Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2008ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2726

IRAGARKIA, Francisco Javier Aldasoro Perises jaunari jakinarazteko, berari irekitako diziplina-espedientearen barruko ebazpen-proposamena eskuratu ahal duela (diziplina-espediente hori Hezkuntzako Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2008ko otsailaren 27ko Ebazpenaren bitartez ireki zitzaion Bilboko Martín de Bertendona BHIko irakasle Francisco Javier Aldasoro Perises jaunari, eta ebazpena 2008ko martxoaren 14ko EHAAn argitaratu zen).

Prozeduraren barruan orain arte izapidetutako jakinarazpenek ez dute ondoriorik izan, eta Estatuko Administrazioko Funtzionarioen Diziplinari buruzko Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 10eko 33/1986 Errege Dekretuaren 42, 43 eta 44. artikuluetan xedatutakoa betetzeko (1986-01-17ko BOE), Francisco Javier Aldasoro Perises jaunari jakinarazten zaio eskuratu egin ahal duela bere aurka izapidetzen ari den diziplina-espedientearen barruko ebazpen-proposamena. Francisco Javier Aldasoro Perises jaunaren azken helbide ezaguna hau da: Sabino Arana 4-2. Sopela.

Eta hau argitaratzen da, interesdunak horren berri izan dezan eta diziplina-espedientearen egileak hartu duen erabaki honen jakinarazpentzat har dezan. Hortaz hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Francisco Javier Aldasoro Perises jaunari jakinaraztea Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ikuskaritzako bulegoetan eskuratu ahal duela Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2008ko otsailaren 27ko Ebazpenaren bitartez irekitako diziplina-espedientearen barruko ebazpen-proposamena. Lurralde Ikuskaritzako bulegoak Bilboko kale Nagusiko 85. zenbakiko 3. solairuan daude. Agiri-euskarri hori Imanol Tazón Domínguez jaunari eskatu ahal zaio, testuaren egilea baita.

Bigarrena.– Estatuko Administrazioko Funtzionarioen Diziplinari buruzko Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 10eko 33/1986 Errege Dekretuaren 43. artikuluan xedatutakoaren babesean (1986-01-17ko BOE), interesdunari jakinarazten zaio iragarki hau argitaratu eta 10 eguneko epea duela bere burua defendatzeko egoki irizten dituen alegazioak jartzeko.

Hirugarrena.– Argitara bedi iragarki hau Sopelanako (Bizkaia) Udaletxeko ediktuen taulan, udalerri horretakoa baita espedientea irekita duen funtzionarioaren azken helbide ezaguna.

Bilbao, 2008ko maiatzaren 5a.

Hezkuntzako lurralde-ordezkaria,

ANDONI ANASAGASTI GOIKOLEA.


Azterketa dokumentala