97. zk., 2008ko maiatzaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3149
90/2008 DEKRETUA, maiatzaren 20koa, Euskadiren Venezuelako ordezkaria kargutik kentzea xedatzen duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatz-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, lehendakariaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko maiatzaren 20an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Rafael Manuel Kutz Garaizabal jauna Euskadiren Venezuelako ordezkari kargutik kentzea eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.
Vitoria–Gasteizen, 2008ko maiatzaren 20an.