97. zk., 2008ko maiatzaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3150
91/2008 DEKRETUA, maiatzaren 20koa, Euskadiren Kolonbia eta Venezuelarako ordezkaria izendatzen duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatz-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, lehendakariaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko maiatzaren 20an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Rafael Manuel Kutz Garaizabal jauna Euskadiren Kolonbia eta Venezuelarako ordezkari izendatzea.
2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2008ko maiatzaren 20an.