83. zk., 2008ko maiatzaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2725
IRAGARKIA, 2008ko martxoaren 31koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Industriako Lurralde Bulegoko buruarena, ondoko instalazioaren proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jartzeko dena: Lazkaoko (Gipuzkoa) udalerrian CAF-eko teilatuan Ibaia Energía, SL-k sustatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoa handiagotzea.
Erreferentzia: R.I. 20/29009/AT-K-2008-1.
Lazkaoko udalerrian, Ibaia Energía SL-k sustatutako sareari lotutako energia fotovoltaikoko instalazioa handiagotzeko izapideak hasi dira organo honetan.
Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bitartez, honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautu ziren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere. Bada, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Legean eta Ingurumen-inpaktua Ebaluatzeari buruzko arauak betearazteko Erregelamendua onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 ED-ren 15. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da ondoren zehazten den instalazioa eta, aldi berean, eskatu egiten dira instalaziorako administrazio-baimena, proiektuaren onarpena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.
Eta guztiek jakin dezaten argitaratzen da hori, hain justu ere Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoan espedientea aztertu ahal izateko (Easo kalea, 10. zk., Donostia) eta, hala badagokio, bertan bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izateko, betiere EHAAn iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta 30 eguneko epean. Alegazioen bi kopia aurkeztu beharko dira.
Donostia-San Sebastián, 2008ko martxoaren 31.
Lurralde Bulegoko burua,
JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.