburuak emana. Honen bidez, Herrizaingo Saileko Ertzaintzaren Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari-lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia erabakitzen da.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluari jarraiki eta 10.1.c) artikuluan ezagutzen zaizkidan eskumenak erabiliz, hauxe
XEDATU DUT:
Lehenengoa.– Rosa Angela Rodero Palacios andrea izendatzea Herrizaingo Saileko Ertzaintzaren Zuzendaritzako idazkari izateko lanpostu bat, 3491 kodea, 2 dotazioa, 7. maila.
Bigarrena.– Agindu honek 2008ko maiatzaren 12tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, eman duen organoaren aurrean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 9a.
Herrizaingo sailburua,
JAVIER BALZA AGUILERA.